XSLaren edukia

Irakasleak

VERONICA PALOMARES DURAN

Ezagutza arloa
Kimika Ez-organikoa
Saila
Kimika Organikoa eta Ez-Organikoa
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
veronica.palomares@ehu.eus

Verónica Palomares Irakasle Atxikia da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHUn). Kimikan lizentziatuta 2004 urtean, Kimika Ezorganiko espezialitatea aukeratu zuen. Lizentziatura ondoren Materiales y Superficies doktoregoa eta Materiales Inteligentes Masterra egin zituen. Bere tesirako lanean litio-ioi baterietarako katodo nanoegituratutak garatu zituen Cidetec-IK4 zentroarekin lankidetzan. 2009 urtean Doktore titulua lortu zuen eta, geroago, bere ikerkuntza lana sodio-ioi baterietarako katodo berriak sortzeari buruzkoa izan da, CIC Energigune zentroarekin garatuta. Gaur egun, bere ikerkuntza arloa sodio-ioi baterietarako anodoetara zabaldu da, hain zuzen ere biomasan jatorria duten ikatzak, sintesi metodo berdeagoen bidez prestatutakoak.