XSLaren edukia

Elektronika26633

Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Fisika + Ingeniaritza Elektronikoa
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26633

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3552.5
Mintegia57.5
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Elektronika irakasgaia 2. mailako derrigorrezko irakasgaietako bat da Fisikako Graduan, Ingeniaritza Elektronikoko Graduan eta Fisikako eta Ingeniaritza Elektronikoko Gradu Bikoitzean. Fisikako Graduan "Oinarrizko Kontzeptuak" moduluaren barruan dago eta Ingeniaritza Elektronikoko Graduan "Ingeniaritza Elektronikoaren Oinarriak" moduluaren barruan. Irakasgaiaren helburua zientzia edota teknologia ikasketak burutuko dituzten ikasleek elektronikaren oinarrizko ezagutzak eskuratzea da.



Irakasgai honek elektronikaren oinarriak lantzen ditu parametro kontzentratuen abstrakziotik abiatuz. Alde batetik, zirkuitu teoriaren oinarriak ezartzen dira, sare elektriko erresistibo linealak eta dinamiko linealak ebazteko erabiliko dena. Beste alde batetik, ikasleak sistema elektronikoen funtsezko konfigurazio eta gailuen azterketara barneratuko dira. Gaur egungo zirkuitu elektroniko gehienetan erabiltzen diren oinarrizko gailu elektronikoak aurkeztuko dira, berauen ezaugarriak, zirkuituetan duten portaera eta aplikazio tipikoak aurkeztuz, bai seinale analogikoekin zein kommutazioan.



Elektronika irakasgaiari dagozkion laborategi praktikak bigarren lauhilekoan burutuko dira Teknika Esperimentalak II irakasgaian (2. mailako beste bi irakasgaitako praktikekin batera "Mekanika eta Uhinak" eta "Elektromagnetismoa I").



Elektronika irakasgaian, hurrengo urteetako zenbait irakasgaitan gailu, zirkuitu eta sistema elektroniko konplexuagoren azterketari ekiteko oinarriak eta funtsezko kontzeptuak finkatuko dira hala nola, Tresneria I (Ingeniaritza Elektronikoko Graduko 3. maila, Gradu bikoitzeko 3. maila eta Fisikako Graduko 3-4. mailako hautazkoa), Elektronika Analogikoa (Ingeniaritza Elektronikoko Graduko 3. maila, Gradu bikoitzeko 4. maila eta Fisikako Graduko 4. mailako hautazkoa), Zirkuitu Linealak eta Ez-linealak (Ingeniaritza Elektronikoko Graduko 3. maila eta Gradu bikoitzeko 4. maila), Elektronika Digitala (Ingeniaritza Elektronikoko Graduko 3. maila eta Gradu bikoitzeko 4. maila), eta Gailu Elektronikoak eta Optoelektronikoak (Ingeniaritza Elektronikoko Graduko 3. maila eta Gradu bikoitzeko 4. maila).



Aurretiko baldintza bezala, irakasgai hau era egokian burutu ahal izateko oso gomendagarria da ekuazio sistema linealen ebazpenean trebakuntza izatea, hala nola zenbaki konplexuak, esponentzial konplexuak eta logaritmoak era egokian maneiatzea.



Jardun profesionalari dagokionez Ingeniari Elektronikoentzat ezinbestekoa da irakasgai honetan landuko diren zirkuitu teoria eta gailu elektronikoen oinarrizko ezagutzak izatea, batez ere beraien jarduna Elektronika edo Automatika arloetara zuzentzen badute. Fisikarien kasuan, berriz, gailu eta zirkuitu elektronikoen inguruko ezagutzak oso erabilgarriak izango dira ibilbide profesionala Fisika esperimentalera zuzentzen dutenentzat; izan ere, magnitude fisiko ezberdinen neurketa gehienetan seinaleen egokitzapenerako zirkuitu elektronikoak behar izaten bait dira. Jardun profesionala Nanoteknologia edota Materialen Zientzien alorrera zuzenduko duten Fisikarientzat ere garrantzitsua da Elektronikaren oinarrizko ezagutzak izatea, arlo hauetako erronka handia bait da gero eta transistore txikiagoak lortzea eta era berean gero eta seinale azkarragoei erantzuteko gaitasuna izango dutenak.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgaia era egokian burutzean ikasleek hurrengo emaitzak lortuko dituztela espero da:



- Zirkuitu elektronikoak eraginkortasunez ebatzi zirkuitu teoria eta gailu elektronikoen ezagutza uztartuz.



- Anplifikadore operazionala erabiltzen duten oinarrizko zirkuituak aztertu eta diseinatu.



- Elektronika arloko berariazko funtsezko terminologia era egokian erabili.



- Elektronikarekin erlazionatutako ezagutzak, emaitzak eta ideiak idatziz adierazteko gai izan.



Ikaskuntza emaitza hauek Ingeniaritza Elektronikoko Graduko eta Fisikako Graduko ikasketa planetan modulu edota irakasgai mailan definitutako gaitasunen zehaztapena dira.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1- Elektronikaren hastapenak



2- Sistema elektronikoak

Seinale eta sistema analogiko eta digitalak. Oinarrizko bloke funtzionalak. Adibideak.



3- Zirkuitu teoriaren oinarriak

Parametro kontzentratuen hurbilketa. Zirkuitu teoriaren axiomak: Kirchhoff-en legeak. Zirkuituen ekuazio-sistemak: MNA ekuazioak eta sareen bidezko ebazpena.



4- Zirkuituen elementuak eta analisia

Elementuen deskribapena. Zirkuitu erresistibo linealak. Zirkuitu dinamiko linealak erregimen sinusoidalean. Zirkuitu teoremak: Gainezarmen printzipioa, Thevenin eta Norton.



5- Diodoa eta aplikazioak

Juntura-diodoaren funtzionamendua. Korronte zuzeneko zirkuituak. Seinale txikiko zirkuituak. Aplikazioak: Zirkuitu arteztaileak eta mugatzaileak.



6- Transistorea eta aplikazioak

BJT transistorea: BJT transistorearen funtzionamendua, Korronte zuzeneko zirkuituak, Seinale txikiko zirkuituak. MOSFET transistorea: MOSFET transistorearen funtzionamendua, Korronte zuzeneko zirkuituak, Seinale txikiko zirkuituak. Aplikazioak: anplifikazioa eta kommutazioa.



7- Anplifikadore operazionala eta aplikazioak

Anplifikadoreen oinarrizko kontzeptuak. Anplifikadore operazionala. Aplikazioak: anplifikadore inbertsorea, anplifikadore ez inbertsorea, tentsio jarraitzailea, anplifikadore batutzailea, anplifikadore deribatzailea, anplifikadore integratzailea, iragazki aktiboak, tentsio konparadorea.

MetodologiaToggle Navigation

Eskola magistraletan gai ezberdinen eduki teorikoak jorratuko dira ordenagailu bidezko aurkezpen eta arbeleko azalpenetan oinarrituz. Gai teoriko ezberdinak adibide errazekin lagunduko dira eta interneteko baliabideak ere erabiliko dira: bideoak eta irakasgaiarekin lotura duten web gune interesgarriak adibidez. Gainera, ikasleek ebatzi beharko dituzten problema sortak proposatuko dira. Eskola praktikoetan, adibide praktikoak garatu eta problemak zuzendu eta eztabaidatuko dira, ikasleen parte hartze zuzena bultzatuz. Irakasgaiaren irakaskuntza helburuak lortzeko gehien jorratuko den irakaskuntza metodologia problemen ebazpena izango da, problema hauek banaka zein taldeka landuko direlarik. Bukatzeko, ikusitako zenbait gaietan sakontzeko eta ikaskuntza kolaboratiboa bultzatzeko, mintegi teoriko/praktikoak burutuko dira.



Bestalde, ikasleen parte hartzea eta irakasle-ikasleen arteko komunikazioa bultzatu eta errazteko, eGela plataforma ere erabiliko da. eGelaren bidez ikasmaterial eta errekurtso ezberdinak ikasleen eskura jarriko dira. Era berean, ikasturtean zehar zeregin ezberdinak bidaliko dira eGela bidez, tresna hau ikasleei beraien ikasketa prozesua hobetzeko beharrezko feedback-a emateko erabiliko delarik.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 85
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO JARRAITU SISTEMA:



Prestakuntza aldian zehar ikasleek zenbait proba eta zeregin burutuko dituzte beren hobekuntza baloratzeko. Proba eta zeregin horiek honako pisua izango dute:

-Ikasgelan nahiz ikasgelatik kanpo egindako lanak eta ariketak entregatzea: irakasgaiaren notaren %15a.

-Lauhilekoaren erdialdean burutuko den banakako proba: irakasgaiaren notaren %15a. Idatzizko proba bat izango da, ebatzi beharreko 1-2 problemaz osatua. Proba burutzeko kalkulagailua erabili ahal izango da.



Azterketa egun ofizialean:

-Banakako amaierako proba: irakasgaiaren notaren %70a. Idatzizko proba bat izango da, ebatzi beharreko 3-4 problemaz osatua. Gutxienez problema hauetako baten atalen bat garatzeko galdera bat izango da. Proba burutzeko kalkulagailua erabili ahal izango da.



Azken kalifikazioa kalifikazio hauen batez besteko haztatua eginez lortuko da, baina ezinbestekoa izango da gutxienez 4 bat ateratzea banakako amaierako proban.



Kurtsoan zehar ikasleari entregatzen dituen lanak hobetzeko argibideak emango zaizkio, honela ikasleak hurrengo zereginak hobetu ditzan beharrezko feedback-a jasoz.





EBALUAZIO JARRAITUARI UKO EGITEA:



Ikasleak ebaluazio jarraituari uko egin ahalko dio ebaluazioaren erregulazio araudiak adierazitako epean: 9 aste lauhilekoaren hasieratik kontatuta, zentroaren eskola egutegiaren arabera. Uko idatziz egingo da, modu egokian bete eta sinaturiko dokumentua irakasleari entregatuz. Kasu honetan, ikaslea azken ebaluazio sistema bidez ebaluatuko da.





AZKEN EBALUAZIO SISTEMA:



- Banakako amaierako proba: (irakasgaiaren notaren %100a). Azterketa egun ofizialean egingo den idatzizko proba bat izango da, ebatzi beharreko 4-5 problemaz eta garatzeko bi galderaz osatua. Proba burutzeko kalkulagailua erabili ahal izango da.





OHIKO DEIALDIARI UKO EGITEA:



Ohiko deialdiari uko egiteko nahikoa izango da amaierako probara ez aurkeztea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdia AZKEN EBALUAZIO SISTEMA bidez ebaluatuko da, ondoko eran:



-Banakako amaierako proba: (irakasgaiaren notaren %100a). Azterketa egun ofizialean egingo den idatzizko proba bat izango da, ebatzi beharreko 3-4 problemaz osatua. Gutxienez problema hauetako baten atalen bat garatzeko galdera bat izango da. Proba burutzeko kalkulagailua erabili ahal izango da.



Ohiko deialdian ebaluazio jarraitu bidez ebaluatuak izan diren ikasleek ebaluazioaren parte hori gorde ahalko dute, beren onurarako denean, idatzizko azterketatik dagokion portzentajea kenduz: klaseko proba (%15), ikasgelan nahiz ikasgelatik kanpo egindako lanak eta ariketak (%15). Edozein kasutan, irakasgaia gainditzeko ezinbestekoa izango da gutxienez 4 bat ateratzea banakako amaierako proban.





EZOHIKO DEIALDIARI UKO EGITEA:



Ezohiko deialdiari uko egiteko nahikoa izango da amaierako probara ez aurkeztea.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaiaren web orria eGelan.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Mark Horenstein, "Microelectrónica: circuitos y dispositivos". Prentice Hall

Gehiago sakontzeko bibliografia

- Allan R. Hambley. "Electrical Engineering: Principles and Applications". Prentice Hall.
- Agarwal, Anant, and Jeffrey H. Lang. "Foundations of Analog and Digital Electronic Circuits". San Mateo, CA: Morgan Kaufmann Publishers, Elsevier.
- William H. Hayt, Gerold W. Neudeck, Electronic circuit analysis and design, John Wiley & Sons, New York, 1995.
- Adel S. Sedra, Kenneth C. Smith, Microelectronic circuits, Oxford University Press, New York, 1998.
- Norbert R. Malik, Circuitos electrónicos: análisis diseño y simulación, Prentice Hall, Madrid, 1996.
- Jacob Millman, Christos C. Halkias, Electrónica integrada: circuitos y sistemas analógicos y digitales, Hispano Europea, Barcelona, 1991.

Web helbideak

http://ocw.mit.edu/courses/electrical-engineering-and-computer-science/6-002-circuits-and-electronics-spring-2007/
http://www.computerhistory.org/semiconductor/
www.ieee.org

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • DEL CAMPO HAGELSTROM, INES JULIANA
  • SAGASTABEITIA BURUAGA, IBON
  • VARONA FERNANDEZ, MARIA AMPARO

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

16:00-17:00 (1)

16:00-17:00 (2)

16:00-17:00 (3)

16 Mintegia-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

16:00-17:00 (1)

16 Mintegia-2 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

16:00-17:00 (1)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

16:00-17:00 (1)

16:00-17:00 (2)

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-18:00 (1)

17:00-18:00 (2)

17:00-18:00 (3)

46 Mintegia-3 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

18:00-19:00 (1)

46 Mintegia-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-18:00 (1)

46 Mintegia-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-18:00 (1)

46 Gelako p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-18:00 (1)

17:00-18:00 (2)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-18:00 (1)

17:00-18:00 (2)

47 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-18:00 (1)

17:00-18:00 (2)

17:00-18:00 (3)

47 Mintegia-3 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

18:00-19:00 (1)

47 Mintegia-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-18:00 (1)

47 Mintegia-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-18:00 (1)

47 Gelako p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-18:00 (1)

17:00-18:00 (2)

47 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

17:00-18:00 (1)

17:00-18:00 (2)