XSLaren edukia

Irakasleak

LEYRE SILLERO ORTIGOSA

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Kimikoa
Saila
Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza
Ikastegia
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
leyre.sillero@ehu.eus

Leyre Sillero doktorea, Material Berriztagarrien Ingeniaritzan doktorea (UPV/EHU, 2021), Ingurumen Ingeniaritzan masterra (UPV/EHU, 2016) eta Industria Kimikaren Ingeniaritzan graduatua (UPV/EHU, 2013).

UPV/EHUko Biorefinery Processes (BioRP) ikerketa-taldean hasi zuen bere ikerketa-ibilbidea 2017an, biomasa lignozelulosikotik abiatuta molekula bioaktiboak erauzteko hainbat prozesu aztertuz. Ikerketako lehen urratsak Eusko Jaurlaritzak emandako doktorego-beka batekin heman zituen. Biomasa lignozelulosikoaren balorizazioaren arloan egin zuen doktore-tesia (2017-2021). Nazioarteko doktoretza lortu zuen Imperial College London-en egindako egonaldiari esker. Doktoregoaren ondoren, CETIM Zentro Teknologikoan I+G proiektuen teknikari gisa jarraitu zuen bere ibilbide profesionala biomasa lignozelulosikoaren balorizazioari lotuta. 2022an, UPV/EHUko BioRP ikerketa-taldera itzuli zen doktoratu osteko ikertzaile gisa, Margarita Salas beka batekin. Aldi horretan, USC-ko Ingurumen Bioteknologiaren (BIOGROUP) ikerketa-taldean egon zen egonaldi bat egiten. 2022ko irailetik, Leyre Sillero doktorea irakasle atxikitua da Gasteizko Ingeniaritza Eskolako (UPV/EHU) Kimika eta Ingurumen Ingeniaritza Sailean, eta BiorP ikerketa-taldeko kide aktiboa da. 11 artikulu eta 2 liburu-kapitulu baino gehiago argitaratu ditu, eta nazioarteko 14 kongresu eta I+G+B-ko 12 proiektu baino gehiagotan parte hartu du.