XSLaren edukia

Irakasleak

RAKEL DEL FRAGO ARBIZU

Ezagutza arloa
Hezkuntzako Ikerkuntza eta Diagnosi Metodoak
Saila
Hezkuntza Zientziak
Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea
Posta elektronikoa
rakel.delfrago@ehu.eus

Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan doktorea EHU/UPV unibertsitatearengandik, Hezkuntza Zientzietan lizentziatua eta Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko Irakaslegoa diplomaduna.

-Bere ikerketa ildoa irakaslearen eta ikaslearen formakuntza eta prestakuntzan zentratzen da.

-19995etik Ikerketa Metodoak eta Hezkuntza Diagnostikoaren Saileko irakaslea da, bere ezagutza arloko ikasgaiak irakatsiz: Garapen profesional eta lanerako orientazioa, Berdintasunerako orientazioa, Berdintasuna eta generoa. Bikaintasun Diploma lortu zuen Docentziaz-programan, irakaslearen irakasle jardueraren ebaluazioan. (2017ko deialdia)

-Irakasle lanetaz gain, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa, Lanbide Heziketa eta Hizkuntza Irakaskuntzako Irakaslegoaren Formakuntzarako Unibertsitateko Masterreko arduraduna izan da (MFPS/BBLH) (2010-2018). Urte horietan zehar, Masterreko ikasketa plangintzan sexu aniztasuna eta generoa landu zedin lan egin du, “Berdintasunerako Orientazioa” derrigorrezko ikasgai bezala txertatuz.

-Lanbide Heziketako Irakaslego Teknikarien Pedagogia eta Didaktikaren Trebakuntza Ziurtagiriaren sustatzaile eta arduraduna izan da. (PTFP/LHIT) (2016-2019)

-Orientazio Profesionaleko Irakaslegoaren Sare Interunibertsitateko (RIPO) partaidea da; baita Orientazio eta Psikopedagogiaren Elkarte Espainiarreko (AEOP-Asociación Española de Orientación y Psicopedagogía) zuzendaritza batzordekidea ere.