XSLaren edukia

Irakasleak

ANA ISABEL EIZAGIRRE SAGARDIA

Ezagutza arloa
Hezkuntzaren Teoria eta Historia
Saila
Hezkuntza Zientziak
Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea
Posta elektronikoa
a.eizagirre@ehu.eus

Ana Eizagirre Sagardia Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua da eta Pedagogian doktorea. Hezkuntzaren Teoria eta Historia saileko irakaslea da. Esperientzia zabala du irakaskuntzan, gradu zein masterrekoan, hezkuntzaren teoria eta historia esparruei lotua batik bat. Landu dituen ikerketa lerroak, baita argitalpenak ere, alfabetatzearen, herri-heziketaren eta Euskal Herriko hezkuntzaren historiaren azterketara zuzendu ditu hastapenean. Ildo honetatik, egun Lanbide Heziketako euskal eredu historikoa ezaugarritzera zuzenduriko ikerketa proiektuan parte hartzen du.

Egun ere lantzen duen beste ikerketa lerro garrantzitsua zeharkako gaitasunen garapenaren azterketara zuzendua dago, Goi Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan zentratuta bereziki. Leku berezia eskaini dio sormenaren garapena aztertzeari. Zentzu honetan, hainbat ikerketa proiektu zuzendu ditu, azken urteetan, zeharkako gaitasunen garapenean zentratuak, bai Goi Hezkuntzan (hezkuntza arloko ikasketetan zentratuta batik bat) bai Lanbide Heziketan. Azken honetan, azpimarratu, Tknikarekin (Lanbide Heziketarako berrikuntza Zentroarekin) elkarlanean. Ikerketa proiektu hauek Ikasgura ikerketa taldeko partaide gisa burutu ditu, bertako partaidea baita sorreratik.Egun, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Prestakuntza Pedagogikoa eta Didaktikoa izenburu duen Unibertsitate Hedakuntzako Diplomaren zuzendaria da.