XSLaren edukia

Irakasleak

MIREN AGUIRREGOITIA GUENECHEA

Ezagutza arloa
Hezkuntzaren Teoria eta Historia
Saila
Hezkuntza Zientziak
Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea
Posta elektronikoa
miren.aguirregoitia@ehu.eus

Gizarte Hezkuntzan diplomatua (2005) Deustuko Unibertsitatean, Pedagogian lizentziatua Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (2008) eta Garapen eta Nazioarteko Lankidetzako Master Ofizialarekin UPV/EHUn.

10 urtetik gorako esperientzia gizarteko eta hezkuntzako esku-hartzean hainbat kolektibo eta gizarte-erakunderekin, eta Gizartea Eraldatzeko Hezkuntzan, hainbat GGKEtan eta Latinoamerikako herrialdetan.

2018ko otsailean, irakasle sartu zen UPV/EHUn, gaur egun, lan-kontratuko irakasle izaten jarraitzen du Hezkuntza Zientzien Sailean, eta eskolak eman ditu Gizarte Hezkuntza, Pedagogia, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako graduetan. Gainera, bere doktorego-tesia "Hezkuntza: Eskola, Hizkuntza eta Gizartea" doktorego-programaren barruan garatzen du, Euskal Herriko landa-eremuko eskolen praktika pedagogikoak, "Eskola Txikiak" izenekoak, ikertuz.

https://orcid.org/0000-0001-7372-2459