XSLaren edukia

Estatistika Hezkuntzan26270

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Gizarte Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26270

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Gelako p.2436

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Estatistika Hezkuntzan, Pedagogia eta Gizarte Hezkuntza graduetako ikasgaia da. Bietan aldi berean eskeintzen da, eta baliagarria da:



• Ikertzaile edota idazleek, Estatistika tresna bezala erabiliz, plazaratzen dituzten txostenak irakurri eta ulertzeko.



• Ebaluaketa txostenak eraikitzeko, beharren anailisiak egiteko, egokitze planak planteatzeko, diagnostiko hobeak egiteko… Estatistika, hezkuntza hobetzeko tresna bat bezala erabiltzeko.



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Aipatutako testuinguru honetan aurkezten dira ESTATISTIKA HEZKUNTZAN ikasgaian garatu beharreko gaitasunak.



GAITASUNAK



G1. Gizarte eta Hezkuntza zientzien gertaerak hobeto ulertzeko Estatistikak eskeintzen digun datu iturriak ezagutu.



G2. Hezkuntza arloko gertaera zehatz baten inguruko informazioa, bai orokorra eta bai estatistikoa bilatzen, bahetzen eta interpretatzen ikasi.



G3. Analisi estatistikoek, anitza den errealitate pedagogikoa ulertzeko ematen digun laguntza zein den ikasi, eta tresna hau erabiliz lortutako emaitzen ondorioz, hartu behar ditugun erabakiak hartzen ikasi.



G4. Estatistikak eskeintzen digun oinarrizko adierazleak ezagutu.



G5. Prozesu sistematiko baten barruan, informazio-bilketan, datu-analisian eta, halaber, emaitzen interpretazio eta aurkezpenean, Estatistikaren papera aztertu.



G6. Lortutako emaitza estatistikoak, erabilitako oinarri teorikoekin uztartzen ikasi, hezkuntza-arazoak hobeto ulertzeko.



G7. Prozesu sistematiko baten barruan, informazio-bilketan, datu-analisiak egiteko baliagarriak diren teknologiak menperatu.



Aipatutako gaitasunak (konpetentziak) lortzeko ondorengo ikaskuntza emaitzak eskuratu nahi dira:



IE1. Artikulu, liburu, txosten edota eguneroko prentsan agertzen diren estatistiken irakurketa kritiko bat egiten ikasi.



IE 2. Ikerketa Metodologia eta Hezkuntza Zientzien testuinguruan Estatistikak eskaintzen dituen ahalmenak ezagutu.



IE3. Estatistika Hezkuntza-ikerkuntzaren prozesuan kokatu.



IE4. Arrazoibide estatistikoaren oinarrizko kontzeptuak ulertu: Zoria, probabilitatea eta inferentzia.



IE5. Zenbakiz, grafikoz eta informazioa esploratuz egindako sintesien osagaiak ezagutu eta baita ere, programa informatikoak erabiliz nola lortzen diren ikasi.



IE6. Lege normalaren teoría, oinarrizko lege teoriko gisa ezagutu, eta hau erabiliz, porportzioen kalkulua nola egiten den ikasi.



IE7. Bi aldagaien arteko erlazioaren azterketa bideratzen dituzten koefizienteak zehaztu, kalkulatu eta interpretatu (ulertu), bakoitzaren erabilgarritasunaren egokitasuna aztertuz.



IE8. Korrelazioa eta kausa kontzeptuak bereizi.



IE9. Eredu lineala eta haren interpretazioa, erabilera eta erabileraren mugak ezagutu.



IE10. Probabilitate-teoriaren oinarrizko kontzeptuak ulertu.



IE11. Ohiko banaketa diskretu eta jarraituen teoria ulertu.



IE12. SPSS programaren funtzionamenduaren eta erabileraren oinarrizko arauak ezagutu.



IE13. Datuen analisi estatistiko egokiak egiteko antolatu eta planifikatu behar diren urratsak

ezagutu.



IE14. Aztertutako analisi estatistikoen emaitzak, SPSS erabiliz nola lortzen diren ezagutu.



IE15. Lortutako emaitza estatistikoak interpretatu, kasu bakoitzean oinarritzat hartu dugun teoriarekin uztartuz.



IE16. Arautegi akademikoak jarriatuz, txostenak idatzi eta aurkezpenak prestatu.



IE17. Hezkuntza-ebaluazioarako (eta orokorrean hezkuntza hobetzeko), Estatistikak eskeintzen digun tresnak eta aukerak ezagutu.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Aipatutako gaitasunak eta ikaskuntza emaitzak kontutan hartuta, ikasgaiaren edukiak 5 bloke zabal batzutan banatzen dira. Lehenengo laurak, propio, Estatistikari dagokionak dira, eta bostgarrena, zeharkakoa. Gai honetan, analisi estatistikoak egiteko erabiliko dugun SPSS programa landuko dugu. Nahiz eta aurreko gaietan ere SPSS programaz baliatuko garen, Estatistikaren logika jarraituko dugu, eta, ondorioz, tresna informatikoa 5. Blokean planteatzen da.



1. Blokea: Estatistika bizitzarako eta Hezkuntza hobetzeko tresna.

1.1. Estatistika gaur egungo gizartean. Estatistikaren erabilerak.

1.2. Estatistika, hezkuntzaren praktikan. Ebaluazioa eta Neurketa

1.3.Oinarrizko kontzeptuak Estatistikan

1.4. Estatistikaren erabilera txarrak eta gehiegikeriak.

1.5. Aldagaiak



2. Blokea: Aldagai baten Estatistika deskribatzailea.

2.1. Datuen antolakuntza. Maiztasunen banaketa eta adierazpen grafikoak

2.2. Maiztasun banaketen propietateak eta ezaugarriak.

2.3. Proportzioak. Banaketa normala.

2.4. SPSS erabiliz, maiztasun banaketen propietate eta grafikoak.



3. Blokea: Estatistika deskribatzailea. 2 aldagai edo gehiago

3.1. Batezbestekoen konparaketa. Adierazpen grafikoak.

3.2. Taula gurutzatuak. Kontingentzi koefizientea. Adierazpen grafikoak.

3.3. Zenbakizko eta aldagai ordinalen arteko erlazioak. Korrelazioa es da zergatia (kausa). Adierazpen grafikoak.

3.4. Erregresio lineala

3.5. Bi aldagaien arteko erlazioak SPSS erabiliz



4. Blokea: Inferentzi estatistikoa

4.1. Inferentzia eta errore estatistikoa

4.2. Lagina eta laginketa errorea

4.3. Limitearen teorema nagusia

4.4. Probabilitatearen teoría. Baldintzatutako probabilitatea. Bayes-en teorema



5. Blokea: Pakete estatistikoak: SPSS

5.1. Pakete estatistikoak eta kalkulu-orriak: SPSS eta EXCEL

5.2. SPSS: Datuen gestioa eta analisia

5.3. EXCEL: Datuen gestioa. Grafikoak







MetodologiaToggle Navigation

Ikasgai honetan, Pedagogia, Gizarte hezkuntzan eta, orokorrean, Giza zientzietan, Estatistikak duen paper instrumentala kontuan hartuz, klaseetan erabiliko den metodologia anitza izango da. Alde batetik klase teorikoak, non Estatistikaren oinarri teorikoak azalduko diren. Bestalde adibide eta ariketak erabiliz Estatistikaz nola baliatzen garen ikusten da. Azkenik, ikasleek, taldeka eta irakaslearen zuzendaritzapean lan praktiko bat egin beharko dute. Ezinbestekoa izango da, lan honetan SPSS eta EXCEL erabiltzea. Lan praktiko hau, moduluko beste ikasgaiekin koordinatuta egin beharko da. Lan praktiko hau DILAN izeneko lanaren barruan kokatzen da. Bere ezaugarri nagusiak ondokoak dira.



MODULUKO DISZIPLINARTEKO LANA (DILAN)



Zer da Moduluko Disziplinarteko Lana? . Modulukako egitura jarduera global eta diziplinarteko batean gauzatzen da, zeinaren bidez frogatu ahal izango dituen ikasleak modulurako diseinaturiko konpetentziak. Horretaz gain, irakasleek zein ikasleek egindako koordinazio lana biltzen duen elementua da, ikasgaiari dagokion ikuspegi zurruna gaindituz.



Talde-lan bat da konpetentziak eta ezagutzak (eskuratutakoak eta eskuratzeke direnak) martxan jartzea ahalbidetzen duena, hezkuntza arazo bati erantzuteko artikulatuz. Zeharkako gaitasunak (elkarlanean aritzeko gai izan, dokumentuak egiten jakin, txostenak idazten, etab.) ikasteko balio du talde-lan honek. Jarduera honi Modulurako Jarduera Diziplinartekoa deituko diogu.



Nola landuko da Moduluko Disziplinarteko Lana?



- DILANa talde-lana da. Taldeko ikasle kopurua: 5

- DILAN-erako beharrezkoa den lan-karga ikasgai bakoitzeko ordu kopuruaren %15 izango da. Hau da, 9 ordu presentzialak eta 30 ordu ez presentzialak moduluko ikasgai bakoitzean.

- DILAN ikasle-talde bakoitzak irakasle/tutore bat izango du, bere lanaren jarraipena egingo duena. Lehenengo hamabostaldian egingo dira talde-tutore esleipenak. Irakasle/tutorearen lana izango da diziplinartekoa den jarduera honetan ikasle-taldea orientatzea, lanaren jarraipena egitea eta ebaluatzea.

- DILAN-erako lana eta jarraipena ikasgaietako praktika orduetan egingo da.



Lehenengo Moduluko DILANa



Pedagogia eta Gizarte Hezkuntza graduetako memoriak finkatzen duenez, Lehenengo Moduluko DILAN-a txosten idatzi bat izango da, hezkuntza testuinguru bat deskribatuaz, modu horretan ikasleak moduluko gaitasunak landu dituela erakutsi beharko duelarik.



Proiektu honen enuntziatua honakoa litzateke: “Zuen herriko udaletxeak, hurrengo urteetarako bere plan estrategikoaren barnean, hezkuntzaren egoeraren diagnostiko edo erradiografia bat egin nahi du, eta zuei eman dizuete lan hori egiteko enkargua”.



Lanaren izenburua honakoa izango da: “Nolakoa da, eta nola aldatu da hezkuntzaren egoera eta bere testuinguru soziala, zuen auzo, herri, hiri edo eskualdean?”



Horretarako, talde bakoitzak hezkuntza testuinguru bat aukeratu, eta deskribatu-aztertu egin beharko du. Lan horretan laguntzeko irakasle-tutore bat edukiko du talde bakoitzak.



Estatistika errealitatea “ikusteko” tresna bat dela kontuan hartuz, DILANeko lanean, Soziologia, Hezkuntza,… edo beste ikasgai batean aztertu behar den gaia (edo gai baten atal bat) kontutan hartuz, datu bilketa bat egin behar da (horretarako inkesta bat eraiki). Bigarren momentuan, jasotako datuak informatizatu ondoren, hauen analisi estatistikoak egin behar dira eta, baita ere, emaitzak plazaratzeko behar diren grafiko mota ezberdinak eraiki.



Gaia: Soziologia, hezkuntza,… edo beste ikasgai batean aztertu behar den gaia (edo gaiaren atal bat) : Proiektu bati buruzko Analisi Estatistikoak



Proiektuaren deskribapena (enuntziatua):



1. Gai bat aukeratu eta izenburu argi eta garbi bat asmatu.

2. 15-20 lerrotan lortu nahi diren helburuak zehaztu.

3. Inkesta bat eraiki

4. Inkesta pasa (gutxienez 50 pertsonei)

5. Datuak informatizatu (ordenagailuan sartu) SPSS erabiliz.

6. Datuak aztertu: Analisi estatistikoak egin eta behar diren grafikoak eraiki

7. Ondorioak atera

8. Txostena idatzi



Beraz, klasean egingo diren aktibitateak lau eratakoak izango dira:



• Azalpen teorikoak (gelan).



• Ariketak (etxean eta gelan).



• SPSS eta EXCEL-en Praktikak (Informatika gelan).



• Disziplinarteko Lana –DILAN (gelan eta Informatika gelan).



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Test motatako proba (%): 50
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 30

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluatzeak, balorea ematea suposatzen du.



Ikasgai honen ebaluazioa, hausnarketa prozesu gisa ulertzen da. Ikasleak bere buruaren kontzientzia hartzen du eta lortu beharreko helmugak ezagutu behar ditu. Irakaslea berriz, prestakuntzazko helburuak lortzeko orientatzen duen gidaria bihurtzen da. Zentzu honetan, Ikaskuntzari Bideratutako Ebaluazioa (IBE) proposatzen da. Hau eman dadin, ez da nahikoa ebaluatzeko erabiltzen diren tresnak eta prozedurak bakarrik aldatzea, beste hainbat alderdi ere aldatu beharko dira. Benetako IBEa eman dadin, hona hemen bete beharreko baldintzak:



• Ebaluaziorako egingo diren ariketak, ikaskuntzarako ere balioko duten ariketak izango dira.



• Ikasleei informazioa eskaini behar zaie ez bakarrik jakiteko non dauden, bere lana eta ikaskuntza hobetzeko baizik.



• Ikaslea inplikatu egin behar da bere lanaren ebaluazioan, hau da autoebaluazioak bere lekua izan behar du.



KALIFIKAZIOA



Kalifikazioa, hautatutako ikaskuntza motaren arabera egingo da.



1.- Klasetara etortzen den ikaslea eta DILAN lana egiten duea.



DILAN eta Estatistikako talde lanak %30eko balioa izango du. Klaseetan eramango den etengabeko ebaluazioaren prozesuaren ondorioa izango da.



Azterketa eta ariketak, buruketak: %70



2.-Eskoletara etortzen ez edota Moduluko ikasgai guztietan matrikulatua ez dagoena eta DILANean parte hartzen ez duen ikaslea.



Azterketa egin eta gainditu beharko du.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluatzeak, balorea ematea suposatzen du.



Ikasgai honen ebaluazioa, hausnarketa prozesu gisa ulertzen da. Ikasleak bere buruaren kontzientzia hartzen du eta lortu beharreko helmugak ezagutu behar ditu. Irakaslea berriz, prestakuntzazko helburuak lortzeko orientatzen duen gidaria bihurtzen da. Zentzu honetan, Ikaskuntzari Bideratutako Ebaluazioa (IBE) proposatzen da. Hau eman dadin, ez da nahikoa ebaluatzeko erabiltzen diren tresnak eta prozedurak bakarrik aldatzea, beste hainbat alderdi ere aldatu beharko dira. Benetako IBEa eman dadin, hona hemen bete beharreko baldintzak:



• Ebaluaziorako egingo diren ariketak, ikaskuntzarako ere balioko duten ariketak izango dira.



• Ikasleei informazioa eskaini behar zaie ez bakarrik jakiteko non dauden, bere lana eta ikaskuntza hobetzeko baizik.



• Ikaslea inplikatu egin behar da bere lanaren ebaluazioan, hau da autoebaluazioak bere lekua izan behar du.



KALIFIKAZIOA



Kalifikazioa, hautatutako ikaskuntza motaren arabera egingo da.



1.- Klasetara etortzen den ikaslea eta DILAN lana egiten duea.



DILAN eta Estatistikako talde lanak %30eko balioa izango du. Klaseetan eramango den etengabeko ebaluazioaren prozesuaren ondorioa izango da.



Azterketa eta ariketak, buruketak: %70



2.-Eskoletara etortzen ez edota Moduluko ikasgai guztietan matrikulatua ez dagoena eta DILANean parte hartzen ez duen ikaslea.



Azterketa egin eta gainditu beharko du.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- e-gelan zintzilikatuta dauden apunte, ariketa eta materialak

- Etxeberria, J. (2011). Estatistika Aplikatua. Donostia: Elhuyar.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Allen Paulos, J. (2006). Zenbakirik gabe bizi. Bilbo: ZIO



Bisquerra, R. (2005). Metodología de la investigación educativa. Madrid: La Muralla.



Elosua, P. eta Etxeberria, J. (2013). R Commander eta datuen analisia. Bilbo: UEU.



Escobar, M. (1999). Análisis Gráfico – exploratorio. Madrid: La Muralla



Tanur, J.M. y otros. (1997). La Estadística : una guía de lo desconocido. Madrid: Alianza





Gehiago sakontzeko bibliografia

Cohen, J. (1990). Things I have learned (so far). American Psychologist, 45, 1304-1312.

Cohen, J. (1994). The earth is round (p<.05). American Psychologist, 49, 997-1003.

Etxeberria, J, Tejedor, F.J. (2005). Análisis descriptivo de datos en Educación. Madrid: La Muralla.

García Bello, D. (2017). La ciencia básica es inútil, afortunadamente. Recuperado de: https://culturacientifica.com/2017/11/30/la-ciencia-basica-inutil-afortunadamente/

George E.P., Box, J., Hunter , S. y Hunter, W. (2005). Statistics for Experimenters. Londres: Wiley.

Gil, J. (2003). La Estadística en la Investigación Educativa. Revista de Investigación Educativa. 21(1). 231-249

Gómez Bezares, F. (1983). Cómo utilizar e interpretar la Estadística. Madrid: Ibérico de Ediciones.

Hair, J.F. (1999). Análisis Multivariante. Madrid: Prentice-Hall.


Ibabe, I., Etxeberria, J. (2001). Datu-analisia eta SPSS: praktikak. Donostia. Elhuyar.

Kish, L. (1978): "Chance, Statistics and Statisticians", Journal of the American Statistical Association, 361, 1-6.

Lukas, J.F. y Santiago, K. (2009). Evaluación educativa. Madrid: Alianza.

Martínez Arias, M. R. (1999). El análisis multivariante en la investigación científica. Madrid: La Muralla

Martínez González, M.A. (2014). Bioestadística amigable. Barcelona: Elsevier.

Martínez Ron, A. (2015). ¿Y si Mendel nos engañó a todos?. Recuperado de http://www.fogonazos.es/2015/10/y-si-mendel-nos-engano-todos.html

Ocaña-Riola, R. (2011). ¿Por qué es necesaria la cultura estadística?. Recuperado de http://www.divestadistica.es/es/2011_04/universo_estadistico_por_que_es_necesaria_la_cultura_estadistica.html

Tejedor, J. eta Etxeberria, J. (2007). Análisis inferencial de datos en Educación. Madrid: La Muralla.

Tomeo, V. y Uña. I. (2003). Lecciones de Estadística Descriptiva. Madrid: Thomson

Aldizkariak

OROKORRAK:

Tanttak
Bordón
RELIEVE
Revista de Educación
Revista Española de Pedagogía
Revista de Investigación Educativa

Web helbideak

Descartes: www.recursostic.educacion.es/descartes/web/

Educación Estadística: www.ugr.es/~batanero/

Estadística para todos: www.estadisticaparatodos.es/

EUSTAT: http://www.eustat.eus

INE: http://www.ine.es/

Java Applets for Visualization of Statistical Concepts: http://lstat.kuleuven.be/newjava/vestac

Recursos Educativos para profesores: www.ucv.cl/web/estadistica

Redemat, Estadística: www.recursosmatematicos.com/estadistica.html

Statistique et Enseignement: www.statistique-et-enseignement.fr/ojs/

Statistics applets: www.bbnschool.org/us/math/ap_stats/applets/applets.html

Visualizing Statistical Concepts: www.du.edu/psychology/methods/concepts/

Web Estadística de Navarra: www.pwpamplona.com/wen/
WebStat: www.stat.sc.edu/webstat/

Gapminder: http://www.gapminder.org/world

La belleza de la visualización de datos: David McCandless
https://www.ted.com/talks/david_mccandless_the_beauty_of_data_visualization?language=es#t-34071
Proyecto Gauss: https://procomun.educalab.es/es/articulos/proyecto-gauss-para-matematicas

Statistique et Enseignement: www.statistique-et-enseignement.fr/ojs/

Visual Statistics Studio: www.visualstatistics.net/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • AZPILLAGA LARREA, VERONICA
  • BERASTEGUI MARTINEZ, YON
  • VAN DER WORP , KARIN

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-3

11:00-13:00 (1)

09:00-11:00 (2)

4-15

09:00-11:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.6-2 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
  • 0.6-2 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (2)
  • 0.6-2 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (3)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-15

11:00-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.6-2 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-3

11:00-13:00 (1)

09:00-11:00 (2)

4-15

11:00-13:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.1 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
  • 2.1 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (2)
  • 2.1 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (3)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-15

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.1 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)

32 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-3

09:00-11:00 (1)

11:00-13:00 (2)

4-15

09:00-11:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.2 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
  • 2.2 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (2)
  • 2.2 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (3)

32 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-15

11:00-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.2 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)