XSLaren edukia

Pedagogia: Teoria eta Hezkuntza Erakundeak26275

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Gizarte Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26275

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Gelako p.2436

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Pedagogia: Hezkuntza Teoria eta Erakundeak ikasgaia, 2. Moduluko ikasgaia da, eta Pedagogia zein Gizarte Hezkuntza graduetako lehen ikasmailako bigarren lauhilekoan gauzatzen da. Ikaskuntza/irakaskuntza prozesua urratu ahala, hezkuntza esparru anitzetan diharduten profesionalen jardunaren oinarrian dauden galderei erantzuteko gaituko dira ikasleak. Horretarako, paradigma, teoria, oinarri eta ekintza horiek beroriek jarriko dituzte eztabaidagai ikasleek. Irakaslearekin batera, ikerkuntza, analisi kritiko eta azterketa izango dira lanerako tresnak.



Aurreko moduluko "Hezkuntzaren Historia"n eraikitako konpetentzietan sakonduaz, Pedagogia garaikidearen joera nagusiak nola sortu diren eta zein bilakaera izan duten ezagutzeak, bide emango dio ikasleari hezkuntza ereduen berri izateko eta Euskal Herriko hezkuntza errealitatea aztertu, ezagutu eta aurreko kontzeptuak bertan aplikatzeko.



Ikasgai honek, Pedagogoaren eta Gizarte Hezitzailearen profilak eraikitzen laguntzen du, jarduera hezitzailearen oinarri zientifikoan trebatuz, hausnartzeko metodologian saiatuaz eta hezkuntza gai eta arazoetan kokatuaz. Hezkuntza prozesuaren ikuspegi holistikoa du ardatz eta lanbidearen rola ulertzeko giltzarri da.



Modulu honetako gainerako ikasgaiekin batera (Hezkuntza, Komunikazioa eta Harremana; Giza Eskubideak eta Gizarte eta Hezkuntza Politikak; Identitatea eta Garapen Profesionala; Hezkuntza Legeria eta Nazioarteko Ikuspegia), honako galdera honi erantzuten saiatuko gara: "Gure testuinguruan hezkuntza profesionalek nola bizi, pentsatu etAa lan egiten dute?"



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasunak:

1.- Hainbat testuingurutako gizarte- eta hezkuntza- arloko esku-hartzearen oinarri pedagogikoak ezagutzea eta ulertzea.

2.- Hezkuntza-formen bilakaeraren ezaugarriak eta horiek esku-hartze profesionaleko ildoekin duten lotura identifikatzea.

3.- Pedagogia modernoaren ikuspegi nagusien sorrera eta bilakaera ezagutzea, aurrekari historikoak eta ezaugarri teoriko esanguratsuenak adieraziz.

4.- Oinarrizko printzipio pedagogikoetan oinarritutako hezkuntza-judizioak sortzeko aukera emango dion kultura pedagogiko egokia izatea.

5.- Proposamen pedagogikoak egitea eta argudiatzea, idatzizkoak zein ahozkoak, irizpide zientifikoei eta sistematikoei jarraituz eta ezarritako irizpide formalak erabiliz.

6.- Modu arduratsuan eta etikoan lan egitea taldearen barruan, honen potentzialtasuna azpimarratuz, eta zailtasunak hautematea eta konpontzea.



Ikaskuntza Emaitzak:

IE 1.- Hainbat informazio-iturritatik abiatuta, hezkuntza-fenomenoa eta haren kontzeptu-sarea eta hezkuntzaren subjektuari, eragileei eta hezkuntza-agentziei eta hezkuntzaren dimentsioei buruzko gaiak zehatz-mehatz ulertu, azaldu eta deskribatzen ditu, kontzeptuen artean erlazio egokiak ezartzeko gai izanik.



IE 2.- Hezkuntza teoria eta praktika oinarritzen duten irizpide epistemologikoak eta zientifikoak aztertzen ditu, Pedagogoa eta Gizarte Hezitzailea bizi diren errealitate pertsonala, profesionala, soziala eta instituzionala hobeto ulertzeko.



IE 3.- Hezkuntza Zientzien epistemologia ezagutzen du eta horien artean Hezkuntzaren Teoria kokatzen du.



IE 4.- Lanbidearen jarduna arautzen duten printzipioak, balioak eta prozedurak kritikoki aztertzen ditu.



IE 5.- Hezkuntza arazo nagusiak atzematen ditu, eta gure Herrialdean horiei aurre egiteko egin diren pedagogia berrikuntzako ekarpen teorikoak eta praktikoak balioztatzen ditu.



IE 6.- Pedagogoaren eta Gizarte Hezitzailearen funtzioak eta lan-eremuak aztertzen, ezagutzen eta ulertzen ditu, bai beren lana egiten duten erakundeen ezaugarriak ere, beren esparruak ezagutzeko eta beren lanbide-nortasunez jabetzeko.



IE 7.- Egungo hezkuntza teoria eta korronteen sorreran eta garapenean eragiten duten gizarte-faktoreak ulertzen ditu.



IE 8.- Hezkuntzaren Historiako pasarte garrantzitsuenak eta pentsamendu pedagogikoaren funtsezko kontzeptu teorikoak identifikatzen eta aztertzen ditu.



IE 9.- Hizkuntza zientifiko egokia erabiltzen hasten da, hezkuntza ekintzari buruz duen pentsamendua modu artikulatu eta zorrotzean jasotzeko.



IE 10.- Materiaren berariazko iturri bibliografikoak eta hemerografikoak aurkitu eta erabiltzen ditu.



IE 11.- Ezagutzak ahoz eta idatziz azaltzen ditu, prozedura analitiko eta sintetikoen bidez. Eduki horiek lantzen ditu, gainera, tolerantziaren eta elkarrizketaren esparruan, ikuspegi kritiko batetik.



IE 12.- Hezkuntzari eta hezkuntza ezagutzaren garapenari buruzko zalantzak sortzen lagunduko duten zereginak eta galderak partekatzen ditu taldean.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1.- Sarrera: Hezkuntzaren Unibertsoa eta bere kontzeptualizazioa.



1.1. Hezkuntza eta Pedagogia. Kontzeptuen definizioa.

1.2. Hezkuntza fenomenoaren ezaugarriak eta dimentsioak.

1.3. Hezitzailea eta hezigaia, hezkuntzaren subjektu.

1.4. Hezkuntza ekintza eta eragileak: hezitzailea, familia, eskola.

1.5. Hezkuntza formak: formala, ez-formala eta informala.



2.- Egungo hezkuntza erakundeak.



2.1. Hezkuntza Sistema Euskal Herrian: klabe nagusiak.

2.2. Praktika instituzional berriak: Heziketa ez-formalaren aukerak eta mugak.

2.3. Heziketa informala eta egunerokotasunaren potentzial pedagogikoa gaur egun.



3.- Hezkuntzaren ezagutza zientifikoa: Pedagogia eta Hezkuntza Zientziak.



3.1. Pedagogia eta Hezkuntza Zientziak.

3.2. Hezkuntzaren Teoria eta teoriak.

3.3. Ezagutza pedagogikorako ikuspegiak eta joerak.



4.- Pedagogia Modernoaren baitako ikuspegi nagusiak.



4.1. Hezkuntza eredu nagusiak XX. Mendeko bigarren erdialdera arte.

4.1.1. Eskola Tradizionala: ezaugarri nagusiak eta oinarri teorikoak.

4.1.2. Eskola Berria: orientazio teoriko-praktikoak eta aitzindariak.

4.2. Hezkuntza teorien bilakaera.

4.2.1. Pedagogia sozialistak.

4.2.2. Pedagogia anarkista.

4.2.3. Autoritarismoaren aurkako kritika.

4.2.4. Pedagogia pertsonalistak.

4.2.5. Deseskolatze teoriak.

4.2.6. Egungo beste eredu pedagogiko eta hezkuntza esperientziak.

MetodologiaToggle Navigation

Metodologia parte-hartzaileaz baliatuko gara, ezagutza eta esperientziak elkarbanatuz ezagutza eraiki. Jarduera komunikatzailea eta dialogikotasunaren teoriak aplikatuko ditugu.



Ikasle bakoitzak bere berariazko diskurtsoa eraikiko du ikaskuntza/irakaskuntza prozesu honen bitartez, abiapuntuan zituen ideien aurrean jarriaz diskurtso akademikoa, azterketarako dokumentazioa eta ikasgelako eztabaidak.



Galderaren pedagogiaren bitartez ekiten diogu prozesuari eta zailtasunak aukera bilakatzearen bidetik, hausnarketa eta argumentazioa sustatuaz.



Aipatutako oinarri metodologikoak jarraiki, honako estrategia hauek erabiliko ditugu ikaskuntza gauzatu eta ezagutza eraikitzeko:



-Talde aurrean egindako aurkezpenak, analisiak eta elkarrizketak.



-Mintegiak talde txikietan.



-Elkarlana, talde-lana eta banakako lana.



-Eskolak.



Ikasgaia lantzerako orduan hainbat euskarri erabiliko ditugu; hala nola, artikuluak, datu-baseak, liburuak, web-orriak, estekak etab.



Alderdi praktikoa DILAn diziplinarteko talde-lanaren bitartez osatuko dugu besteak beste.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 15
    • Portfolio (%): 30
    • DILAN (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio jarraia eta formatzailea izango da: ikaskuntza giltzarri hartuta, ikaslearen lana oinarri hartuta eta irakaslearen zein ikaskideen iritzia gogoan izanda.



Modulua osatzen duten beste ikasgaiekin batera, ikasleak Moduluko Diziplinarteko Lana (DILAN) egin beharko du. Hau egitea ezinbesteko baldintza izango da ikasgaiaren nota eskuratu ahal izateko.



Ebaluazio jarraia.



Ebaluazioa ondorengo eginbeharretan oinarrituko da:

• Portfolioa (30%)

• Azterketa partzialak-2 (40%).

• Aurrez aurreko praktikak eta praktika ez-presentzialak (15%)

• DILAN-a (15%)

Atal guztiak bere horretan gainditu beharko dira azken notaren batezbestekoa egin ahal izateko.

Ebaluazio ez-jarraia.

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen agiria aurkeztu beharko dio irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita (8.3 artikulua). Ebaluazioa ondorengo eginbeharretan oinarrituko da:

• Lan Monografikoa (Hezkuntza Korronte baten oinarriztatze pedagogikoa (35%)

• Azterketa (50%)

• DILAN egokitua (15%)

Atal guztiak bere horretan gainditu beharko dira azken notaren batezbestekoa egin ahal izateko.

Horrez gain, ikasleek aukera izango dute deialdiari uko egiteko. Horretarako eskaria irakasgaiko irakasleari egin beharko diote idatzi bidez eta azterketarako zehaztutako garai ofiziala hasi baina gutxienez hamar egun lehenago.



Aurkezteke notak, deialdiari uko egiten zaiola adierazten du.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko ebaluazioa egiteko. Ebaluazioa ondorengo eginbeharretan oinarrituko da:

• Lan Monografikoa (Hezkuntza Korronte baten oinarriztatze pedagogikoa (35%)

• Azterketa (50%)

• DILAN egokitua (15%)



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Eskolatan landutako materialea, gidak, egela plataforman zintzilikaturiko materiala, oinarrizko irakurketak.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Azkarraga, J. (2014). Hezkuntzaren desafio sistemikoen aurrean. Inguruak, 57-58, 2557-2571. http://www.civersity.net/files/57-58.pdf



Bárcena, F. eta Mélich, J.C. (2000). La educación como acontecimiento ético. Natalidad, narración y hospitalidad. Paidós.



Carbonell, J. (2015). Pedagogías del siglo XXI: alternativas para la innovación educativa. Octaedro.



Caride, J.A. (2020). La (in)soportable levedad de la educación no formal y las realidades cotidianas de la educación social, in Laplage em Revista, 6. Bol, 2.zb., mai-abuz, 37-58.



Caride, J.A.; Gradaille, R.; Caballo, Mª Belén (2015). De la pedagogía social como educación, a la educación social como Pedagogía, in Perfiles Educativos, 37, 148, apir-ekai, https://www.scielo.org.mx/scielo.php?script=sci_arttext&pid=S018



Cuadernos de Pedagogía (2000). Especial 25 años. Pedagogías del siglo XX. Praxis.



Dávila, P. (2005). La renovación pedagógica en el País Vasco (segunda mitad del siglo XX). Sarmiento: Revista Galego-Portuguesa de Historia da Educación, (9), 85-103.



Del Pozo Andrés, Mª del Mar (2004). Teoría e instituciones contemporáneas de educación. Biblioteca Nueva

Elkarlanean (2007). La escuela en la comunidad. La comunidad en la escuela. Graó



Fernández, I. F. (2003). La renovación pedagógica en el País Vasco. Enseñanza y educación en el País Vasco contemporáneo. Erein. (79-96).



Garagarza, A.; Alonso, I.; Aguirregoitia, M. (2020). El auge del movimiento de educación alternativa. Antecedentes, características y reflexiones sobre su futuro. Revista Boletín Redipe, 9(1), 40-54.



García, A. (2017). Otra educación ya es posible. Una introducción a las pedagogías alternativas. Litera libros.

Hernandez-Hernandez,



F.;Anguita, M. (2023). Una Pedagogía desobediente. Tejer la vida y de la escuela desde proyectos de indagación. Octaedro



Hik hasi (2005). Pedagogo sortzaileak. Teorien iturburu. 17. zb.monografikoa.



Hik hasi (2019). Euskal Herrian erreferente diren Pedagogoak. Xangorin.



Lopez-Goñi Irene (koord) (2003). Hezkuntzari buruzko teoriak eta erakunde garaikideak. NUP.



Mélich. J.C. (2021). La fragilidad del mundo. Ensayo sobre un mundo precario. Tusquets



Negrín Fajardo, O. (2005). Teoría e instituciones contemporáneas de educación. Editorial Universitaria Ramón Areces.



Rodriguez Illera, J.L. (2018). Educación informal, vida cotidiana y aprendizaje tácito, in Teoría de la educación, 30, 1, 259-272.



Sanvisens, A. (1987). Introducción a la Pedagogía. Ariel



Sarramona, Jaume (2008). Teoría de la Educación. Reflexión y normativa pedagógica. Ariel



Trilla, J. (1985). Ensayos sobre la escuela. Laertes.



Trilla,J (2001). El legado pedagógico del siglo XX para la escuela del siglo XXI. Graó.



Trilla, J. (2018). La moda reaccionaria en educación. Laertes.



Trilla, J., Gros, B., López Palma, F. (2003). La educación fuera de la escuela. Ámbitos no formales y educación social. Ariel.



Úcar, X. (2016). Pedagogías de lo social. UOC. https://elibro-net.ehu.idm.oclc.org/es/ereader/ehu/58527?



Úcar, X. (2023). La educación escindida: perspectivas desde la pedagogía y la educación social, in Teoría de la Educación. Revista interuniversitaria, 35(1), 81-100. https://doi.org/10.14201/teri.27805



Zabaleta, I. eta Dávila, P. (1990). Euskal Eskolaren lehen urratsak. TANTAK, 4.zb., 21-31



Gehiago sakontzeko bibliografia

Ayuste, A. et al (1994). Planteamientos de la pedagogía crítica. Comunicar y transformar. Graó

Caride, J.A. (2018). Lo que el tiempo esconde, o cuando lo social necesita de la pedagogía, in Pedagogía Social. Revista Interuniversitaria, 32, 17-29.

Carr, W. eta Kemmis, S. (1988). Teoría Crítica de la Enseñanza. Martinez-Roca.

Carreño, M. (ed.) (2008). Teorías e instituciones contemporáneas de educación. Síntesis.

Colom, A. J. (2002). La construcción del conocimiento pedagógico. Nuevas perspectivas en la Teoría de la Educación. Paidós

Feito, R. (2009). Otra escuela es posible. Siglo XXI.

Fernandez, Idoia (1994) Oroimenaren Hitza. Ikastolen historia 1960-1975. UEU

Elkarlanean (2004) Ilunetik argira. Elbira Zipitria. Hik Hasi.

Liceras, A. (2014). La educación informal de los medios de comunicación y la protección de los menores de la violencia en televisión: historia de un fracaso, in Profesorado. Revista de curriculum y formación del profesorado, 18, 2, mai-abuz., 353-365.

Mendia, R. (1991). Los orígenes del educador social: aproximación histórica en Euskadi. Rodriguez, I. El educador social. Presente y futuro. GEUK.

Novak J.D. (1996)Hezkuntzaren Teoria eta praktika. EHU.

Pallarés, M. (ed.)(2017). El pensamiento pedagógico del siglo XX y la acción educativa del siglo XXI. Octaedro.

Pérez Serrano, Gloria (2004). Pedagogía Social y Educación social. Narcea

Zabaleta, I.;Garmendia, J.; Murua, H. (2015). Movimiento popular y escuela en el franquismo: las ikastolas en Gipuzkoa. Historia de la educación, 34, 305-336.

Aldizkariak

BORDÓN. Revista de la Sociedad Española de Pedagogía. Madrid https://recyt.fecyt.es/index.php/BORDON/index

COMUNICACIÓN Y PEDAGOGÍA. Barcelona http://www.centrocp.com/category/comunicacion-y-pedagogia/numeroscomunicaciony-y-pedagogia/

CUADERNOS DE PEDAGOGÍA. Revista mensual de educación. Barcelona. http://www.cuadernosdepedagogia.com HIK HASI. Euskal Heziketarako Aldizkaria http://www.hikhasi.com

REVISTA INTERUNIVERSITARIA DE TEORÍA DE LA EDUCACIÓN. Universidad de Salamanca http://www.usal.es/~teoriaeducacion/DEFAULT.htm

TANTAK. Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza Aldizkaria. Donostia http://www.ehu.es/euskara-orria/euskara/publica/tantak/tantak.htm.

UZTARO aldizkaria. Bilbo http://www.uztaro.com/berria/index.cfm.

REVISTA DE EDUCACIÓN. MEC http://www.revistaeducacion.mec.es

Web helbideak

https://eldiariodelaeducacion.com
https://theconversation.com/es/educacion
https://www.comunidaddeaprendizaje.com.es/
http://www.kaiera.eus/2023/01/27
https://www.montessori.org
https://periodicoeducacion.info
http://www.paulofreire.org
https://www.fimem-freinet.org/es/node/11
http://www.barbiana.it
https://www.summerhillschool.co.uk
https://ludus.org.es/es
http://www.fuhem.es/CIP/EDUCA
https://hazihezi.com/eu/
http://aunamendi.eusko‐ikaskuntza.eus/es/educacion‐en‐euskal‐herria/ar‐36996/
https://www.buruxkak.eus/
https://isei‐ivei.hezkuntza.net/es/inicio
https://www.ehige.eus/eu/
http://heize.eus/
https://www.ikastola.eus/
https://www.sortzen.eus/es/inicio/
https://www.ceespv.org
https://www.ikas.eus/?lang=eu
https://adarra.org/
https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/
https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/inicio
https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/frantziako-estatua/ar-152117-135950/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ALTUNA URDIN, JON
  • IMAZ BENGOECHEA, JOSE IGNACIO
  • MADINABEITIA EZKURRA, ALBA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-18

09:00-11:00 (1)

11:00-13:00 (2)

19-30

09:00-11:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.6-2 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
  • 0.6-2 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (2)
  • 0.6-2 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (3)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-30

11:00-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.6-2 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-18

09:00-11:00 (1)

11:00-13:00 (2)

19-30

09:00-11:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.1 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
  • 2.1 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (2)
  • 2.1 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (3)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-30

11:00-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.1 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)

32 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-18

11:00-13:00 (1)

09:00-11:00 (2)

19-30

11:00-13:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.2 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
  • 2.2 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (2)
  • 2.2 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (3)

32 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-30

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 2.2 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)