XSLaren edukia

Gizarte eta Hezkuntzako eta Bazterketa Egoeretako Esku-hartzea: Proposamen Metodologiko Orokorrak 26286

Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Titulazioa
Gizarte Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26286

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Gelako p.2436

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Gizarte eta Hezkuntzako eta Bazterketa Egoeretako Esku-hartzea ikasgaia 4en Moduloaren barnean dago Gizarte eta hezkuntza programen planifikazioa, gestioa eta ebaluazioan. Irakasgaiaren zentzua gizarte eta hezkuntza esku hartzeetan nola egin eta gauzatu behar diren zerikusia dauka. Hemendik abiatuta, ikasgaian proposamen metodologiko ezberdinak aurkezten dira, testuinguru zabal eta normalizatuetatik gizarte esklusio egoeretara.

Ikasgai hau zailtasun handirik gabe garatzeko Didaktika orokorreko eta Hezkuntza erlazioa eta komunikazio prozesuetako oinarrizko printzipioen menperaketa izatea komenigarria da.Gainera, talde laneko oinarrizko ezagutzak eduki behar dira eta lauhilekoan zehar jarrera irekia eta parte hartzailea adierazi.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GAITASUNAK

Ondoren ikasgaiak lantzen dituen moduloko gaitasunak jasotzen dira(* zeharkakoa):

4C1. Esku hartzeko prozesuetan inplikatutako gizarte-hezkuntzako planifikazioaren, kudeaketaren eta ebaluazioaren oinarri teorikoak ezagutzea, baita arlo horri gizarte-hezkuntzako ikerketek egindako ekarpenak ere.

4C2*.Hainbat ereduren arabera eta hainbat testuingururen funtzioaren arabera, beharrak zehaztea, esku hartzeko programak planifikatzea eta ebaluatzea, eta horretarako tresna egokiak erabiltzea, kode profesional etikoen errespetutik.

4C3.Esku hartzeko testuinguru espezifikoei buruz eragin handiena duten prozedurak eta teknikak hautatzea, proposamen metodologikoak egiteko.

4C6*.Gizarte-hezkuntzako gaiei buruzko ideiak, argumentuak eta abar ahoz komunikatzen jakitea, eskoletan bertan edo Web 2.0 erabilita, eta informazio hori txostenetan idaztea.

4C7*.Moduluko ikasketa-jarduerak eta lanak egiteko jarrera positiboa erakustea.



IKASKUNTZA EMAITZAK

Ikasleak ikasgaian adierazi behar dituen IE-ak ondoren zehazten dira:

- Gizarte eta hezkuntza esku hartze prozesuetan dauden printzipio metodologikoak identifikatzen ditu.

- Testuinguruan dauden beharren arabera gizarte eta hezkuntza esku hartze diseinuetan proposamen metodologikoak txertatzen ditu.

- Proposamen metodologikoekin koherenteak diren esku hartze teknikak aukeratzen ditu.

- Testuinguruarekin eta lortu beharreko helburuekin esku hartzea gauzatzeko jarduerak diseinatzen ditu.

- Gizarte eta hezkuntza esku hartze testuinguruaren arabera aukeraketa metodologikoa baloratzen du.

- Aukeraketa metodologikoaren inguruan argudioak ahoz komunikatzen ditu.

- Izaera ezberdinetako (txostenak, proiektuak …)produktu idatziak sortzen ditu eta bertan metodologiaren inguruko terminologia egokia erabiltzen du.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. GAIA. AISIALDI HEZITZAILEAREN METODOLOGIAK: METODOLOGIA LUDIKOA, ESPAZIOETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA, PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA

- Aisialdi hezitzailea. Esku hartzeko oinarriak eta jarraibideak.

- Haur, nerabe eta gazteentzako guneak eta programak: haur guneak, ludotekak, Gaztelekuak, Gazteguneak, Sorkuntza-espazioak...

- Aisialdi hezitzailean aplikatutako metodologiak: metodologia ludikoa: ludotekak (Haurtzaroa); Espazioetan Oinarritutako Ikaskuntzaren Metodologia: Gaztelekuak (Nerabezaroa); Ingurune Irekia-Kalea Metodologia (Nerabetasuna) ; eta Proiektuetan Oinarritutako Metodologia: Gazteguneak (Gazteria).



2. GAIA. BIDELAGUNTZA METODOLOGIAK



BIDELAGUNTZA METODOLOGIA

- Bidelaguntza eta mentoretzaren jatorria, garapena eta ezaugarriak, Gizarte Hezkuntzaren metodologia gisa.

- Akonpainamenduaren eta mentoriaren eremu espezifikoak: nerabezaroa, kultura-aniztasuna, dibertsitate funtzionala, soziolaborala…

- Programak: kulturen arteko bidelaguntza, mentoretza nerabezaroarekin, eta bazterkeria-egoeran dauden emakumeei bidelaguntza.

KASUAREN METODOLOGIA: BANAKAKO HEZKUNTZA-PLANA

- Gizarte Hezkuntzako kasuaren metodologiara teorikoki hurbiltzea.

- Banakako Hezkuntza Plana, gizarte- eta hezkuntza-arloan esku hartzeko tresna gisa.

- Berariazko aplikazio-espazioak: harrera-etxeak, adingabeen tutoretzapeko zentroak, justizia-arloko gazte-zentroak, osasun mentaleko etxebizitzak…

- Espazioak: adingabeak babesteko etxeak, justizia-zentroak, adingabeen tutoretzapeko zentroak».



3. GAIA. TAILERREN METODOLOGIA



PRESTAKUNTZA-ORIENTAZIO TAILERRAK

- Gizarte Hezkuntzako tailerra metodologiara hurbilketa teorikoa.

- Informazio-zentroak eta aholkularitzak: sexu-hezkuntza, etxebizitza, lana, adikzioak...

- Prestakuntza-tailerrak, gizarte-ekintza sustatzeko estrategia gisa: ikastaroak, materialak, behatokiak…



METODOLOGIA ARTISTIKOA

- Metodologia artistikoaren jatorria, garapena eta ezaugarriak.

- Proiektuak: antzerki soziala, arte plastikoa, arte-eszenikoa…



4. GAIA. METODOLOGIA KOMUNITARIOAK



METODOLOGIA PARTE-HARTZAILEA ETA KOOPERATIBOA

- Gizarte Hezkuntzan parte hartzeko metodologiaren hurbilketa teorikoa.

- Dinamika parte-hartzaileak, gizarte- eta hezkuntza-prozesuetako tresna praktiko gisa.

- Aplikazio-espazio espezifikoak: haurrak, gazteak, komunitatea…



EKINTZA KOMUNITARIOA METODOLOGIA

- Ekintza komunitarioaren jatorria, garapena eta ezaugarriak.

- Ekintza komunitarioaren esku-hartze eremuak

- Hiri inklusiboak: Kultura-aniztasuna eta Kulturartekotasuna.

- Kulturartekotasuna lantzeko proiektuak, espazioak eta metodologiak: Ikerketa, ekintza parte-hartzailea.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgaiak ikaskuntza aktiboak sustatuko du. Aipatutako helburuak lortzeko ondorengo estrategi ezberdinak erabiliko ditugu: azalpen teorikoak, tertulia dialogikoak, testu irakurgaien azterketa kritikoa, ariketak eta dinamika parte-hartzaileak … Hauetako gehienek lan kooperatiboa exijitzen dute, eta hau dela eta lan-talde finkoak osatuko dira klasera normaltasunez joaten diren ikasleekin.

IKERKETA JARDUERAK (taldekoa eta gela osokoa): ezagutza-saioetan, testuinguru zehatzean landutako gaiaren inguruko erronka bat proposatuko zaie taldeko parte-hartzaileei. Horretarako, hainbat zeregin egingo dira, gaiaren ezagutza lortzeko, prozedurak indartzeko eta izaera lantzeko. Klasera etortzen diren pertsonek hainbat talde-jarduera egin behar dituzte. Taldeak 4/5 lagunek osatuko dituzte, eta jarduera guztiak egela plataforman eskegiko dira.

SOLASALDI PROFESIONALEKIN (klase osoa): Gizarte Hezkuntzako hainbat lanbide-eremuren ahotsa entzun ahal izango da. Bi motatako saioen bidez, bai ekipamenduetara bisiten bidez joanez, bai Unibertsitateko ikasgelara gonbidatuz.

ESKU HARTZEKO TRESNAK (taldekoa): jarduera baten diseinua taldean egingo da, gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzearen tresnaren bat erabiliz (jolasa, prestakuntza-tailerra, tailer artistikoa, dinamika parte-hartzailea, aisialdi-jarduera…), eta jarduera hori dinamizatuko da ikasgelan.

IRAKURKETA KRITIKOA (bakarka): lanaren sekuentzia gai bakoitzari dagokion testuaren irakurketa indibiduala egitea izango da. Hausnarketa kritiko pertsonalaren laburpen-testu txiki bat idaztea. Materiala ikasgaiaren ESKULIBURUA-n egongo da.

TAILERRAK (Taldeka): Gizarte hezkuntzako testuinguru zehatz batean, gai baten inguruan ESKU HARTZE PROIEKTUA diseinatuko da. Lana aurrera eramateko tailerrak burutuko dira. Denera 20 ordu, horietatik 10 presentzialak eta 10 eskolaz kanpokoak.

MINTEGIAK (DILAN): DILANa egiteko gida burutzeko eskoletatik kanpoko jardueraz gain, DILAN jarduerari jarraipena emateko eskolak egongo dira beharrezkoa ikusten denean. DILANari dagokion txostena entregatu behar dute. Jarduera honi buruzko informazio guztia, "MODULUKO DISZIPLINARTEKO LANA EGITEKO GIDA - IV DILAN" izeneko dokumentuan aurkitu daiteke.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 20
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • Banakako lanak (%): 20
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 20
    • Diziplinarteko lana DILAN (AIM) (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasgaiaren ebaluazioa jarraia eta formatiboa da, eta bere balioa 100% da. Ondorengo atal hauek ditu:

- Idatzizko/ahozko praktikak (ariketa laburrak, bideoen inguruko hausnarketak, egoera dilematikoak...): % 20.

- Idatzizko/ahozko talde lanak (Kasuak, proiektuen diseinuak...): %20.

- Idatzizko/ahozko disziplinarteko lana: % 20.

- idatzizko/ahozko lan indibidualak (berreraiketak, hausnarketak, ariketa kontzeptualak...): % 40.

Azken kalifikazioa goiko kalifikazioen bataz bestekoarekin lortuko da. Horretarako atal bakoitzean gutxieneko 4 bat atera behar da.



Ondoren jasotzen diren ebaluazio irizpideak alderdi nagusiak jasotzen dituzte. Hala ere, ebaluatuko diren elementu guztien zerrenda osoa, jardun mailekin eta dagozkien kalifikazioekin, Ikaslearen Gidan jasotzen dira.

- Aukeratutako printzipio metodologikoen argitasuna eta egokitasuna egoerarekiko/partaidekiko/ testuinguruarekiko.

- Aukeratutako proposamen metodologikoaren egokitasuna.

- Proposamen metodologiko eta gainontzeko esku-hartze disenuan jasotzen diren elementuen arteko koherentzia.

- Entregagaien defentsan argitasuna azalpenetan eta argudioetan.



Ebaluazio hezigarria izango da zeren ikasleak entregatuko dituen lanak hobetzeko argibideak emango baitzaizkio. Lana lehenengoz entregatu eta gero, ikasleak aldaketak egin ahal izango dizkio eta bertsio hobetu bat entregatu.



Ebaluazio jarraiari uko egin nahi duen ikaslegoak ikasgaiko irakasleari idatzi batean bere uko egitea entregatuko dio, lauhilekoaren 9.astea baino lehen.

El alumnado que acuda a la Evaluación Final (siguiendo el procedimiento articulado por el centro)deberá realizar las siguientes tareas:

Azken Ebaluaketara doan ikaslegoa (zentroak jarritako prozedura jarraituz)honako lan hauek beteko ditu:

- Azken idatzizko proba bat egin (zentruetan adostutako egun eta orduan). Galdera teorikoak izango ditu eta garatzeko hainbat egoera/kasu praktikoak: % 60.

- Lan indibidual bat egin (azken probaren egunean eta orduan). Artikulu zientifikoen balorazioa eta hausnarketak egingo dira, eta esku hartze proposamen baten diseinua non esku hartzeko metodologiaren analisi zehatza egin beharko da: % 40.



Azken Ebaluaketari uko egiteko nahikoa izango da bertara ez aurkeztea.



Ebaluazio jarraia, egoerak hala eskatuko balu, eGelaren bitartez egingo da; hau da, bai ebaluazioarako beharrezkoak diren materialak igoz (entregagaiak, praktikak...), baita kalifikazioa eman ere. Azkeneko froga egin behar duten ikasleek eGelaren bitartez egingo dute modu presentzialean egiterik egongo ez balitz.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian erabiliko dira ebaluazio jarraia burutu ezin duten eta azken ebaluaziora doazen ikasleekin erabiliko diren ebaluazio irizpide berberak. Beraz, eskatuko zaie:

-Azken idatzizko proba bat egin (zentruetan adostutako egun eta orduan). Galdera teorikoak izango ditu eta garatzeko hainbat egoera/kasu praktikoak: % 60.

- Lan indibidual bat egin (azken probaren egunean eta orduan). Artikulu zientifikoen balorazioa eta hausnarketak egingo dira, eta esku hartze proposamen baten diseinua non esku hartzeko metodologiaren analisi zehatza ezinbestekoa da egitea: % 40.



Deialdiari uko egitea

12.2.-artikulua. Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa «aurkezteke» izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40a edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.





Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Derrigorrezko baliabideak ikasleagoak bai eGelan baita paperez (dossier batean) eskura izango ditu. Bertan, alderdi teorikoak (diapositibak), irakurgaiak eta ikasgelako praktikak jasoko dira.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Ander-Egg, Ezequiel (2006). Metodologías de acción Social. Jaén: Universidad de Jaén. ISBN, 978-98700086-06.

- Echeburúa, Amparo (2006). Acción social liberadora. Implicaciones socioeducativas. Astigarraga: Mutua acciónreflexión.

ISBN. 84-609-7897-4.

- Lirio Castro, Juan (coord.) (2005). Metodología en educación social. Recorridos por diferentes ámbitos profesionales.

Madrid: Dykinson. ISBN84-9772-657-X

- Martín Cuadrado, Ana Mª, Gallego Gil, Domingo, Alonso García, Catalina (2010). El educador social en acción: de la

teoría a la praxis. Madrid: Editorial Universitaria Ramón Areces eta UNED. ISBN, 978-84-8004-983-2

- Merino, Rafael eta De la Fuente, Gloria. Sociología para la intervención social y educativa. Barcelona: UCM. 2007, 422

pp. ISBN. 978-84-7491-846-5.

- Montserrat, C. & Melendro, M. (2017). ¿Qué habilidades y competencias se valoran de los profesionales que trabajan

con adolescencia en riesgo de exclusión social? Análisis desde la acción socioeducativa. Educación XX1, 20(2), 113-

135. https://doi.org/10.5944/educxx1.19034

- Planella, J. (2016). Acompañamiento social. Barcelona: EdiUOC.

- Rozenblum De Horowitz. Sara. (2007). Mediación. Convivencia y resolución de conflictos en la comunidad, Barcelona:

GRAO.

- Sarrate, Maria Luisa. Intervención en pedagogía social. Espacios y metodologías. Madrid: UNED. 2009. 124 pp. ISBN

978-84-277-1623-0.

- Úcar, Xavier. (coord.) (2009). Enfoques y experiencias internacionales de acción comunitaria. Barcelona: GRAO.

- Vallés, Joseph. Manual del educador social. Intervención en servicios sociales. Psicología, Madrid: Pirámide. 2009. 293

pp. ISBN. 978-84-368-2270-0

Gehiago sakontzeko bibliografia

-Aguilar, M.J, Ander-EGG, E. y Fresno, J. (2000). Cómo elaborar proyectos para la Unión Europea. Madrid: CCS.
-Ander-Egg, E. y Aguilar, M.J. (2005). Cómo elaborar un proyecto. Guía para diseñar proyectos sociales y culturales.
Buenos Aires: Lumen.
-Álvarez, I. (2006). Planificación y desarrollo de proyectos sociales y educativos. Madrid: Limusa.
- Castro, M y otros. (2008). La escuela en la comunidad, la comunidad en la escuela. Barcelona: GRAO.
- De la Red Vega, N. y Rueda Estrada, J. D. (2003): Intervención social y demandas emergentes. CCS.
-García, G. y Ramírez, J.M. (2006). Manual práctico para elaborar proyectos sociales. Madrid: Siglo XXI.
-Pérez Serrano, G. (2016). Diseño de proyectos sociales. Aplicaciones prácticas para su planificación, gestión y
evaluación. Madrid: Narcea.
-Parcerisa Aran, A., Giné Freixes, N., y Forés Miravalles, A. (2010). La educación social. Una mirada didáctica.: Relación,
comunicación y secuencias educativas (Vol. 31). Barcelona: Graó.
- La Torre, A. (2003). La investigación-acción: conocer y cambiar la práctica educativa. GRAO.

Aldizkariak

- CLAVES. Revista Claves de Educación Social
- Tantak.
- RES. Revista de Educación Social.
- Pedagogía Social. Revista Interuniversitaria
- Journal of curriculum studies
- Zerbitzuan

Web helbideak

http://www.ararteko.net
http://www.siis.net
http://www.eurydice.org
http://www.eduso.org
http://www.swetswise.com/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • AMIAMA IBARGUREN, JOSE FRANCISCO
  • HUEGUN BURGOS, ASIER
  • RECALDE RODRIGUEZ, MARIA ICIAR

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-18

11:00-13:00 (1)

09:00-11:00 (2)

19-30

11:00-13:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.2 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)
  • 0.2 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (2)
  • 0.2 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (3)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-30

09:00-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 0.2 - HEZKUNTZA, FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEA - ERAIKIN I (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-18

09:00-11:00 (1)

11:00-13:00 (2)

19-30

09:00-11:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 3.10 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA (1)
  • 3.10 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA (2)
  • 3.10 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA (3)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-30

11:00-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 3.10 - IGNACIO Mª BARRIOLA ZENTROA (1)