XSLaren edukia

Irakasleak

VIRGINIA SENOSIAIN ORTEGA

Ezagutza arloa
Administrazio Zuzenbidea
Saila
Administrazio Zuzenbidea, Konstituzio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia
Ikastegia
Zuzenbide Fakultatea
Posta elektronikoa
virginia.senosiain@ehu.eus

Virginia Senosiain Ortega UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Irakasle Elkartua de 2007tik. Unibertsitateko bere lana, abokatutzarekin tartekatzen du 2004tik.



Zuzenbidean lizentziatu ondoren UPV/EHUn bere urteko onenaren saria jasoaz, bere jarduera profesionala Gómez Acebo y Pombo nazioarteko firman hasi zuen, Bilbon, Madrilen eta Lon Angelesen lan eginez. Jarraian bere bulego propioa sortu zuen Donostian, gaur egun bertan ari delarik lanean. Eusko Jaurlaritzako kontsumo arbitroa da baita.



Aurrekoarekin batera, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatean gauzatu du bere irakasle eta ikertzaile karrera 2007tik. IAD bat du Konstituzio Zuzenbide eta Zuzenbide Administratiboan, Nazioarteko Ingurumen Zuzenbidean aditua izanik. Ildo honi jarraiki hainbat egonaldi egin ditu irakasle eta ikertzaile gonbidatu bezala Kaliforniako Unibertsitatean, Los Angelesen (UCLA) eta Nevadako Unibertsitatean, Renon (URN). Bere ikerketaren ildoan argitaraturiko artikuluak, emaniko hitzaldiak eta idatzitako liburuak ugariak dira.



Bere irakasle ibilbidea Nazioarteko Zuzenbide Publikoko sailean, Zuzenbide Prozesaleko sailean eta egun, Zuzenbide Administratiboko sailean gauzatzen du. Honekin batera, Abokatutzan barneratzeko Masterreko irakaslea da.



Donostiako Tenis Elkarte Errealeko Zuzendaritza taldearen idazkaria da eta egun, UPV/EHUko kirol arloko gestión eta zuzendaritza masterra egiten ari da.