XSLaren edukia

Esku-hartzeko Teknikak Gizarte Langintzan25930

Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea. Arabako Atala
Titulazioa
Gizarte Langintzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25930

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3045
Gelako p.3045

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgaiak gizarte langintzan gehien erabiltzen diren teknikak ezagutzeko aukera ematen du. Batez ere, elkarrizketan eta teknika dokumentaletan sakontzen da. Teoria emateaz gain, zenbait teknika praktikara eramaten saiatzen da banakako lan eta eskola praktikoen bitartez.



Irakasgaia tituluaren 2. mailan kokatuta dago eta A Moduluari (Gizarte Langintza: Oinarriak, metodologia, teoriak eta teknikak) dagokio. Ez dago aurrebaldintzarik irakasgaian matrikula egiteko.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

IRAKASGAIAREN GAITASUN ZEHATZAK:



- Testuinguru profesional ezberdinetan eskuhartzea ahalbidetuko duten Gizarte Langintzako esku-hartzeko teknikak eta metodoak aplikatzea (M01CM05)



- Gizarte langintzan pertsonarteko harremanetarako trebetasun eta abileziak eskuratzea eta garatzea, gizarte langintzako elkarrizketan, batez ere (M01CM03)



- Gizarte langintzan erabiltzen diren eredu dokumentalak ezagutzea, teoria mailan zein kasu praktikoen bidezko aplikazioan (M01CM08)



- Historia eta txosten sozialak lantzea, oinarrizko terminología erabiliz, erabakitze prozesuen eta balorazio profesionalen berme gisa (M01CM04)



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

ANECAk onartutako edukien azalpena:



- Gizarte Langintzako esku-hartzeko teknikak

- Elkarrizketa gizarte langintzan: Ezaugarriak, helburuak eta motak

- Elkarrizketa prozesu planifikatu eta diagnostikoaren oinarri gisa

- Elkarrizketa laguntza prozesu gisa

- Teknika dokumentalak gizarte zerbitzuetako antolaketan: historia soziala, fitxa soziala, txosten soziala eta bestelako dokumentazio teknikak



---------------------------------------------------------------------------------------------



Aurreko horretan oinarriturik, irakasgaia lau gai/atal nagusien arabera egituratzen da.



IRAKASGAIAREN PROGRAMA



1 ATALA: GIZARTE LANGINTZARAKO TEKNIKAK: SARRERA ETA KONTZEPTUAK



- Tekniken garrantzia gizarte langintzan

- Esku-hartzeko tekniken aurkezpena

- Ikerketarako teknikak eta esku-hartzerako teknikak

- Teknika motak gizarte langintzan

- Metodoaren faseak eta teknikak



2. ATALA: ELKARRIZKETA GIZARTE LANGINTZAN



- Elkarrizketa eta komunikaziorako trebetasunak

- Esku-hartzerako elkarrizketaren ezaugarriak eta helburuak

- Elkarrizketa motak

- Elkarrizketaren faseak

- Elkarrizketaren metodologia: ezaugarriak, galderak eta erregistroa.



3. ATALA: ETXEKO BISITA



- Etxeko bisita: Definizioa, jatorria eta bilakaera.

- Etxeko bisitaren helburuak eta ezaugarriak

- Etxeko bisitaren motak

- Etxeko bisitaren faseak



4.ATALA: TEKNIKA DOKUMENTALAK



- Dokumentazioa eta informazio-sistemen garrantzia

- Fitxa Soziala: Edukia eta osaketa.

- Txosten soziala: Helburuak, edukiak eta ezaugarriak

- Bestelako teknikak: Historia Soziala, landa laneko koadernoa, ekomapa, genograma, eskalak, etc.

MetodologiaToggle Navigation

Eskola magistralak

Gelako praktikak

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaia gainditzeko bi ebaluazio sistema proposatzen dira:



EBALUAZIO JARRAIA:



- Asistentzia baldintzak bete beharra dago. Horretarako, asistentzia erregistratuko da eta gutxienez %75a (saio teorikoetan nahiz praktikoetan) bete beharko da.

- Hainbat lan praktiko ebaluatuko dira. Horretarako teorian landutako tekniken inguruko ariketak eskatuko dira. Ariketa horiek klase praktikoetan edota klasetik kanpo egitekoak dira. Lan praktikoen inguruko informazioa (ezaugarriak, epeak) e-gelan argitaratuta egongo da.

- Saio praktiko eta teorikoetan landutako gaien inguruan azterketa teoriko-praktikoa egingo da azterketa ofizialaren egunean.

- Azken nota: Lan praktikoak (%40) + Azterketa (%60).

- Ikasgaia gainditzeko bi zatiak gainditu beharko dira (bai ariketa praktikoak bai azterketa).



Oharrak:

- Azterketa derrigorrez gainditu beharko da. Lan praktikoen nota gordeko da ikasturte bereko 2. deialdirako, ikasleak kontrakoa adierazten ez badu.

- Lanak ez dira posta elektronikoz onartuko.

- Praktiketako nota azterketaren notarekin batera argitaratuko da.



ETENGABEKO EBALUAZIOARI UKO EGITEKO PROZEDURA



Ikasleak irakasgaiaren irakasleari idatziz aurkeztu beharko dio. Horretarako, bederatzi asteko epea izango du, lauhilekoa hasi ondoren.





AMAIERAKO EBALUAZIOA



- Ebaluazioa azterketa teoriko-praktiko baten bidez egingo da. Azken nota: Azterketa (%100).

- Ikasgelan emandako azalpenetaz gain, e-Gelan azterketa prestatzeko materialak eskegiko dira. Material horiek lantzea derrigorrezkoa da. Gelako apunteak eta bestelako materialak lortzea ikasleen erantzunkizuna da.





OHAR OROKORRAK:



- Eskoletan erabilitako diapositibak ez dira nahikoa irakasgaia gainditzeko. Diapositibetan eskoletan emandako azalpenak jasotzen dira modu eskematikoan. Azterketan ideia horiek garatzea eskatuko da.

- Azterketaren egunean dagokion ebaluazio sistema ezagutzea ikasle bakoitzaren ardura da.

- Azterketan aztergai izango dira indarrean dagoen ikasturtean emandako azalpenak eta materialak.



DEIALDIARI UKO EGITEKO PROZEDURA



- Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute (12.1 art.).

- Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa izanik, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin (12.2 art).

- Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea (12.3 art.).



EBALUAZIO EZ-PRESENTZIALA



Egoerak ebaluazio presentziala ahalbidetzen ez badu, irakasgaiaren ebaluazioa honela egingo da:



Etengabeko ebaluazioa



Era presentzialeko ebaluazio sistema bera mantenduko da.



Amaierako ebaluazioa



- Azterketa teoriko-pratikoa (notaren %80) eta banakako lana (%20).

-Ikasgaia gainditzeko biak gainditu beharko dira (bai azterketa bai banakako lana).



KONTUAN HARTZEKO



Ebaluazio proba batean kopiatu egin dela egiaztatuz gero, tartean sartuta dauden ikasle guztiei "suspentso" kalifikazioa jarriko zaie, bakoitzaren erantzukizuna gorabehera. Pertsona bat kopiatzen ari dela proban bertan egiaztatuz gero, momentuan bertan proba egiteari uzteko agindu ahal izango zaio (11.3. art.). Jokabide makur eta iruzurrezkotzat joko dira UPV-EHUko Etika Akademikoari buruzko protokoloan adierazitakoak (protokoloaren 2. puntuan zehaztutakoak).



Normalean, eta besterik adierazi ezean, UPV/EHUko ebaluazio probetan ikasleek debekatuta izango dute liburuak, oharrak edo apunteak erabiltzea, bai eta tresna edo gailu telefoniko, elektroniko, informatiko edo bestelakoak erabiltzea ere. (Graduko Titulazio ofizialeko ikasleen ebaluaziorako arautegia" (Etika Akademikorako Protokoloa, 3. puntua, 5. or).





Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdiak ohiko deialdian proposatutako ebaluazio sistemak (ebaluazio jarraia eta amaierako ebaluazioa) indarrean egongo dira. Etengabeko ebaluazioa jarraitzen dutenen lan praktikoen nota gordeko da,ikasleak kontrakoa adierazten ez badu.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Nahitaez erabili beharreko materialak e-gela plataforman argitaratzen dira lauhilabetearen zehar.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

BREZMES NIETO, Milagros (2001): La Intervención en Trabajo Social. Una introducción a la práctica profesional. Salamanca: Hespérides.



CAÑO BARBER, Concepción del (2012): El Informe Social: Teoría y Práctica. Documento, método, fuentes y técnicas. Valencia: Tirant Humanidades.



COLOM MASFRET, Dolors (2005): Libro Verde del Trabajo Social. Intrumentos de Documentación Técnica. Madril: Consejo General de Diplomados en Trabajo Social.



FERNÁNDEZ GARCÍA, Tomás y PONCE DE LEÓN ROMERO, Laura (2012): "Principales técnicas y documentos del trabajo social individualizado" in Trabajo Social Invidualizado : Metodología de Intervención. Madril: Ed. Academicas/Uned.



FOMBUENA VELERO, Josefa (coord) (2012): El trabajo Social y sus intrumentos. Elementos para una interpretación a piacere. Valencia: Nau llibres.



GUINOT, Cinta (coord) (2009): Gizarte Lanean erabilitako metodo, teknika eta dokumentuak.

Donostia: Deustuko Unibertsitatea.



LAZARO FERNÁNDEZ, Santa; RUBIO GUZMAN, Eva et al (2007): Aprendiendo la Práctica del Trabajo Social. Guia de Supervisión para estudiantes. Madril: Universidad de Comillas.



RICHMOND, Mary E (2005): "La Primera Entrevista" in Diagnostico Social. Madril: Siglo XXI y Consejo General de DTS y AASS. 101-138 orr.



ROSSELL,Teresa (1989): La entrevista en el Trabajo Social. Bartzelona: Hogar de Libro.



TONON, Graciela (comp) (2005): Las técnicas de actuación profesional del Trabajo Social. Buenos Aires: Espacio Editorial.



TREVITHICK, Pamela (2002): Habilidades de Comunicación en Intervención Social. Manual Práctico. Madril: Narcea.

Gehiago sakontzeko bibliografia

MOIX MARTINEZ, Manuel (2006): La práctica del Trabajo Social. Madril: Sintesis.

MUSTIELES MUÑOZ, David (2007): La entrevista psicosocial. Procesos y procedimientos. Madril: Grupo 5

TRAVI, Bibiana (2006): La dimensión técnico-instrumental en Trabajo Social. Buenos Aires: Espacio Editorial.


Web helbideak

http://www.cgtrabajosocial.com/blogotsfera

http://www.gizartelan.ejgv.euskadi.net/r45-servsoci/eu/

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:30-11:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 4 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-14:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA Nº 4 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

11:00-12:00 (1)

11:15-12:15 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 3. GELA - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)
  • 3. GELA - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

12:00-14:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 3. GELA - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)

31 Gelako p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

09:15-11:15 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • 3. GELA - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)