XSLaren edukia

Komunitate Prebentzioa25966

Ikastegia
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea. Arabako Atala
Titulazioa
Gizarte Langintzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25966

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4567.5
Gelako p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Komunitate Prebentzioa Gizarte Langintzan Graduaren hirugarren mailan irakasten den ikasgaia da. Hautazko 5. moduluan kokatzen den ikasgaia da, modulu hau graduaren azken bi urteetan irakasten den hautazko formazioa da. Bertan gizarte langintzaren barnean indartu beharreko bi arlo profesionalen inguruko ezagutza teoriko eta praktikoak irakasten dira.



Modulu honek hiru ikasgai hartzen ditu barnean, horietatik bik bi minor edo espezialitateak direlarik. Lehena esku-hartze eta gatazken eraldaketan zentratzen da eta bigarrena aldiz komunitate sustapenean. Modulu hau hirugarren ikasgai batekin osatzen da euskarazko formakuntzarekin erlazionatua.



Komunitate Prebentzioa Minor 2 komunitate sustapenaren barnean kokatzen da. Ikasgai honekin batera, Baztertze eta Gizarteratze Mekanismo eta Prozesuak, Gizarte Partaidetza eta Komunitate Garapena, Genero Berdintasuna, Babes Juridikoa Zaurgarritasun Egoeretan eta Gizarte eta Komunitate Animazioa ikasgaiak daude.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Ikasgai honetan zehar ikasleak 5. Moduloan zehazten diren gaitasun eta irakaskuntza emaitza hauek lortu beharko dituzte.



Gaitasunak:



GA1: Prebentzioaren kontzeptu eta ereduen ezagutza, hala nola prebentzio arlo desberdinetan existitzen diren proiektu eta programen ezagutza (hezkuntza, osasuna, gizarte arloa).

GA2: Sustapen pertsonal eta kolektiboa, elkarbizitza eta inklusio soziala oinarri duten programak garatzea. Programa hauen elementu gakoak parte hartze soziala, kooperazioa, sare sozial eta autolaguntza taldeak izango dira.

GA3: Bazterketa eta marjinazio egoera desberdinen interpretazio eta analisi kritikoa egitea. Analisi hauetan tartean dauden pertsona eta kolektiboen definizio, balorazioa eta arrazonamenduek garrantzia izango dute.



IRAKASKUNTZA EMAITZAK:



E1: Komunitate prebentzio eta sustapen programen diseinua eta ebaluazio metodologia egokien ezartzea.

E2: Talde lanetan eta talde eztabaidetan aktiboki parte hartzea.

E3: Iturri bibliografikoak oinarri hartuta sakoneko lanak egiteko gaitasuna hala nola idatziz eta ahozko aurkezpen argiak, egituratuak, terminologia egokiarekin eta argudio egokiez egiteko gaitasuna.

E4: Informazio teknologia berriak erabiltzeko gaitasuna hala nola aurkezpenak egiteko ikus entzuneko bitartekoak erabiltzeko gaitasuna.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Gizarte langintza prebentzioaren eremuan: esku-hartze arloak. Gai honetan komunitate prebentzioaren kontzeptu eta teoria nagusiak landuko dira esku-hartze arlo desberdinetatik abiatuta.



2. Gizarte langintza hezkuntza eremuan. Gai honetan komunitate prebentzioa hezkuntza arloaren barnean landuko da errealitate espezifiko desberdinak oinarri hartuta.



3. Gizarte langintza osasunaren eremuan. Gai honetan komunitate prebentzioa osasun arloaren barnean landuko da errealitate espezifiko desberdinak oinarri hartuta.



4. Gizarte eta komunitate animazioa osasun eta hezkuntza arloetan. Gai honetan komunitate prebentzioa landuko da parte hartzera eta gizarte eta komunitate animaziotik abiatuta, hezkuntza eta osasun arloetan bideratua.



5. Errealitate sozial berriak. Kulturartekotasuna. Gai honetan komunitate prebentzioa errealitate sozial berriak eta kulturartekotasuna arloen barnean landuko da errealitate espezifiko desberdinak oinarri hartuta.

MetodologiaToggle Navigation

Ikasgaiaren metodologia honela garatuko da. Irakasleak gai bakoitzaren aurkezpena egingo du; ikasleek testuak irakurri eta landuko dituzte (aldizkari espezializatuetako artikuluak, liburu kapituluak, ikerketak, programa eta arlo desberdinetako prebentzio proiektuak); ikasgaiaren gai bateko taldeko lanak eta ahozko aurkezpena ikasleen partetik. Azkenik, ikasleek banakako lana ere entregatuko dute.



Ikasgaia irakasteko irakasleak material eta formatu desberdinak erabiliko ditu (bideoak, argitaratutako testuak, taldeko dinamikak...).

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Banakako lanak (%): 40
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO JARRAIA



-%40 Taldeko lana

-%40 Banakako lana

-%20 Banakako lanak (partehartzea, eztabaidak, irakurgaien lanketa desberdinak..)



Ebaluazio jarraia egin ahal izateko ikasleak klasera etorri beharko du asistentzia %75a izanik.



Ebaluazio jarraian, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.





EBALUAZIO EZ JARRAIA



- Banakako froga idatzia %100



Ikasleek eskubidea izango dute ebaluaziio ez jarraiaren bidez ebaluatuak izateko, ebaluazio bide jarraian parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak ebaluazio jarraiari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Irakasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da (8.3. art.).



Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea (12.2 art.).



Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian ohiko deialdirako aurreikusitako ebaluazio baldintzak jarraituko dira (ebaluazio jarraia eta amaierako ebaluazioa). Ebaluazio jarraian, ariketa praktikoen nota gainditu bada bakarrik gordeko da. Bestela, amaierako ebaluazioan aurreikusitako ebaluazio sistemaren bidez berreskuratuko da.



Ez ohiko deialdiari uko egiteko nahikoa izango da bertara ez aurkeztearekin eta eskatutako lanak ez entregatzearekin.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Egelan aurkitzen diren materialak, besteak beste:

AGUILAR, María José (2004): Trabajo social intercultural: una aproximación al perfil del trabajador social como educador y mediador en contextos multiculturales y mutiétnicos. Portularia, 4, 153-160.

CALAFAT, Amador et al. (2009): Intervenciones preventivas en contextos recreativos nocturnos: revisión, Adicciones, Vol. 21, nº 4, 387-414.

DOMÍNGUEZ, Fco. Javier (2001): Actuaciones preventivas en contextos comunitarios. Una oportunidad, ¿necesidad?, para el trabajo social con enfoque comunitario. Alternativas, 9, 135-168.

JUARROS CASTAÑO, L (2016). Informazio eta komunikazio teknologia (IKT) berrien erabilgarritasuna elikadura nahasteen prebentzioan. Literaturaren berrikusketa kritikoa.

MARQUEZ, Esther (2004): Debates sobre educación intercultural desde su práctica en el aula. Portularia, 4, 143-150.

SELMINI, Rosella (2009): La prevención: estrategias, modelos y definiciones en el contexto europeo, Urvio, nº 6, 41-57.

TORRES, Laura (2010): Nuevos retos para la escuela coeducativa. Iniciativas y experiencias para la prevención de la violencia de género en las aulas: una mirada general. TABANQUE Revista Pedagógica, 23, 15-44. Universidad de
Valladolid.

TRIANES, María Victoria (2002): La educación socio-afectiva y prevención de conflictos interpersonales en los centros escolares, Revista Interuniversitaria de Formación del Profesorado, 44, 175-189.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ARGENTE DEL CASTILLO, Roberto (1999): Anorexia y Medios de Comunicación, Estudios de Juventud, nº 47, 63- 68.



BAS, Encarna (200l): Educación Social y Prevención de la violencia juvenil. Orientaciones y propuestas prácticas, Pedagogía Social 8, 209-230.



CALAFAT, Amador et al. (2009): Intervenciones preventivas en contextos recreativos nocturnos: revisión, Adicciones, Vol.21, nº 4, 387-414.



DIAZ-AGUADO, María José (20059: La violencia entre iguales en la adolescencia y su prevención desde la escuela. Psicothema, Vol. 17, pp. 549-558, en www.psicothema.com



DOMENECH, Yolanda (2008): El grupo de apoyo como contexto de ayuda para personas con discapacidad en la Comunidad Valenciana, Portularia, vol. VIII, nº1, 247-264.



DOMÍNGUEZ, Fco. Javier (2001): Actuaciones preventivas en contextos comunitarios. Una oportunidad, ¿necesidad?, para el trabajo social con enfoque comunitario, Alternativas, nº 9, 135-168.



ESTIVIL PASCUAL, Jordi (2008): Vulnerabilidades, ¿una nueva conceptualización?, Servicios Sociales y Política Social, nº 81, 9-28.



GARCÍA HERRERO, Gustavo (2011): Protección de las personas físicas en situación de quiebra económica. Casas para vivir, no para arruinarte la vida, Servicios Sociales y Política Social, nº 97, 9-20.



GARIN CASARES, S., VEGA FUENTE, A., ARAMENDI JAUREGI, P. (2013). Hezkuntza inklusiboaren deia, premia eta inplikazioa. TANTAK, 25 (1), 65-83.



ISEI-IVEI. (1998). Kulturarteko hezkuntza. Eskolan aniztasun etniko eta kulturalari hezkuntz erantzuna emateko orientabideak.



ISEI-IVEI (2016). Ikaskideen arteko tratu txarrak Euskadin.



LÓPEZ NOMDETEU, Consuelo (1999): Aspectos alimentarios y nutricionales de promoción de la salud de los jóvenes, Estudios de Juventud, nº 47, 55-61.



MALGESINI, Graciela (2004): Reflexiones sobre el concepto de participación social en el caso de las personas en procesos de exclusión, Documentación Social, nº 135, 109-124.



MARTIN GONZÁLEZ, Emiliano y MONCADA, Sonia (2003): Programa de prevención de ocio alternativo, Adicciones, Vol. 15, Supl. 2, 237-346.



MARQUEZ, Esther y GARCÍA-CANO, María (2004): Debates sobre educación intercultural desde su práctica en el aula. Portularia, 4, 143-150.



MUELA, A. (2007). Haurrei emandako tratu txarren ondorioak eta parekoekiko harremanak. Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria, 60, 107-123.



OTEO, Alberto (2009): Tendencias en el consumo de drogas en la juventud española y efectos sobre su salud, Revista de Estudios de Juventud, nº 84, 155-177.



PARRA, Rubén Ibán (2011): Ocupación y fenómeno ocupa. Apreciaciones sobre la cuestión en el estado español y sus perspectivas, Servicios Sociales y Política Social, nº 97, 91-116.



PASTOR SELLER, Enrique (2007): La participación ciudadana en los servicios sociales municipales, Servicios Sociales y Política Social, nº 80, 99-115.



PÉREZ CAMARERO, Santiago (2009): El suicidio adolescente y juvenil en España, Revista de Estudios de Juventud, nº 84, 126-142.



SARRIONANDIA PEÑA, A., GARAIGORDOBIL LANDAZABA, M. (2016). Nerabeen gaitasun sozial eta emozionalak garatzeko programak: berrikusketa.



SELMINI, Rosella (2009): La prevención: estrategias, modelos y definiciones en el contexto europeo, Urvio, nº 6, 41-57.



TELLETXEA, S., ARROYO, M., ASPIZUA, JF. Elikadura eta dietetika komunitarioa.



TORRES, Laura (2010): Nuevos retos para la escuela coeducativa. Iniciativas y experiencias para la prevención de la violencia de género en las aulas: una mirada general. TABANQUE Revista Pedagógica, 23, 15-44. Universidad de Valladolid.



TRIANES, María Victoria y GARCÍA CORREA, Antonio (2002): La educación socio-afectiva y prevención de conflictos interpersonales en los centros escolares, Revista Interuniversitaria de Formación del Profesorado, 44, 175-189.

Aldizkariak

- Alternativas
- Portularia
- Servicios Sociales y Política Social
- Revista de Estudios de Juventud
- Adicciones
- Revista Interuniversitaria de Formación del Profesorado
- Zerbitzuan

Web helbideak

Cómo estudiar
http://como-estudiar.estudiantes.info/2007/10/leer-y-aprender.html

Conflictos escolares. Respuestas Educativas
http://www.tibidaboediciones.com/info/conflictos02.htm

Educación en valores
http://www.educacionenvalores.org

Eskola bakegune
http://www.eskolabakegune.euskadi.net/web/guest/inicio

Educación Sexual en la escuela. Grupo de Educación sexual integral
http://cuidarnosesquerernos.blogspot.com.es/2010/11/diversidad-afectivo-sexual-en-la.html

Sexu muxu.
Prevención de la violencia sexista.
http://www.uhinbare.com/index.php/eu/prevencion-de-la-violencia-sexual

Gehitu.org
Asociación de gays, lesbianas, transexuales y bisexuales del País Vasco.
http://www.gehitu.net/loader.php

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

12:00-14:00 (1)

12:00-13:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • SEMINARIO Nº 4 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)
  • SEMINARIO Nº 4 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

13:00-14:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • SEMINARIO Nº 4 - LAN HARREMAN ETA GIZARTE LANGINTZA ERAIKINA-ARABA (1)