XSLaren edukia

Irakasleak

ONINTZA ODRIOZOLA IRIZAR

Ezagutza arloa
Gizarte Zientzien Didaktika
Saila
Matematika, Zientzia Esperimental eta Gizarte Zientzien Didaktika
Ikastegia
Hezkuntza, Filosofia enta Antropologia Fakultatea
Posta elektronikoa
onintza.odriozola@ehu.eus

Historian lizentziaduna (2003, Deustuko Unibertsitatea) eta Soziologian doktorea (2016, Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU). Azken unibertsitate horretako irakaslea da 2009az geroztik. Egun irakasle atxikia da Gizarte Zientzien Didaktika Sailean eta Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean (HEFA) ematen ditu eskolak. Baita Subiranotasuna Europako Herrietan (SEH) masterrean ere. Bere ikerketa-ildo nagusia mugimendu nazionalisten diskurtsoaren eta praktikaren arteko harremana izan da, baita hizkuntzek eta kulturek nazio identitateetan betetzen duten funtzioa ere. Hezkidetzaren arloan ere badihardu egun. Hainbat artikulu zientifiko argitaratu ditu, besteak beste, Nationalism and Ethnic Politics aldizkarian. Parte Hartuz ikerketa taldeko kidea da eta, zentzu horretan, hainbat ikerketa proiektutan hartu du parte: beste batzuren artean, Agirre Lehendakari Center-ek, Euskampusek eta UPV/EHUk elkarlanean egindako batean (Unibertsitate Sistemak euskal gizartearen eraldaketari egindako ekarpena, 2018) eta euskal gazteen parte hartze politikoari buruzko beste batean (Parte hartu ala paso egin? Gazteen ikasketa politikoak aztergai, 2019).