XSLaren edukia

Irakasleak

AMAIA ALVAREZ URIA

Ezagutza arloa
Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
Saila
Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika
Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Posta elektronikoa
amaia.au@ehu.eus

Euskal Filologian lizentziaduna eta literaturan doktorea (EHU/UPV, 2011) da Genero eta nazio identitateak Katalina Eleizegiren antzezlanetan tesiarekin. Psikodidaktika masterra egin zuen (2013). Gaur egun irakaslea da Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika sailean Gasteizko Hezkuntza eta Kirola Fakultatean. Haur Hezkuntzako graduan eta Bigarren Hezkuntzako masterrean ematen ditu eskolak. Bi tesiren zuzendarikidea da 2018/2019 ikasturtean eta GRALak (2013tik) eta MALak (2016tik) zuzentzen ditu. Bere fakultateko 3. moduluko Haur Hezkuntzako koordinatzailea da eta IKHEZI ikerketa talde kontsolidatuko partaidea. Bertan haur antzerkia, hezkidetza edo bertsolaritza ikertu ditu hezkuntza eta generoa oinarri hartuta. Ikerketa egonaldiak egin ditu Brasilen (2013), Kuban (2017) eta Kanadan egingo du hurrengoa (2020). Bere argitalpenetan jorratzen dituen gaiak hezkuntzarekin, komunikazioarekin, diskurtsoarekin, hizkuntzarekin, literaturarekin, antzerkiarekin eta generoarekin dute zerikusia. Bere ikerketa ildo nagusiak hurrengoak dira: euskal literatura eta generoa, diskurtsoaren analisi kritikoa, haur antzerkia eta dramatizazioa.