XSLaren edukia

Haurtzaroaren Psikologia25914

Ikastegia
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Titulazioa
Haur Hezkuntzako Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25914

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Gelako p.2436

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Irakasgai hau Haur Hezkuntzako Graduko bigarren ikasturtearen lehenengo lauhilekoan kokatzen da, hots, Komunikazio lanabesak deritzon diziplinarteko III Moduluan parte hartzen du. Lehen ikasturtean lantzen den Garapenaren Psikologia Eskola Adinean irakasgaiaren sakontzea dakar, hau da, nagusiki 3-6 urte bitarteko giza garapenaren kontzeptualiazioa eta hark eskola prozesu eta ikasketekin duen erlazioa aztertzen du. Bigarren mailan jorratzen den Garapenaren eta

ikaskuntzaren zailtasunak irakasgaiarekin ere lotura du. Haren abiapuntua da eta lehen eta bigarren haurtzaroan normaltasunaren mugak zehaztea ahalbidetzen du. Egun haurrak goiz eskolaratzen dira, hori dela eta irakasgai hau lehen haurtzaroko ezaugarrietatik abiatzen da, haurtxo eta haur txikien ezaugarri psikomotorrak, emozionalak, sentsoriomotorrak, kognitiboak eta pertsonalak ezagutzera emanaz. Ezaugarri horiek aditzera ematearekin batera, haurren garapen egokiena lortzeko bete beharreko baldintzak zehazten saiatzen da Haur Hezkuntzaren lehenengo zikloan (0-3 urte) zein bigarrengoan (3-6 urte). Laburbilduz, irakasgai honek Haur Hezkuntzaren protagonista den haurtxo edo haur txikia aurkezten du.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Ondoren irakasgaiaren gaitasunak zehazten dira:



1) 0-6 aldiaren identitatea eta bere ezaugarri psikomotorrak, komunikatiboak, sozialak, afektiboak eta nortasunari buruzkoak ezagutzea.



2) Hezkuntza goiztiarraren oinarriak diren lehen haurtzaroko (0-3 urte) garapen, ikaste eta nortasunaren eraikuntza prozesuak ulertzea eta horiek ahalbidetzen dituzten funtsak ezagutzea.



3) Garapen eta jokamolde osasungarrien oinarriak ezagutzea: loa, elikadura, garapen psikomotorra, arreta, entzumena, ikusmena eta abar, eta berauei lotutako zailtasun edo oztopoak identifikatzea.



4) Lehen eta bigarren haurtzaroan (0-6 urte) ikaste autonomoen eraikuntza sustatzea eta erraztea ikuspegi globalizatzaile eta integratzailetik, mugimendu askatasuna, proaktibitatea, behaketa eta imitazioa, jakin-mina eta esperimentazioa, jolasa eta sozializazioa ahalbidetzen dituzten ohitura-ariketaren bitartez.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. GAIA. Atxikimendua, lotura afektiboen eraikuntza: atxikimenduaren hasiera, atxikimendu irudiak, lotura afektibo ziurren eraikuntza. Atxikimendutik norbere erregulaziora.



2. GAIA. Harreman sozialak eta elkar-jarduera, banaezinak diren hiru aldagai: garapen emozionala, adimenaren garapena eta harremanak.



3. GAIA. Jolasa: jolasaren garrantzia haurraren garapen psikologikoan eta hizkuntzan. Arakatzeko jokabidetik jolasera.



4. GAIA. Egokitzapen aldia eta familia-eskola arteko harremanak



MetodologiaToggle Navigation

COVID-19ak sortutako osasun krisiari aurre egiteko premiazko prebentzio, euspen eta koordinazio neurriei buruzko ekainaren 9ko 21/2020 Errege Lege Dekretuan, hautelazko eta babeseko betebehar orokor bat ezartzen da, zeina zehazten baita UPV/EHUn 2020-2021 ikasturtearen planifikazioan eragin zuzena duten hainbat neurriren bidez.



Gauzak horrela, irakaskuntza-ikaskuntza bimodala eta sinkronikoa izango da. Hortaz, astero txandakaturik, ikastalde erdia eskola presentzialetan, gelan arituko dira, beste erdia Black Board Collaborate (BBC) plataformaren bitartez eGelan.



Covid-19tik eratorritako egoerak hala eskatuko balu, ebaluazio sistema osoa ez presentziala izango litzateke eta e-Gela eta BBC plataformaren bidez aurrera eramango litzateke.



Bai eskola magistraletan, BBC plataforman eta baita eskola praktikoetan ere, irakasleak ikasleen lana bideratzeko azalpen laburrak emango ditu. Ikasgelako denbora gehiena hainbat jardueretan erabiliko da, normalean talde lanak egingo dira baina baita bakarkakoak ere.



Ikasleek ikaskuntza emaitzak lortzeko, irakaskuntza metodologia desberdinak erabiliko dira (ariketa praktikoak, kasu edo problemen ebazpena, lanen aurkezpenak, irakurgaiak, eztabaidak, etab.). Horrez gain, ikasleei ikaskuntza erraztu eta bermatzeko, jarraipena egingo zaie, feedbacka emango zaie aurretik ezarritako ebaluazio irizpideen arabera. Horrela, ikasleek kontzientzia har dezakete beren ikaste prozesuaz eta berau hobetzeko moduez.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • 1. Idatzizko proba indibidualak: %40 2. Taldeko lan praktikoak: %40 3. K3 diziplinarteko proiektua: %20 (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

UPV/EHUko Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiak https://www.ehu.eus/es/web/estudiosdegrado-gradukoikasketak/ebaluaziorako-arautegia zehazten duenez, ebaluazio sistemak izango dira etengabeko ebaluazioa eta azken ebaluazioa:



1. ETENGABEKO EBALUAZIOA:

Sistema honetan hiru zeregin mota edo ebaluazio tresna hartuko dira kontuan:

1.Froga indibidualak: irakasgaian landutako eduki teoriko zein praktikoen inguruan (amaierako notaren %40).



2.Taldeko lan praktikoak: Ikasgaiaren klaseetan proposaturiko eta indibidualki zein taldeka egindako hainbat lan jasoko dira eta ebaluatuko dira. Jarduera hauen ebaluazio formatiboaren bidez, ikasleak orientazioak jasoko ditu hurrengo lanak egin ahal izateko eta irakasgaiaren ikaskuntza emaitzak lortzeko (amaierako notaren %40 artekoa).



3.Diziplinarteko lan modularra(amaierako notaren %20 artekoa).



Etengabeko ebaluazioa gainditzeko, sistema honetako tresna bakoitza gainditzeko gutxienezko kalifikazioa lortu behar da.



Ebaluatuko diren aspektuen zerrenda osoa, bakoitzean lortu beharrekoa eta jasoko duten kalifikazioa, irakasleak gelan eta ikasleei eskainiko dien Ikaslearen Gidan zehaztuko dira.



2. AMAIERAKO EBALUAZIOA:



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Irakasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da.



Ikasleak froga teoriko-praktikoa gainditu beharko du irakasgaia gainditzeko. Froga horrek ikasgaiaren notaren %100 izango da, baldin eta ikasleak modulu lana egin behar ez badu. Lan modularra egin behar dutenentzako, amaierako frogak ikasgaiaren %80 izango da.



DEIALDIARI UKO EGITEA

UPV/EHUko Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren arabera (12.artikulua):

1.– Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.

2.– Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren % 40a denez, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

3.– Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EZ OHIKO DEIALDIARI UKO EGITEA



UPV/EHUko Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren arabera (9.artikulua):

1.- Irakasgaia ohiko deialdian gainditzen ez duten ikasleek, hautatutako ebaluazio sistema gorabehera, eskubidea izango dute ezohiko deialdiko azken ebaluazioko proba osatzen duten azterketa eta jardueretara aurkezteko.

2.- Ezohiko deialdietan irakasgaiak ebaluatzeko sistema bakarra azken ebaluazioa izango da.

3.- Ezohiko deialdiko azken ebaluazioko probak definituta dauden ikaskuntzaren emaitzak ebaluatzeko eta neurtzeko behar beste azterketa eta ebaluazio jarduera izango ditu, emaitzok ohiko deialdiaren pareko baldintzetan ebaluatu ahal izateko. Ikasleek ikasturtean zehar eskuratutako emaitza positiboak gorde ahal izango dira. Aldiz, ikasturtean zehar egindako etengabeko ebaluazioaren emaitzak negatiboak badira, emaitzok ezin izango dira ezohiko deialdirako mantendu eta deialdi horretan ikasleek kalifikazioaren %100 eskuratu ahal izango dute.



Indarrean dagoen arautegiaren arabera (12.artikulua):

1.– Deialdiari uko egiten dioten ikasleek «aurkezteke» kalifikazioa jasoko dute.

3.– Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

• Irakasleak proposatutako ikas-materialak (apunteak, irakugaiak, jarduerak…)

• Baliabide elektronikoak: ikasleek irakasgaiaren e-gela eta BBC plataforma birtuala maiz kontsultatu beharko dute eguneratuta egoteko

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

owlby, J. (1989). Una base segura. Aplicaciones clínicas de la teoría del apego. Paidós.

David, M.; Appell, G. (2010). Lóczy, Una insólita atención personal. Octaedro

Falk, J., Tardos, A. (2008). Lóczy, educación infantil. Octaedro

Herrán, E. (2018). Haurtzaroaren psikologia. UPV/EHU.

López, F. (1993). El apego a lo largo del ciclo vital. En M.J. Ortiz, S. Yarnoz Teoria del apego y relaciones afectivas. Universidad del Pais Vasco.

Wallon (1980). Psicología del niño. Una comprensión dialéctica del desarrollo infantil. Pablo del Río Editor.

Pikler, E. (1985). Moverse In libertad. Narcea.

eligman, S. (2021). Las relaciones en el desarrollo: Primera infancia, intersubjetividad y apego. ELEFTHERIA.

Stamm, J. (2018). Neurociencia infantil: El desarrollo de la mente y el poder del cerebro de 0 a 6 años. Narcea.

Wallon, H. (1976a). La evolución psicológica del niño. Crítica.

Wallon, H. (1976b). Los orígenes del pensamiento en el niño, I y II. Nueva Visión

Wallon, H. (1979). Los orígenes del carácter en el niño. Los preludios del sentimiento de personalidad. Buenos Aires.

Wallon, H. (1985). La vida mental. Crítica.

Zazzo, R. (2004). El yo social: la psicología de Henri Wallon. Infancia y Aprendizaje.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Falk, J. (2002). Esperando al bebé. Barcelona: Octaedro.
Falk, J., eta Majoros, M. (2002). Las primeras semanas de su bebé. Barcelona: Octaedro.
Falk, J., Majoros, M., y Tardos, A. (2002). Comer y dormir. Barcelona: Octaedro.
Falk, J. (2009). Los fundamentos de una verdadera autonomía. Infancia 116, 22-31.
Geddes, H. (2010). El apego en el aula. Barcelona: Grao.
López, F. (2010). Necesidades en la infancia y en la adolescencia. Respuesta familiar, escolar y social. Madrid: Pirámide.
Herrán, E. (2013). La pedagogía Pikler-Lóczy. Cuando educar empieza por cuidar. RELAdEI, 2(3), 37-56.

Aldizkariak

Cuadernos de Pedagogía http://www.cuadernosdepedagogia.com/
European Journal of Education and Psychology http://www.ejep.es/
INFAD http://www.infad.eu/
Infancia http://www.revistainfancia.org/
Infancia y aprendizaje http://www.fia.es
Revista aula de infantil http://aulainfantil.grao.com/
Psiquiatría y psicología del niño y del adolescente http://www.paidopsiquiatria.com/
Revista de Psicodidáctica http://www.vc.ehu.es/deppe/revista.html
Tantak http://www.ehu.es/ojs/index.php/Tantak
RELAdEI. Revista Iberoabericana de Educación Infantil http://redaberta.usc.es/reladei/index.php/reladei

Web helbideak

237/2015 Dekretua, abenduaren 22koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomi Erkidegoan ezartzekoa. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria. Bilbao, 2016ko urtarrilaren 15a, 9. zk., 142 hurrenkera-zk., 1-47 oo.
Educar: Comunidades virtuales de aprendizaje colectivo: http://www.educar.org/
Garapenaren eta Hezkuntzaren Psikologia Saila: http://www.pee-bhp.ehu.es/s0087-home1/es
INFAD: http://www.infad.eu
La casa de los niños: http://www.lacasadelosninos.es/index.php
Pikler Lóczy Euskal Herriko elkartea: http://www.piklerloczy.org/
Pikler Lóczy Hungria: http://www.pikler.hu/
Preescolar na casa: http://www.preescolarnacasa.org/blog/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ANTONIO AGIRRE, IRATXE
  • PALACIOS NAVARRO, SANTIAGO
  • SAINZ DE LA MAZA SAN JOSE, MARTIN

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-2

10:00-11:30 (1)

10:00-12:00 (2)

8-15

10:00-11:30 (3)

10:00-12:00 (4)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2023-01-09 09:00
  • Ekain : 2023-06-23 09:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 2-2 - IRAKASLEEN U. E. (1)
  • eAULA 2-2 - IRAKASLEEN U. E. (2)
  • eAULA 2-2 - IRAKASLEEN U. E. (3)
  • eAULA 2-2 - IRAKASLEEN U. E. (4)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-2

10:00-11:30 (1)

10:00-11:00 (2)

8-15

10:00-11:30 (3)

10:00-11:00 (4)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2023-01-09 09:00
  • Ekain : 2023-06-23 09:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 2-2 - IRAKASLEEN U. E. (1)
  • eAULA 2-2 - IRAKASLEEN U. E. (2)
  • eAULA 2-2 - IRAKASLEEN U. E. (3)
  • eAULA 2-2 - IRAKASLEEN U. E. (4)

32 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-2

12:00-13:30 (1)

11:30-13:30 (2)

8-15

12:00-13:30 (3)

11:30-13:30 (4)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2023-01-09 09:00
  • Ekain : 2023-06-23 09:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 2-3 - IRAKASLEEN U. E. (1)
  • eAULA 2-3 - IRAKASLEEN U. E. (2)
  • eAULA 2-3 - IRAKASLEEN U. E. (3)
  • eAULA 2-3 - IRAKASLEEN U. E. (4)

32 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-2

11:00-12:30 (1)

12:30-13:30 (2)

8-15

11:00-12:30 (3)

12:30-13:30 (4)

Irakasleak

Azterketa

  • Urtarril : 2023-01-09 09:00
  • Ekain : 2023-06-23 09:00

Ikasgela(k)

  • eAULA 2-3 - IRAKASLEEN U. E. (1)
  • eAULA 2-3 - IRAKASLEEN U. E. (2)
  • eAULA 2-3 - IRAKASLEEN U. E. (3)
  • eAULA 2-3 - IRAKASLEEN U. E. (4)