XSLaren edukia

Ikus-entzunezko Diskurtsoak eta beren Dimentsio Mitikoa27151

Ikastegia
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Titulazioa
Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua (Plan berria)
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Kodea
27151

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala5379.5
Gelako p.710.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

da, testu horien barnean, irakasgai honetan. Alegia, ikus-entzunezko diskurtsuen eraikuntzarako erreferente estetitko, ideologiko eta narratibo gisa hartzen da mitoa. Irakasgai hau Ikusizko Ikasketen minorrean kokatuta dago, eta aurretik lantzen diren beste irakasgai batzuekin lotzen da: Egungo Korronte Estetikoak, eta Ikusizko Formen Analisia.

Landuko diren gaitasun batzuk titulazioko orokorrak dira: “Ikus-entzunezko komunikazioko alor (inter)diziplinarreko testuinguruan teoria, kontzeptu eta metodologien ezaguera lortzea eta ulertzea”; “Modu kritikoan gertaerak, prozesu sozialak, testuak eta proiektu komunikatiboak aztertzea, interpretatzea, azaltzea eta balioestea. Beste batzuk modulu edo kurtsokoak dira: “Ikus-entzunezko komunikazioaren arloko diskurtsu eta fenomenoak aztertu eta interpretatzea, ikuspegi teoriko zein metodologiko ezberdinetatik abiatuta”; “Edozein film edo ikus-entzunezko produktu testuinguruan kokatu, aztertu eta baloratu, zorroztasun metodologikoarekin”; eta “Ahozko zein idatzizko adierazpen baliabide ezberdinak erabili, komunikazio ahalmenak eta norberaren komunikzaio estiloaren ezagutza handitzeko”.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Titulazioko gaitasunak:

-Ikus-entzunezko komunikazio eta informazioaren eduki eta prozesuen garapenean trebetasunak aplikatzea eta teknikak, teknologiak eta baliabideak erabiltzea.



-Ikus-entzunezko komunikazioko alor (inter)diziplinarreko testuinguruan teoria, kontzeptu eta metodologien ezaguera lortzea eta ulertzea.

-Parte-hartzearekin, kudeaketarekin eta talde-lanaren optimizazioarekin erlazionaturiko trebetasunak garatzea, erabaki-hartzera eta emaitzen ebaluaziora zuzenduriko irizpideak jarraituz.



Ikasgaiaren gaitasunak:



1. Mito-kontzeptua analizatzea bere bilakaerari eta bere interpretazio desberdinei arreta ipiniz.



2."Mitopoietiko" izaera eta bere funtzioak berrezagutzea komunikabideetan.



3.Mitoaren eragina eta presentzia (arketipoak, heroiak, erritualak, gaiak..) ikus-entzunezko diskurtso desberdinetan interpretatzea eta aztertzea.



4.Mito, erritu eta heroien inguruan lortutako ezaguerak aplikatu kasu berezi xehatz batetan, komunikabideekin erlazionatuz.

Ikus-entzunezko edozein testutan mitoen presentzia eta eragina, haien aldaera guztietan, azalerazteko gaitasunean mamituko da ikasketaren emaitza. Ikus-entzunezko, publizitateko, filmetako zein informazio saioetako diskurtsu baten aurrean mitoak nola erabiltzen diren agertzeko gai izango da ikaslea; bai eta medio bakoitzak burutzen duen mitifikazio prozesua azaltzeko ere.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation



1. Definizioak: mito kontzeptura hurbiltze ezberdinak:

Mito, mitikoa, mitologia, mitografía.

Mitoa eta herriko ipuina.

Korronte interpretatzaile desberdinak.



2. Mitoa eta komunikabideak.

"Mitopoietiko" izaera gizarte garaikideko komunikabideetan.



3. Heroi mediatikotik heroi mitikoraino.

Heroi klasikoa: Herkules, eredua.

Ospea: heroiak eta herrikoak.



4. Egitura narratiboa: Gaiak, arrazoiak eta heroiaren bidaiaren arketipoak.

Ikus-entzunezko kontaketaren egitura mitikoa.

Arketipoak eta bere sustrai mitikoak.

Marka, kontaketa mitiko bezala ulertuta.

Perspektiba mitikoa, Ikus-entzunezko diskurtsoen analisietan.



5. Erritu komunikatiboak.

Erritu kontzeptua.

Erritu espektatorialak: erritu, edo ikuskizuna?

Kontsumo erritualak vs erritual erlijiosoak.

MetodologiaToggle Navigation

Irakasleak ikasgelan azalduko ditu gai bakoitzeko oinarrizko edukiak. Halaber edukiok garatzeko materiala eskuratuko die ikasleei: hala nola liburu atalak, interneteko estekak, e.a. Unibertsitateak propio jarritako plataforma birtualean egongo dira material hauek eskuragarri.

Irakasleak material jauek landuko ditu ikasgelaren barruan eta kanpoan aipatu gaitasunak garatzeko.

Era berean ikasleak adibideak bilatuko ditu irakasleak aurretik azaldutakoa argitzeko (irudiak, iragarkiak, bideoklipak e,a,); aurretik emandako galderei erantzungo die; eta taldeko gogoetan parte hartuko du gaiari lotutako oinarrizko testuen inguruan.

Irakasgaiko kalifikazioaren % 50 lorteko, ikasleak taldeko lana egingo du, ikasgelan ikasitakoa praktikan jarriz. Horretarako mito klasiko edo garaikide bat hartuko du, eta haren aldaera ezberdinak, presentzia, zein ikus-entzunezko testu batean edo gehiagotan nola birformulatzen den aztertuko ditu.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 20
    • Banakako lanak (%): 10
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 50
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 20

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Argibideak:



8. 3. artikulua.- Ebaluazio sistemak



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Irakasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da.



AZKEN EBALUAZIOA





A MODALITATEA

Ebaluazioa jarraitua izango da eta lan erakusketen eta taldeko ikerkuntza laneko errealizazioko parte-hartzearen mendean egongo da, presentziaki edo ez presentzialki.

Azkeneko nota hurrengo moduko banatuko da:

. Zereginak: idatzitako edo ikus-entzunezko testuen analisia, proiektuen erakusketak, lan indibidualak edo taldeko lanak: %50a.

- Ikasgaiaren materiarekin erlazionaturik dagoen lan baten errealizazioa: %50a.

Bi zereginek irakasgai hau gainditu ahal izateko onartuta egon behar dute.



B MODALITATEA

Aurrez justifikaturik dauden arrazoiengatik (ikus ebaluaziorako araudi orokorra) modalitate hau aukeratzen duten ikasleek azkeneko azterketa (test eta garapena) egin beharko dute, azkeneko notaren %50en baliokoa; irakasgaiarekin erlazionaturik dagoen eta ikerkuntza indibidualean oinarritutariko jatorrizko lan baten bidez gaineko %50a izanez. Modalitate honetako azterketa gainditu behar izango da lanaren nota gehitu ahal izateko.



Ez ohiko deialdietan, ebaluazio jarraiari uko egin dioten ikasleekin erabilitako azken ebaluaziorako sistema bera erabiliko da.



Ebaluazio-sistema hau modu presentzialean nahiz ez-presentzialean

aplikatuko da, egoerak hala eskatzen badu.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio jarraituaren sisteman egon diren ikaslek ez ezbalute ohiko deialdia gaindutiuko, azken proba bat egin beharko lukete. Proba hau azterketa bat, est modukoa edota gararatzekoa; izango da eta beraren bitartez irakasgaiaren edukiak ebaluatuko dira.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Nahitaez erabili beharreko materialak (artikuluak, liburu atalak, eta ikus-entzunezko materiala) ikasgaiaren webgunean egongo dira (htpp:// egela.ehu.eus)

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

BARTHES Roland.(1980) Mitologías de fin de siglo. Madrid S. XXI.

CAMPBELL, Joseph. (1999): El héroe de las mil caras. Psicoanálisis del mito. México: Fondo de cultura económica.

CAMPBELL, Joseph (1991): El poder del mito. Barcelona: Ediciones Salamandra.

ELIADE, Mircea.(1973). Mito y realidad. Madrid: Guadarrama.

GUBERN, Román. (200). Un lúcido exegreta de la cultura mediática. Entrevista. Revista Análisi,nº24, págs.163-181.

MAY, Rollo.(1992). La necesidad del mito. La influencia de los modelos culturales en el mundo contemporáneo. Barcelona: Paidós.

Gehiago sakontzeko bibliografia

BALLÓ, J.; PÉREZ, X. (2006). La semilla inmortal. Barelona, Anagrama.
CLAUDE Lévi-Strauss (1987). El pensamiento salvaje. Madrid: Fondo de cultura Económica.
GUBERN, Román.(1993). Espejo de Fantasmas. Madrid: Espasa Calpe.
KOTTAK, Conrad Phillip.(1997). Antropología cultural. Madrid.: Mc Graw Hill.
LEON, José Luis. (2001). Mitoanálisis de la publicidad. Barcelona. Ariel.
LYDEN, John C.(2003). Films as religión. Myths, morals, and rituals. New Cork: New York University Press
TOVAR PAZ, Francisco J. (2006). Un río de agua y fuego. Lecciones sobre mitología y cine. Caceres: Universidad de Extremadura.

Aldizkariak

Revista Análisi. nº 24. 2000

Web helbideak

http://www.unomaha.edu/jrf/thematrix.htm
http://www.allfreeessays.net/student/Myths_within_Films-Exploring_A_Heros_Journey.html
http://www.wsu.edu/gened/orpheus/myth_film_index.html
http://highered.mcgraw-hill.com/sites/0072500506/student_view0/chapter17/learning_objectives.html
http://www.uv.es/~japastor/mitos/t-indice.htm

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • JIMENEZ IGLESIAS, ESTEFANIA
  • MARTINEZ MARTINEZ, JOSU
  • NERECAN UMARAN, AMAIA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-1

13:00-15:00 (1)

11:00-13:00 (2)

2-15

13:00-15:00 (3)

11:00-12:30 (4)

Irakasleak

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

12:30-13:00 (1)

Irakasleak