Irakasleak
ISIDRO CALVO GORDILLO
- Ezagutza arloa
- Sistemen Ingeniaritza eta Automatika
- Saila
- Sistemen Ingeniaritza eta Automatika
- Ikastegia
- Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- isidro.calvo@ehu.eus

Irakasle agregatu. Fisikan lizentziatua (1993) eta Teknologia Elektroniko eta Kontrolean doktorea (2004), UPV/EHUn. Software ingeniaria enpresa pribatuan (1995-1999). UPV/EHUko irakaslea 2000. urtetik gaur egun arte.
DOCENTIAZ programan Bikain kalifikazioa lortu du hiru aldiz jarraian. Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako graduaren koordinatzailea, Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan. Sistemen Ingeniaritza eta Automatika saileko koordinatzailea Arabako campusean (2020-2024).
"Kontrol, Automatizazio eta Robotika Ingeniaritza" doktorego-programan parte hartzen du, eta hainbat doktorego-tesi gainbegiratu ditu (4). Master eta gradu amaierako 60 lan baino gehiago ere gainbegiratu ditu. Europako, Nazioko eta Eskualdeko ikerketa-proiektu batzuetan parte hartu du, baita transferentzia teknologikoko kontratuetan ere. Bere ikerketaren emaitza gisa, 100 artikulu baino gehiago argitaratu ditu bai aldizkarietan eta nazioarteko kongresuetan, JCRen (WOS) edo SJRen (Scopus) indexatutak. Bi ikerketa-egonaldi egin ditu: (1) Universidade de Aveiro, Portugal eta (2) Dublin Institute of Technology (DIT), Irlanda.
Honako arlo hauetan zentratzen da bere ikerketa: (1) Sistema Ziberfisikoak; (2) Kontrol Aurreratua; (3) Adimen Artifizialeko Aplikazioak industrian; eta (4) Ingeniaritzako Hezkuntza.
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-5256-353X