XSLaren edukia

Irakasleak

XABIER LARRUCEA URIARTE

Ezagutza arloa
Hizkuntza eta Sistema Informatikoak
Saila
Lengoaia eta Sistema Informatikoak
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
xabier.larrucea@ehu.eus

IRISA-CNRSn hasi nuen nire ibilbide profesionala, eta, ondoren, European Software Institute-n (ESI) sartu nintzen 2002an, non nire doktore-tesia egin nuen. 2006tik 2010eko amaierara arte ikertzaile eta proiektuburu funtzio ezberdinak bete nituen. 2011ko urtarriletik 2021eko amaierara arte, ikertzaile nagusia (SMIEEE) eta Project Manager (PMP) izan nintzen Tecnalia Research & Innovationen, non eskualdeko, nazioko eta Europako proiektuak gidatzen eta bultzatzen bainituen. Ikertzaile nagusia izan naiz hainbat ikerketa-proiektutan.

2012 eta 2013 artean Kolonbiako Elektronika, Telekomunikazio eta Software sektoreetarako Zientzia eta Teknologia Plan Nazionalaren definizioa kudeatu nuen. 2022tik 2024ko irailera arte, Straumann Group enpresa multinazionalaren Head of Software eta Head of Software Engineering izan naiz, eta han sortu nuen softwarea garatzeko zentroa, Madrilen. 2011tik irakasle elkartua izan nintzen Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU-UPV) 2024ko abuztura arte. 2024ko irailetik aurrera laguntzaile doktore plaza betetzen dut.