XSLaren edukia

Irakasleak

IRATI BARANDIARAN OLAETXEA

Ezagutza arloa
Ingurumenaren Teknologiak
Saila
Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza
Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Posta elektronikoa
irati.barandiaran@ehu.eus

Irati Barandiaran 2011ko uztailean lizentziatu zen Ingeniaritza Kimikoan, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultatean. 2012ko urte hasieran Ingeniaritza Kimiko eta Ingurumen Ingeniaritza Saileko "Materialak + Teknologiak" ikerketa taldera batu zen Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, eta bere doktoretza tesia hasi zuen propietate magnetikoak dituzten nanoegituratutako material polimerikoak ikertuz. Doktorego tesia burutzeko UPV/EHU-ren "Doktoreak prestatzeko bekak 2011" deialdian lortu zuen finantziazioa. 2012ko urrian Material Berriztagarrien Ingeniaritza Masterra amaitu zuen, eta 2016ko martxoan lortu zuen Doktore internazional titulua, biak Euskal Herriko Unibertsitatean. Doktoregoan zehar "Technische Universität München"-en hiru hilabeteko egonaldia burutu zuen. 2018. urtean unibertsitatearen beka postdoktoral bat lortu zuen bi urtez lan egiteko.

2020ko irailaz geroztik Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumen Ingeniaritza saileko irakasle atxikia da.

Gaur egun, bere ikerketa jatorri berriztagarria duten material polimeriko termoegonkor berriak aztertzera bideratuta dago. Batetik, beraien propietate termomekanikoak hobetuz blokezko kopolimeroekin nanoegituratuz, bestetik, erretxinak eraldatuz edo gogortzaile desberdinak probatuz.