XSLaren edukia

Irakasleak

AITZOL EZEIZA RAMOS

Ezagutza arloa
Sistemen Ingeniaritza eta Automatika
Saila
Sistemen Ingeniaritza eta Automatika
Ikastegia
Gizpuzkoako Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
aitzol.ezeiza@ehu.eus

EHUko Gipuzkoako Campuseko Ekintzailetza, Enplegagarritasun eta Transferentziako zuzendaria eta Sistemen Ingeniaritza eta Automatika saileko irakasle agregatua.



Informatikan lizentziatua EHUn, doktoratu aurreko ikertzailea izan zen Informatika Fakultateko Hizkuntzaren Tratamendu Automatikoan (Ixa taldea), eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolara jauzi egin ondoren, bertako irakasle eta ikertzaile lanetan jarraitu zuen, eta Kontrol, Automatizazio eta Robotikaren Ingeniaritzan doktorea da (EHU). Hogei urte baino gehiagoko esperientzia du irakaskuntzan eta berrehundik gorako Gradu Amaierako Lanen tutorea izan da. Horrez gain, irakaskuntza eta ikerkuntza lanak irakasleen ebaluazioarekin (DocentiaZ) eta kalitate-sistemen barne-ebaluazioekin uztartu ditu. EHU-Loire Gestamp Enpresa Gelaren eta ADEGI Berrikuntza Irekiko Enpresa Gelaren zuzendaria, aipatutako ekintzailetza zuzendaritzaz gain karguak bere barne duen Joxe Mari Korta zentroaren zuzendaria ere bada. Aitzol informatikaren, programazioaren eta ingeniaritza berritzailearen zale amorratua da.