XSLaren edukia

Irakasleak

ALEXANDER LOPEZ URIONABARRENECHEA

Ezagutza arloa
Ingurumenaren Teknologiak
Saila
Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
alex.lopez@ehu.eus

EHU-ko Ingeniari kimikoa (2006) eta Ingurumenaren Ingeniaritzan doktorea (2011, sari berezia), bi titulazioak Bilboko Ingeniaritza Eskolan lortuak. Eskola honetan Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritzako Saileko irakaslea da 2010 urtetik, Ingurumenaren Teknologiak jakintza-arloan. EHU-ko irakasleen jarduera ebaluatzeko programan (DOCENTIAZ) Bikain lortu du eta ikasleek betetako inkestetetan, irakatsitako %90eko kurtsoetan, 5-etik 4.0 edo nota altuagoa eskuratu du. Sustainable Process Engineering -SuPrEn- ikerketa taldeko partaidea da (A taldea euskal unibertsitateko sisteman) eta bere ikerkuntza arloa industria eta hiri-hondakinetatik lehengai sekundarioak edota erregaiak ekoiztean datza. Nazioarteko tesi doktoral baten zuzendaria izan da (sari bereziduna) eta gaur egun martxan dauden beste bien zuzendaria ere bada. Beste idazleekin batera, 23 artikulu zientifiko eta 60 kongresu-ponentzia argitaratu ditu. UNIBASQ-ek aitortutako 2 ikerkuntza-seiurteko ere badauzka. Urte hauetan zehar, 7 ikerkuntza-proiektutan (finantziazio publikokoak) eta 5 ikerkuntza-kontratutan (enpresekin) hartu du parte.