XSLaren edukia

Irakasleak

ITZIAR GARATE LOPEZ

Ezagutza arloa
Fisika Aplikatua
Saila
Fisika Aplikatua
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
itziar.garate@ehu.eus

Fisikan lizentziatuta naiz, La Lagunako Unibertsitatean (Tenerifen) Astrofisikako espezialitatea egin nuelarik. Ondoren, UPV/EHU-ko Zientzia eta Teknologia Espaziala Masterra egin nuen, Zientzia Planetarioen Taldeko kide izanik nire doktorego ikasketak hasten nituen bitartean. Doktoratu ondoren bi urtez aritu nintzen lanean Parisen, Frantziako Ikerketa Espazialeko Nazio-zentroko doktorego-ondoko ikertzaile moduan Pierre eta Marie Curie Unibertsitatean.



Gaur egun, UPV/EHU-ko Bilboko Ingeniaritza Eskolako Fisika Aplikatua sailean irakaslea naiz. Baina klaseak ematen ez nabilenean, planeta lurtarren atmosferen dinamika aztertzen jarraitzen dut, batez ere Artizarraren atmosferaren super-errotazioaren jatorria eta bere zurrunbilo polarren eraketa.