XSLaren edukia

Irakasleak

EDURNE IRISARRI ALLI

Ezagutza arloa
Sistemen Ingeniaritza eta Automatika
Saila
Sistemen Ingeniaritza eta Automatika
Ikastegia
Gizpuzkoako Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
edurne.irisarri@ehu.eus

Industria Ingeniaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Sistemen Ingeniaritza eta Automatikako saileko irakasle 1999tik.

Irakasle gisa Industria Automatizazioan eta Elektronika Digitaleko arloko irakasgaietan nagusiki aritu da. Industria Automatizazioko irakasgaiak industria prozesuen kontrola, PLCan eta beste hainbat industria kontrolagailutan oinarritua, eta arloko berezkoak diren komunikazioak ditu helburu. Elektronika Digitaleko esparruan, hainbat aplikazio aztertzen dira dagokion kontrolari gailu logiko programagarrien bidez, FPGAn edota mikrokontrolagailuan oinarrituak, zein zirkuitu elektroniko kableatuen bidez, helduz.

Nagusiki landu duen ikerketa lerroa industria automatizazioaren inguruan da. Bereziki, Industria 4.0 eremuan estandarren erabilerak eta informazio eta automatizazio teknologiek hartzen duten garrantzian aritu da. Egilekidea da hainbat artikulu zientifikotan eta ekarpenetan estatuko eta nazioarteko garrantziko biltzarretan.