Irakasleak
JOSE MIGUEL CAMPILLO ROBLES
- Ezagutza arloa
- Fisika Aplikatua
- Saila
- Fisika
- Ikastegia
- Zientzia eta Teknologia Fakultatea
- Posta elektronikoa
- josemiguel.campillo@ehu.eus
Joxemi Campillo doktorea esperientziadun ikertzailea da Zientzia eta Teknologia Fakultatean (UPV/EHU), Euskal Herrian. 2011n, Materia Kondentsatuaren Fisikan doktoratu zen, positroien ab initio simulazioetan ikerketa eginez (Zuzendaria: Prof. F. Plazaola). 20 urtetan zehar, ingeniaritza fakultate batean irakasten eta ikertzen egon zen (1998-2018), eta horren ondorioz, enpresa-munduarekin erlazio estua izan zuen. Campillo doktoreak esperientzia du materialak ezaugarritzeko erabiltzen diren teknika nuklearretan, gehien bat neutroi eta positroiekin. Horretaz gain, azken urteetan, ikerketa teoriko eta esperimentalak gauzatu ditu metagailu elektrokimikoen inguruan (litio-ioi bateriak, superkondentsadoreak, berun-azido bateriak, etab.). Interes industrialeko bero-transferentziako prozesuak ere aztertzen ditun elementu finituen bidezko simulazioen bidez. Campillo doktoreak mundu mailako hainbat unibertsitate, ikerketa-zentro eta enpresekin kolaboratzen du. 12 artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu ditu nazioarteko aldizkarietan. Nazioarteko hainbat kongresuetan parte hartu du. Zientzia dibulgazioko artikulu asko idatzi ditu euskaraz. Euskaraz burutzen diren Materialen Zientzia eta Teknologia eta Ikergazte konferentzietako batzorde zientifikoko kidea da.
Informazio gehiago: https://www.researchgate.net/profile/Jose_Campillo_Robles