XSLaren edukia

Ikasketa plana

Eskuratutako gaitasunak

Hauek dira gradu hau amaitzear eskuratuko dituzun gaitasun nagusiak:

  • GE01: Egungo fisikaren oinarriak ezagutzea, arazoak ulertzea eta konpontzeko gai izatea, eta printzipio fisikorik garrantzitsuenak identifikatzea.
  • GE02: IEan egungo eta etorkizuneko proiekzio berezia duten fisikaren arloei buruzko jakintzak edukitzea.
  • GE03: Matematika problemak eta ereduak irudikatzeko hizkuntza gisa erabiltzean abstrakzioa egiteko gaitasun handia izatea, eta analogiak ezartzeko, problema motak ezagutzeko eta konpontzeko teknika analitikoak erabiltzeko gaitasuna sustatzea.
  • GE06: Neurketa-tresnak erabiltzeko, esperimentuak egiteko, magnitude-ordenak aurreikusteko, emaitzak eta akatsak aurkezteko eta emaitzak espero zirenekin alderatuta aztertzeko trebetasun esperimentalak edukitzea.
  • GE07: IErako interesik handiena duten zenbakizko kalkulurako, HIko programa generikoak erabiltzeko eta maila handi eta txikiko hizkuntzetako programaziorako teknikak ezagutzea.
  • GE08: IEaren oinarriak ezagutzea, eta, haietatik abiatuta, jakintza horizontal nahikoak eta oinarrizko teknikak erabili beharreko eremu guztietan arazoei aurre egiteko gaitasunak eskuratzea.
  • GE09: IEaren berezkoak diren eta gailu, zirkuitu eta sistemak simulatzera bideratuta dauden konputazio-tresnak eta konputazio-metodoak erabiltzea, eta erabiltzen dituzten ereduak ezagutzea.
  • GE10: Gaitasun zientifiko-tekniko handiagoa edota ondorengo ikasketetarako prestaketa hobea dakarren espezializazio-ildoren batean jakintza bertikal sakonagoa edukitzea.
  • GE12: Hainbat aplikazio-arlotan (informazioaren eta komunikazioen teknologiak, sentsorizazioa, datuen eskuratze eta tratamendua, instrumentazioa, kontrola eta abar) gailu, zirkuitu eta sistema elektronikoak eta prototipoak ezagutu, deskribatu, aztertu, diseinatu, balidatu eta optimizatzea.
  • ZG01: Gai izatea azterketak eta sintesiak autonomiaz egiteko eta talde-laneko metodologiak aplikatzeko.
  • ZG03: Plangintzarako, kudeaketarako, antolaketarako eta ahozko, idatzizko eta multimediako komunikaziorako trebetasunak edukitzea.
  • ZG05: Ikasteko, ondorengo ikasketak egiteko eta autonomiaz lan egiteko trebetasunak edukitzea.
  • ZG06: Lan-ingurune autonomoan eta taldean kritikarako eta sormenerako gaitasunak edukitzea.
  • ZG07: Erabakiak hartzeko, erantzukizunak bere gain hartzeko, lidergorako eta kalitatearekin konpromisoa hartzeko gaitasunak edukitzea.
  • ZG08: Ekintzaile-sena eta egoera berrietara egokitzeko gaitasuna edukitzea.