XSLaren edukia

Irakasleak

CLAUDIA MARIA TORRALBA RUBINOS

Bikaintasunez graduatu zen eta Itzulpengintzako Graduko Sari Berezia eskuratu zuen 2017an Euskal Herriko Unibertsitatean, Itzulpengintza eta Interpretazioa A1-A2 aipamenarekin (A hizkuntza: euskara, B hizkuntza: ingelesa, C hizkuntza: frantsesa). Ondoren, Interpretazioko Masterra (Ingelesa <> Gaztelania) egin zuen Edinburgoko Heriot Watt Unibertsitatean (2017-2018). Gaur egun, itzultzaile eta interprete autonomoa da, baita Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle elkartua ere, 2019tik. A Hizkuntzaren Terminologia eta Itzulpen Praktikak II: Gaztelania-Euskara Euskara-Gaztelania I irakasgaiak ematen ditu. Une honetan, prestakuntza jasotzen ari da terminologiaren alorrean, eta hasita dauka bere doktore-tesi proiektua. Zehazki, ikuspegi testualetik landuko du aldibereko interpretazioa testuarekin, ekarpen didaktiko bat egite aldera.