Breadcrumb

XSLaren edukia

Irakasleak

JOSE ANTONIO RAMOS HERNANZ

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Elektrikoa
Saila
Ingeniaritza Elektrikoa
Ikastegia
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
josean.ramos@ehu.eus

Josean Ramos Hernanz Elektrizitatean Ingeniari Teknikoa da (1991), Industria Antolakuntzako Ingeniaria (2003) eta doktorea Euskal Herriko Unibertsitateak, Malagako Unibertsitateak, Sevillako Unibertsitateak eta Kataluniako Unibertsitate Politeknikoak 2017an emandako doktoretzaren bidez. 1997az geroztik, irakasle lanetan dihardu Gasteizko Ingeniaritza Eskolan, eta gaur egun UPV/EHUko Ingeniaritza Elektrikoko Sailean agregatu irakasle da.

Bere ibilbide akademikoan hainbat kudeaketa-kargu bete ditu, besteak beste: Ingeniaritza Elektrikoko Saileko Idazkari Akademikoa (1998-2002), Gasteizko Ingeniaritza Eskolako Irakasle eta Irakaskuntza Antolaketako Zuzendariordea (2004-2009 eta 2013-2015), eta Enpresekin Harremanetarako Zuzendariordea eskola berean (2015etik 2020ko urtarrilera arte).

Ikerketa arloan, modu aktibo eta jarraituan parte hartu du 20 ikerketa-proiektutan. Ikerketa-lan horren emaitza gisa, 23 artikulu zientifiko argitaratu ditu, eta horietatik 8 Journal Citation Reports (JCR) zerrendan indexatuta daude (Web of Science). Horrez gain, 21 ikerketa-liburutan kapituluak argitaratu ditu eta 83 komunikazio aurkeztu ditu nazioarteko kongresu entzutetsuetan.

Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) aitortutako Kontrol Aurreratuko Taldeko (GCA) kide da, eta baita unibertsitate bereko Sistema konplexuen modelatzea, simulazioa eta kontrola izeneko Prestakuntza eta Ikerketa Unitateko kide ere.

Ikerketa-seiurteko bat du aitortuta Ikerketa Jardueraren Ebaluaziorako Batzorde Nazio