XSLaren edukia

Irakasleak

PEDRO LUIS BENITO RUANO

Ezagutza arloa
Materialen Zientzia eta Metalurgia Ingeniaritza
Saila
Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia
Ikastegia
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
pedroluis.benito@ehu.eus

Kimikan lizentziaduna (1990) eta doktorea (1995), Euskal Herriko Unibertsitatean. Tesia doktorego sari bereziarekin sarituta.



Eusko Jaurlaritzaren doktoratu aurreko bekaduna (1991-1995). 1995-tik aurrera Euskal Herriko Unibertsitatean, irakasle edo kontratatutako ikertzaile moduan. Irakasle elkartua Ingeniaritza Kimikoa Sailean (Zientzi Fakultatea, Leioa, 1995) eta Makina eta Motor Termikoak Sailean (Barakaldoko Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Eskola eta Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola, 1998-1999).



Irakasle elebiduna (euskara eta gaztelania) Teknologia arloan (akreditazioa 2000 urtean). Hortik aurrera arduraldi-osoko irakaslea Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza eskolan, Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia sailean. 2002 urtean Unibertsitate Eskolako Irakasle Titular izendatua eta 2018 urtean Unibertsitateko Irakasle Titular izendatua.



Hamabi ikerketa proiektutan parte hartu ditu. 2013 urtetik aurrera Euskal Herriko Unibestsitateko “Procesos Catalíticos y Valorización de Residuos (PROCAT-VARES)” izeneko ikerkuntza-taldearen kidea. Hamasei artikulu argitaratuta JRC aldizkarietan (hauetariko hamaika lehenengo kuartilean). Hogeitabat komunikazio kongresuetan, hauetariko hamaika nazioarteko kongresuetan. Ikerkuntzako seiurteko bat (1996/2001), “Comisión Nacional Evaluadora de la Actividad Investigadora” izeneko erakundeak emandakoa.



ORCID: 0000-0001-5275-5606