XSLaren edukia

Irakasleak

JOSE MANUEL GONZALEZ PEREZ

Ezagutza arloa
Teknologia Elektronikoa
Saila
Teknologia Elektronikoa
Ikastegia
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
josemanuel.gonzalezp@ehu.eus

Telekomunikazioetan ingeniari teknikoa (2006) Mondragon Unibertsitatetik, Elektronikan eta Seinalearen Tratamenduan ingeniaria (2008) Toulouse (Frantzia) ENSEEIHT ingeniaritza eskolatik eta Maiztasun Altuko eta Optoelektronikan doktorea (2011) Université de Limoges-etik (Frantzia). Tesia Ottawako (Kanada) Carleton University-arekin co-zuzendaritzan garatuta.

Saudi Arabiako King Abdullah University of Science and Technology-n (KAUST) egon zen doktore osteko ikertzaile bezala egon zen 2012-2013an. 2013-2015 urteetan hainbat enpresatan aritu zen ingeniari elektroniko lanetan eta 2015 otsailean UPV/EHU-ko ikertzaile doktoreen espezializaziorako kontratu bat lortu zuen.

2015-2017 ikasturteetan Elektrizitate eta Elektronika eta Matematika Aplikatua sailetan bitarteko irakaslea izan zen.

2017ko ekainetik aurrera Teknologia Elektronikoko irakasle atxikia da eta Bilboko Ingeniaritza Eskolan ematen ditu eskolak. 2018-2019 ikasturtetik aurrera Telekomunikazio Ingeniaritzako Masterreko lehenengo mailako koordinatzailea da.

Hainbat gradu amaierako lan zuzendu ditu eta JCRn indexatutako 6 artikulu zientifiko publikatu ditu. Kongresu nazional zein internazionaletan aurkeztu ditu zenbait lan ere. Bere ikerketa lerroak RF anplifikadoreen egonkortasuna neurtzeko teknika esperimentalak, mikrouhinetako zirkuitu pasiboak eta maiztasun altuetan materialen karakterizazioa dira.