XSLaren edukia

Irakasleak

JOSEBA MIKEL GARMENDIA ALBARRACIN

Ezagutza arloa
Ekonomia Aplikatua
Saila
Ekonomia Aplikatua
Ikastegia
Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Posta elektronikoa
joseba.garmendia@ehu.eus

Ekonomia Zientziatan Lizentziaduna (1991) eta Gizarte eta Kultura-Antropologian Lizentziaduna (2010). Unibertsitate honetako irakaslea 1994tik aurrera. Ikerketa arloak: lan merkatuak, berrikuntza sistemak, tokiko garapena, eta inpaktu ekonomikoko analisia Input-Output Taulen teknikak erabilita, besteak beste.



Hainbat liburuetan partaide: “Industrializaziotik desindustrializaziora? Euskal Herria kapitalismoaren garapenaren testuinguruan” (1995); “Lan-Txertaketa Unibertsitatetik-Inserción Laboral desde la Universidad” (2000); “Ekonomia sozialaren erronkak kapitalismo globalean” (2004); “Impacto económico e imagen percibida de la Universidad del País Vasco en Álava” (2009); “Unibertsitatetik ikasleei lan munduan sartzen laguntzeko gidaliburua (2010).



Tokiko garapenaren eta ekintzailetzaren sustapenerako hainbat egitasmoetan parte hartu du: “Zuberoa Garatzen” (2001-2002), “Euskal Garapen eta Kohesio Fondoa”, Sakana bailarako garapen estrategiaren diseinua eta gauzatzea (2009-gaur arte), ekintzailetza komunitariorako “Sakantzen Sarea” elkartearen sortzailea (2012-2016), Sakanako Garapen Agentziaren Administrazio Kontseiluko kide aholkularia (2016-gaur arte), besteak beste.