XSLaren edukia

Ingeniaritzaren Oinarri Fisikoak25974

Ikastegia
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Ingeniaritza Mekanikoa + Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza
Ikasturtea
2022/23
Maila
1
Kreditu kopurua
12
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25974

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala90135
Gelako p.1522.5
Laborategiko p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ingeniaritzaren Oinarri Fisikoak irakasgaiak bere zeregina betetzen du ingeniaritzako ikasleak lehenengo mailetan lortu behar dituen ezagutza orokorretako batzuen eskaintzarekin, Fisika Orokorraren oinarrizko atal guztiak landuz (Mekanika, Termodinamika, Jariakinak, Elektromagnetismoa eta uhinak) Betiere, garapen teknologiko berriei egokitzeko oinarria eskainiz, baina baita metodo zientifikoaren ezaugarri diren prozedura eta zorroztasuna transmitituz ere, gerora baliagarriak izango zaizkionak ikasleari bere ingeniari lana egiteko.

Ingeniaritzaren Oinarri Fisikoak irakasgaiak oinarri sendoa eskaintzen die hurrengo ikasturteetan ikasleak landu beharko dituen beste irakasgai batzuentzat, hala nola, Mekanika, Fluidoen Mekanika, Termodinamika, eta abar. Oinarrizko irakasgaia da ingeniaritzarako ikasketetan.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasun espezifikoak

1. Zuzen interpretatu prozesu naturalak deskribatzeko Fisikaren oinarrizko teoriak.

2. Behar bezala identifikatu egoera fisiko ezberdinak izan arren antzeko puntuak ere badituztenak, problema berriei lehendik ezagutzen ditugun ebazpideak aplikatzeko.

3. Banaka nahiz taldean, problemak ebatzi eta emaitzak analizatu, horien magnitude maila ondo zenbatetsiz.

4. Banaka nahiz taldean, laborategian lortutako datu esperimentalak deskribatu, analizatu eta kritikoki ebaluatu.

5. Edonolako neurketa zein kalkulu fisikoren ziurgabetasuna zenbatesten jakin, eta datu esperimentalak tratatzen jakin haien artean eragin-ondorio erlazio kuantitatiboak lortzeko, betiere irakasgaiaren arloan.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Eduki teorikoak

1. Gaia. Fisikarako sarrera.

2. Gaia. Aljebra eta Kalkulu bektoriala.

3. Gaia. Partikularen zinematika.

4. Gaia. Mekanika Klasikoaren oinarriak.

5. Gaia. Partikularen dinamika orokorra.

6. Gaia. Higidura oszilakorra.

7. Gaia. Partikula-sistemen dinamika.

8. Gaia. Solido zurrunaren dinamika.

9. Gaia. Elastikotasuna.

10. Gaia. Jariakinak.

11. Gaia. Termodinamika I. Kontzeptu orokorrak: Lehen printzipioa.

12. Gaia. Termodinamika II. Bigarren printzipioa.

13. Gaia. Grabitazioa.

14. Gaia. Eremu elektrikoa hutsean.

15. Gaia. Eremu elektrikoa eta materia.

16. Gaia. Korronte elektrikoa.

17. Gaia. Eremu magnetikoa hutsean.

18. Gaia. Eremu magnetikoa eta materia.

19. Gaia. Indukzio elektromagnetikoa.

20. Gaia. Uhin-higidura.

21. Gaia. Optika geometrikoa.

22. Gaia. Fisika kuantikoa.



Eduki praktikoak

1. Erroreak eta neurriaren teoria

2. Ohmen legea

3. Pendulu sinplea

4. Hookeren legea: malgukien konstante elastikoa

5. Kalorimetria

MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan erabilitako metodologia erabat aktiboa da eta honako elementuez osatuta dago:

1. Ikasgai magistralak:

Irakasleak ikasleari lagunduko dio ematen zaion informazio garrantzitsuena egituratzen (gai bakoitzaren laburpena antolatzeko, adibidez). Halaber, orientatu egingo du informazio gehigarria non aurki dezakeen azalduz

2. Problemen ebazpena (Ikasgela praktikak):

Lan honen garapenak ikuspegi ezberdinak ditu: talde osoaren testuinguruan, irakasleak hurrengo eskola-egunean egingo diren problemen berri emango die ikasleei eskolatik kanpo landu ditzaten eta eskola-egunean arbelean ebatziko ditu . Talde txikien testuinguruan, bi astero, irakasleak lau bat problemako zerrenda emango die ikasleei eta hauek, biko taldetan, hurrengo astean ebatzita izan beharko dituzte. Orduan irakasleak arbelean ebatziko ditu.

3. Laborategiko praktikak:

Ikasleek laborategiko praktikak egingo dituzte, taldeka, horretarako esleitutako denboran. Ikasleei gidoi bat emango zaie egin beharreko praktika bakoitzarentzat, bertan, praktika planteatzeaz gain, zein urratsi jarraitu beharko dieten ere azalduko zaie.

4. Azterketak:

Horien barruan kontuan hartzen dira idatzizko proba, bera, egitea zein ikasleak hura gertatzeko egin behar duen ahalegina.

5. Tutoretza:

Tutoretza lana ohiko moduan uler daiteke, ikaslea, bakarka edo talde txikian, irakaslearen bulegora joaten denekoa, zein modu orokorragoan, on-line egin daitezkeenak ere kontuan hartuz.

6. Hezkuntzarako plataforma birtualak (CMS, ingelesezko Content Management System):

Sistema hauek ikastaroaren garapenerako garrantzizkoak diren edukien kudeaketa ahalbidetuko dute.



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 70
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 10
    • Banakako lanak (%): 5
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio jarraitu eredua erabiliko da, segidan aipatzen diren ebaluazio tresnak erabiliz. Ebaluazio jarraiaren bitartez irakasgaia gainditzeko kontrolak guztiak egin, laborategiko txosten guztiak entregatu eta proposatutako zereginen 75% entregatu behar da gutxienez. Aurrekoetakoren bat arrazoi justifikaturen bategatik bete ezean behar bezala akreditatu beharko da. Ikasleren batek ez badu nahi edo ezin badu metodo honekin jarraitu, eduki eta konpetentzia guztiak ebaluatuko dituen azken proba bat egiteko aukera izango du. Horretarako, ebaluazioa jarraiari uko egin beharko dio idatziz azken proba baino aste bete lehenago gutxienez. Ebaluazio jarraia eta proba bakarraren bidezko ebaluazioak bateraezinak dira.



- Kontrolak: Ikasturtean zehar 4 azterketa partzial egingo dira eta irakasgairi dagokio kalifikazioaren 70%-a balioko dute ondoren azaltzen den bezala banatuta. Lehenengoak 10%, bigarrenak, hirugarrenak eta laugarrenak 20% bakoitzak. Irakasgaia ebaluazio jarraiaren bitartez gainditzeko nahitaezkoa izango da 10etik 3ko kalifikazioa lortzea kontroletako bakoitzean, hurrengo paragrafoan dioena dioela.



Aurreko kontroletako batean lortutako kontrako nota berreskuratzeko aukera dago azken azterketa partzialean. Horretarako, azken kontrolean, hala eskatzen duen ikasleak esandako kontrol horren azterketa ere egin ahal izango du. Kontrol hori bereizita ebaluatuko da eta, batez bestekoa kalkulatzeko orduan, aurreko kontrolean lortutako nota ordezkatuko du (hura handiagoa edo txikiagoa izan). Kasu honetan ez da gutxieneko notarik eskatzen. Aukera izateko, idatziz eskatu beharko da, azken azterketa partziala egin baino astebete lehenago gutxienez.



- Zereginen entrega: Irakasgaiko gai bakoitzeko problema edo lan bat proposatuko da. Zeregin batzuk 3 pertsonako taldeetan egiteko izango dira klasetik kanpo (zereginen 2/3 gutxi gora behera) eta beste batzuk banaka egingo dira klase orduetan (zereginen 1/3 3 gutxi gora behera). Guztira azken kalifikazioaren 15%-a balioko dute.



- Laborategiko txostenak: Laborategian ikasleek izandako errendimendua ebaluatzeko balio dute. Azken kalifikazioaren 10% balioko dute eta laborategiko txostenetan lortutako kalifikazioen batez bestekoa eginez lortzen da.



- Azken proba idatzia: Emandako epeen barruan eskatzen duten ikasleak, 5 konpetentzia espezifikoak ebaluatuko dituen idatzizko azken azterketara aurkeztu ahal izango dira. Hiru atal izango ditu: teoria zati bat, problemen zati bat eta laborategiko jarduerekin erlazionatutako zati bat.



Ebaluazio jarraituari formulario normalizatu bidez berariaz uko egiten ez bazaio, ikaslea kalifikatua izango da. Era beran, Ebaluazio jarraituari uko egin eta idatzizko azken azterketara aurkezten ez bada, aurkeztu gabekotzat kalifikatuko da.



Irakasgaiaren ebaluazio presentziala egin ezin bada, dagozkion aldaketak egingo dira online ebaluazio bat egiteko, UPV/EHUn dauden tresna informatikoak erabiliz. Online ebaluazio horren ezaugarriak ikasle-gidetan eta eGelan argitaratuko dira.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian bost gaitasun espezifikoak ebaluatuko dituen azken azterketa bat izango da Eskolak erabakitako egutegiaren arabera. Azterketa hori hiru atalez osatuko da: teoriako bat, problemetako beste bat eta laborategiko lanarekin lotutako beste bat.

Nola nahi ere, ezinbestekoa izango da 4 eta 5 gaitasunak lortzea beste gaitasunak ebaluatuak izan daitezen.



Irakasgaiaren ebaluazio presentziala egin ezin bada, dagozkion aldaketak egingo dira online ebaluazio bat egiteko, UPV/EHUn dauden tresna informatikoak erabiliz. Online ebaluazio horren ezaugarriak ikasle-gidetan eta eGelan argitaratuko dira.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Apunteak
1. E. Apiñaniz et al., Fisika, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko argitalpen zerbitzua, 2015.
2. E. Apiñaniz et al., Fisika Aurreratua, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko argitalpen zerbitzua, 2015.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

1. Fishbane P. M., Gasiorowicz S., Thornton S. T. Fisika zientzialari eta ingeniarientzat, 2008. UPV-EHU, Argitalpen zerbitzua.

2. Tipler P.A., Mosca G. Física para la ciencia y la tecnología. 6ª edición, 2010. Ed. Reverté.

3. Sears F.W., Zemansky M.W., Young H.D., Freedman R.A. Física Universitaria. 12ª edición, 2009. Ed. Addison Wesley .

Gehiago sakontzeko bibliografia

1. Etxebarria J. R. (arg.). Fisika Orokorra. 2. argitalpena, 2003. UEUko Fisika Saila.
2. Eisberg R.M., Lerner L.S. Física: fundamentos y aplicaciones, 1983. Mc Graw Hill.
3. Feynman, Leighton y Sands. Física (The Feynman Lectures on Physics). Addison-Wesley Iberoamericana.
4. Serway R.A., Jewett J.W.. Física. 3ª edición, 2003. Ed. Thomson.

Aldizkariak

Dibulgazio-aldizkariak
1. Invesigación y Ciencia. Edición española de Scientific American, Prensa Científica.
2. Mundo Científico, Versión en castellano de La Recherche, Fontalba.
3. Revista Española de Física, Real Sociedad Española de Física.
4. Physics Today, American Institute of Physics, http://physicstoday.com *
5. The New Scientist online, http://www.newscientist.com *

Web helbideak

1. A. Franco, Física con ordenador: curso interactivo de física en internet, http://www.sc.ehu.es/sbweb/fisica/
2. M. J. Elejalde, A. Franco, E. Macho, Curso de Física, http://www.ehu.es/fisica
3. Eric Weisstein´s world of Physics, http://scienceworld.wolfram.com/physics/
4. MIT courseware, http://ocw.mit.edu
5. Física 2000, http://www.maloka.org/f2000
6. Applets Java de Física, http://www.walter-fendt.de/ph11s/
7. Educaplus, http://www.educaplus.org/
8. Física Interactiva, http://usuarios.lycos.es/pefeco/

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • DIAZ DE ARGANDOÑA GONZALEZ, JAVIER
  • GARCIA ADEVA, ANGEL JAVIER
  • HERRERO HERNANDEZ, ARITZ
  • APIÑANIZ FERNANDEZ DE LARRINOA, ESTIBALIZ
  • ENCINA IÑIGUEZ DE CIRIANO, JOSU
  • HERRERO HERNANDEZ, ARITZ

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

10:00-11:00 (1)

11:30-12:30 (2)

13:00-14:00 (3)

16-30

10:00-11:00 (4)

11:30-12:30 (5)

09:00-10:00 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 204 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
  • AULA 204 - ELURRETA IKASGELATEGIA (2)
  • AULA 204 - ELURRETA IKASGELATEGIA (3)
  • AULA 204 - ELURRETA IKASGELATEGIA (4)
  • AULA 204 - ELURRETA IKASGELATEGIA (5)
  • AULA 204 - ELURRETA IKASGELATEGIA (6)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-30

12:30-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 204 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)

01 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-5

15:00-18:00 (1)

7-8

15:00-18:00 (2)

10-10

15:00-18:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. FÍSICA Y GEOFÍSICA - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E. (1)
  • LAB. FÍSICA Y GEOFÍSICA - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E. (2)
  • LAB. FÍSICA Y GEOFÍSICA - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E. (3)

01 Laborategiko p.-2 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-5

15:00-18:00 (1)

7-8

15:00-18:00 (2)

10-10

15:00-18:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. FÍSICA Y GEOFÍSICA - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E. (1)
  • LAB. FÍSICA Y GEOFÍSICA - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E. (2)
  • LAB. FÍSICA Y GEOFÍSICA - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E. (3)

01 Laborategiko p.-3 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-22

15:00-18:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. FÍSICA Y GEOFÍSICA - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E. (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-30

10:30-12:00 (1)

09:00-10:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 103 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)
  • AULA 103 - ELURRETA IKASGELATEGIA (2)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-30

10:30-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 103 - ELURRETA IKASGELATEGIA (1)

31 Laborategiko p.-3 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
4-5

15:00-18:00 (1)

7-8

15:00-18:00 (2)

10-10

15:00-18:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. FÍSICA Y GEOFÍSICA - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E. (1)
  • LAB. FÍSICA Y GEOFÍSICA - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E. (2)
  • LAB. FÍSICA Y GEOFÍSICA - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E. (3)

31 Laborategiko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
11-15

16:00-19:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. FÍSICA Y GEOFÍSICA - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E. (1)

31 Laborategiko p.-2 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
18-22

15:00-18:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. FÍSICA Y GEOFÍSICA - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E. (1)

31 Laborategiko p.-4 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
23-27

15:00-18:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. FÍSICA Y GEOFÍSICA - VITORIA/GASTEIZKO INGENIARITZARAKO U.E. (1)