Irakasleak
MIKEL ITURRATE MENDIETA
- Ezagutza arloa
- Ingeniaritzako Adierazpen Grafikoa
- Saila
- Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritzako Proiektuak
- Ikastegia
- Gizpuzkoako Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- mikel.iturrate@ehu.eus
Ingeniaritza Mekanikoan graduatua eta Ingeniaritza Proiektuetan doktorea EHUn. Industria sektoreko hainbat sail eta enpresatan 15 urte baino gehiagoko esperientzia izan ondoren, 2015az geroztik irakasle eta ikerlari dihardu EHUn. 2015etik 2018ra Bilboko Ingeniaritza Eskolako Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritza Proiektuak Saileko kide izan zen; 2018tik 2021era Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Enpresen Antolaketa Sailekoa; eta 2021etik eskola bereko Adierazpen Grafikoa eta Ingeniaritza Proiektuak Sailekoa. Gaur egun, ingeniaritza gradu desberdinetan eta masterrean irakasten du, eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Kanpo Harremanetarako zuzendariorde kargua betetzen du.
Ikerketa-arloan, DEHI (Dental Engineering) ikerketa-taldeko kidea da, eta odontologiako ingeniaritza-tresnak eta -baliabideak integratzen ditu. Bere lana odontologiako prozesu digitalei aplikatutako alderantzizko ingeniaritzan zentratzen da, prozesu horien zehaztasuna aztertuz eta alderantzizko ingeniaritzako metodologien bidez hobekuntzak proposatuz. Eragin handiko aldizkarietan artikuluak idatzi ditu, nazio mailako eta nazioarteko kongresuetan parte hartu du eta hainbat ikerketa proiektutan hartu du parte.
Ikerketa taldea: https://www.ehu.eus/en/web/dehi
Ekoizpen zientifikoa: https://ekoizpen-zientifikoa.ehu.eus/investigadores/128582/detalle