XSLaren edukia

Komunikazioa Euskaraz: Arlo Teknikoak26516

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Gradu Bikoitza: Ingeniaritza Mekanikoa + Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritza
Ikasturtea
2022/23
Maila
5
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
26516

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3045
Gelako p.3045

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

IRAKASGAI HAU EUSKARAZ BAINO EZ DA ESKAINTZEN

ESTA ASIGNATURA ÚNICAMENTE SE OFERTA EN EUSKERA

THIS SUBJECT IS OFFERED ONLY IN BASQUE



Komunikazioa Euskaraz: Arlo Teknikoak ikasgaia hautazkoa da (ez-espezifikoa) Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan eta Arkitektura Goi Eskola Teknikoan, eta honako sei gradu hauetan eskaintzen da: Arkitekturaren Oinarrietan, Arkitektura Teknikoan, Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzan, Ingeniaritza Elektrikoan, Ingeniaritza Mekanikoan eta Ingeniaritza Zibilean. Laugarren mailako ikasleei eskaintzen zaie, bigarren lauhilekoan.



Komunikazio tekniko-zientifikoa lantzen da eta horretarako hainbat espezializazio mailatako idatzizko eta ahozko testuak lantzen dira: ikerketa-artikuluak, dibulgaziokoak, poster zientifikoak, ahozko aurkezpenak, dibulgazio-hitzaldiak, eta abar.



Ikasgaiak lotura zuzena du lehen lauhilekoan eskaintzen den Euskararen Arauak eta Erabilerak ikasgaiarekin. Han garrantzi berezia ematen zaio idatzizko komunikazioari. Irakasgai honetan, berriz, idatzizko nahiz ahozko testuak lantzen baditugu ere, berariaz sakontzen da ahozko komunikazioan, Ingeniaritzaren eta Arkitekturaren arloan ahoz aritzeak sortzen dituen erronkei aurre egiten laguntzeko. Edozein moduz ere, ez da nahitaezkoa lehenbiziko lauhileko ikasgaia eginda izatea bigarrena hautatzeko.



Graduaren azken mailako irakasgaia izaki, eta hizkuntzari buruzkoa, baliagarria eta lagungarria izango da gradu amaierako lana prestatzen ari diren ikasleentzat, hura zuzen eta egoki idatzi eta aurkezteko; izan ere, txosten zientifikoak idazteko eta ahozko aurkezpen akademikoetarako lagungarriak diren hainbat baliabide eta trebetasun lantzen dira. Horrez gain, lagungarria izango da lan-bizitzarako ere. Arlo teknikoetako ikasleok ezinbestekoa duzue hizkuntza, hala idatzizkoa nola ahozkoa, lan-munduan nahiz ikerketan. Horretarako, beharrezkoa da hizkuntza egoki erabiltzea eta arloko hizkera menderatzea.



Bestalde, irakasgaiak lotura du, baita ere, graduan eskaintzen den beste irakasgai batekin: English for Industrial Engineering delakoarekin. Hizkuntzak alderatuz, ikasleak hauteman ahal izango du zer ezaugarri eta arazo dituzten batean eta zer duen berariazko bakoitzak.



Irakasgai hau egiteko euskararen gaitasun-agiririk eskatzen ez bada ere, ikasgaia ondo jarraitzeko eta gainditu ahal izateko, nahitaezkoa da gutxieneko maila bat izatea, bai idatziz eta bai ahoz komunikatzeko.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Ikasgai honetan, 6 gaitasun landuko ditugu:

1. gaitasuna. Goi-mailako tituludunek euskararen erabileran eta garapenean duten eraginaren kontzientzia hartzea.

2. gaitasuna. Informazio zientifikoa bilatzea, ulertzea, sintetizatzea eta kritikoki aztertzea.

3. gaitasuna. Ikerketarekin, aholkularitza teknikoarekin eta irakaskuntzarekin lotutako arazoei aurre egiteko bideak adostea, argudiatzea eta aurkeztea, elkarlana baliatuta.

4. gaitasuna. Euskaraz komunikatzean norberak zer ahulgune eta indargune dauzkan jabetzea, aurrerantzean zeri eutsi eta arreta zeri jarri jakiteko. 


5. gaitasuna. Kontsulta-tresnak erabiltzen jakitea (bereziki Interneten eskuragarri daudenak), askotariko komunikazio-egoeretan sor daitezkeen premiei egokiro erantzuteko moduan.

6. gaitasuna. Ingeniaritzaren eta Arkitekturaren arloko gaien inguruan komunikatzea, testuinguruaren eskakizunak aintzat hartuta: dibulgazio-hitzaldiak, lanen aurkezpenak, poster zientifikoen aurkezpenak...



Gaitasun horiek lotura zuzena dute ikasgaia eskaintzen den graduetan aurreikusten diren hainbat gaitasunekin. Hona hemen gaitasun horien zerrenda, atalka banaturik.



• GIEko gradu guztiek partekatzen dituzten gaitasunak (oinarrizkoak zein espezifikoak):



• CB2/MEC2: ikasleek euren jakintza era profesionalean erabiltzen jakitea, bai lanean eta bai bestela, eta gai izatea argumentuak sortzeko eta defendatzeko, bai eta euren arloko arazoei aurre egiteko ere.

• CB4/MEC4: ikasleak gai izatea informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak transmititzeko, bai adituei eta bai aditu ez direnei ere. 


• CB5/MEC5: ikasleak gai izatea Gradua amaitu ondoren era autonomoan ikasten jarraitzeko. 


• M01CM01/FG1/M03CM01: gradu-amaierako lan original bat egitea eta hura unibertsitateko epaimahai baten aurrean aurkeztea eta defendatzea; proiektu hori kasuan kasuko alorrekoa izango da, eta ikasgaietan ikasitakoak jasoko ditu.



• Industria ingeniaritzako gaitasunak (orokorrak eta zeharkakoak): 




• C4: arazoak ekimenez konpontzeko, erabakiak hartzeko, sormena erabiltzeko eta arrazoiketa kritikoak egiteko gaitasuna, eta batez ere ezagutzak, trebetasunak eta abileziak komunikatzeko eta transmititzeko gaitasuna.

• C10: hizkuntza eta diziplina anitzeko ingurunean lan egiteko gaitasuna. 


• C14: talde-lanean modu eraginkorrean jarduteko eta, erabakiak hartzeko orduan, 
ikasitakoak erabiltzeko gaitasuna.




• Ingeniaritza Zibileko eta Arkitektura Teknikoko gaitasunak (espezifikoak): 




• M05CM06/M14CM02: gai tekniko edo teknologikoen inguruko datuak, prozedurak, ideiak eta emaitzak idatziz nahiz ahoz komunikatzea. 


• M05CM07/M14CM03: alor profesionalak hala eskatzen duenean, informazio teknikoa euskara idatzian nahiz ahozkoan komunikatzea. 




Ikasgaia amaitu eta gainditutakoan, zehazki ezagutza hauek izan beharko ditu ikasleak:

- Euskara normalizazio-bidean dago eta, erregistro estandar zaindu orokorraren batera, euskara berezituaren garapena beharrezkoa da. Bide horretan, funtsezkoa da etorkizuneko langile izango diren ikasleek testu akademikoak euskaraz idaztea, eta ahoz aurkeztea, dagokion erregistro eta kalitatez.

- Ahozko aurkezpen formalerako Euskaltzaindiaren EBAZ araua .

- Ahozko estrategiak: fonikoak, ez-berbalak, erretorikoak

- Zer den dibulgazioa

- Ikusentzunezko, poster-aurkezpen eta azalpen-aurkezpen egoki bat nola egin

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

EDUKI TEORIKOAK



1. Hizkuntza-aldaerak eta hiztunen errepertorio linguistikoa

1.1. Komunikazioaren oinarriak

1.2. Idatzizko komunikazioa eta ahozko komunikazioa

1.3. Hizkuntza-aldaerak: geografikoak, funtzionalak. Euskara batua

1.4. Euskara batuaren ahoskera zaindua

1.5. Erregistroen erabilera

1.6. Ezagutza zientifiko-teknikotik dibulgaziora

1.7. Entzute arretatsua

1.8. Euskararen eragileak eta etorkizunerako aukerak



2. Ahozko diskurtso-estrategiak


2.1. Idatzizkotik ahozkora: Euskara batuaren ahoskera zaindua (EBAZ) eta ahoz gorako irakurketa

2.2. Baliabide erretorikoak: galdera erretorikoak, birformulaketa, adibideak...

2.3. Baliabide fonikoak: etenak, intonazioa...

2.4. Baliabide ez-berbalak
: begirada, eskuak, burua...



3. Ahozko testuen idatzizko euskarriak eta haien ezaugarri linguistikoak

3.1. Ikus-entzunezkoak: gidoia, gomendioak, programak

3.2. Poster-aurkezpena eta mikroaurkezpena: testu tekniko-zientifikoa,laburpena, gomendioak, ereduak

3.3. Azalpen-aurkezpenak: gardenkiak/gidoia/azalpenak, gomendioak, programak

3.4. Idatzizko testuaren kalitatea zaintzeko baliabideak eta gomendioak

3.4.1. Baliabideak

3.4.2 Terminoen osaera eta idazkera

3.4.3. IS konplexuak

3.4.4. Zuzentasuna eta egokitasuna



Gai horiek era praktikoan landuko dira, batik bat. Horretarako, hainbat ariketa egingo dituzue eskolan lauhilekoan zehar, banaka nahiz taldeka. Horiez gain, honako hiru proiektu hauek egin beharko dituzue ikasleok:



1. proiektua. Gai zientifiko-tekniko bati buruzko bideoa egitea (taldekako lana).



2. proiektua. Gai zientifiko-tekniko baten inguruko poster zientifiko bat egitea eta aurkeztea (taldekako lana).



3. proiektua. Gai zientifiko-tekniko bati buruzko ahozko aurkezpena egitea, (banakako lana).



Eta proiektuez gain, test bat egin beharko da.

MetodologiaToggle Navigation

Eskola gehienak praktikoak izango dira, eta garrantzia emango diogu ikasleen parte-hartzeari; eduki teorikoa ere arazo praktikoei hobeto aurre egiteko emango da. Irakasleak eGela erabiliko du irakasgaiko materiala ikasleen eskura jartzeko, eta ikasleok ere plataforma horretara igo beharko dituzue egindako lanak. Nahiz eta ikasgaian ezarrita egon asteko egun batean eskola magistrala izango dela eta bestean ordenagailu-praktikak, beharren arabera jardungo dugu, eta behar izanez gero ordenagailu-praktika gehiago egingo ditugu.



Hainbat eratako metodologia baliatuko da gaitasunak garatzeko eta irakaskuntza-emaitzak lortzeko:



• banakako jarduerak eta lanak

• talde-lanak


• ariketak


• eskola teorikoak

• aurkezpenak



Eduki praktikoen zerrendan agertzen den bezala, eskolako ariketez gain, hiru proiektu egin beharko dituzue ikasleok; lehen biak taldeka, eta hirugarrena bakarka. Irakasleak zuen lanen jarraipena egingo du, eta hainbat eratara emango dizue feedbacka: eskolako ariketak, normalean, eskolan bertan zuzendu eta komentatuko ditugu; proiektuetan, berriz, zuzenketa eta ohar pertsonalizatuak emango dizkizue idatziz.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ikus ohiko deialdirako eta ezohiko deialdirako orientazioak. (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasgai honen ebaluazio lehenetsia jarraitua izango da: arrazoi berezirik izan ezean, ikasleok eskoletan parte hartu beharko duzue eta zeregin guztiak (ariketak nahiz proiektuak) epean egin beharko dituzue. Beraz, eskolaren batera joaterik izan ez baduzue, zeuen gisan egin beharko dituzue ariketak, ondoren irakasleari epean bidali eta, zalantzak izanez gero, tutoretzetan ebatzi.



Nahitaezkoa da proiektu guztiak eta testa egitea, eta denera 10etik 5 puntu lortu beharko dituzue gutxienez. Kalifikazioa honela banatuko da:



• 1. proiektua (zabalkunde-bideo bat egitea, taldeka): % 20 


• 2. proiektua (poster-aurkezpen bat egitea, taldeka): % 20 


• 3. proiektua (ahozko aurkezpen bat egitea, bakarka): % 25 


• Testa (ikasgaiaren eduki garrantzitsuen inguruko galderei erantzutea, bakarka): % 15 


• Eskolako ariketak (taldeka eta bakarka, bietarik) eta parte-hartzea: % 20 




Ebaluazio jarraitua gainditzen ez duten ikasleek aukera izango dute azken azterketara aurkezteko, eta, hala eginez gero, azterketan lortutako emaitza izango da ikasgaian jarriko zaien azken kalifikazioa. 






Azken ebaluazioko azterketa



Azken azterketan irakasgaiaren % 100 ebaluatuko da. Ahozkoa ere ebaluatuko da. Horretarako, azterketaren egunean, idatzizko zatia bukatu ondoren, 10 minutuko ahozko aurkezpena egingo dute azterketara aurkezten diren ikasleek. Horretarako, aurrez eGelara igo beharko dute aurkezpenari laguntzeko erabiliko duten euskarria (diapositibak).



Azterketak lau atal izango ditu:



• Test motako proba: % 20 (nahitaez gainditu beharrekoa) 


• Itzulpena: % 15 


• Idazlana: % 15 


• Ahozko aurkezpena: % 50 







Ohar garrantzitsuak



Ebaluazio jarraituarekin hasi eta alde batera uztea erabakitzen duen ikasleak nahiz hasieratik azken ebaluazioko azterketaren bidez ebaluatua izatea aukeratzen duen ikasleak irakasleari lehenbailehen jakinarazi beharko dio etengabeko ebaluazioari uko egiten diola. Halako asmorik adierazi ezean, ebaluazio jarraiturako aurkeztutako zereginak kalifikatuko dira. Eta ebaluazio jarraitua egin ez duen ikasleak azterketa egingo duela ulertuko da.



• Ohiko deialdiari uko egitea



UPV/EHUko Ebaluaziorako Arautegiko 12.2 artikuluaren arabera, ohiko deialdiari uko egin nahi dion ikasleak irakasleari adierazi behar dio lauhilekoa bukatu baino lehen. Deialdiari uko egiten dion ikasleak «ez-aurkeztua» kalifikazioa izango du; uko egin ezean, berriz, «ez-gainditua».

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaiaren % 100 azterketa bidez ebaluatuko da, idatzizko eta ahozko azterketaren bidez. Azterketa ordenagailu-gelan egingo da, hizkuntza-tresna elektronikoekin lotutako gaitasunak ebaluatu ahal izateko. Ahozkoa ebaluatzeko, azterketaren egunean, idatzia bukatu ondoren, 10 minutuko ahozko aurkezpena egingo dute azterketara aurkezten diren ikasleek. Horretarako, eGelara igo beharko dute aurrez aurkezpenari laguntzeko erabiliko duten euskarria (diapositibak). Ohiko deialdiko azterketaren egitura bera izango du (ikus han xehetasunak).

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasturteko edukiak (programa, apunteak, ariketak eta zereginak, artikuluak, helbideak, etab.) eGela plataforma birtualean jarriko dira, eta ikasleek handik eskuratu beharko dituzte. Edukiak jarraitzeko eta zereginen berri izateko, oinarrizko dokumentu bat egongo da: egunerokoa. Han laburbilduko da egunez egun zer jarduera egiten diren eskolan, bai eta zer erabaki hartzen diren ere. Bestelako jakingarriak (hala nola, tutoretza-orduen aldaketak, eskolan aipatu gabe geratu direnak, etab.) foroaren bitartez jakinaraziko dira.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

EZEIZA, J; ALDEZABAL, I., ELORDUI, A., ZABALA, I., UGARTEBURU, I., ELOSEGI, K. (2010) PREST: Unibertsitateko komunikazio-gaitasunen eskuliburua. EHUko Euskara Errektoreordetzaren sareko argitalpena:

http://testubiltegia.ehu.es/Prest-komunikazio-gidaliburua

ETXEBARRIA, J.R. (2011) Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak. EIMAren estilo-liburua http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/es_5490/adjuntos/estilo_liburua/Zientzia_22_06.pdf

ETXEBARRIA, J.R. (2014) Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan. Bilbo. EHU eta UEU

EUSKALTZAINDIA (2018) Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE).

https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&task=sarrera&Itemid=1161

EUSKALTZAINDIA “Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua” (Euskaltzaindiaren 87 araua)

https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0087.pdf

EUSKALTZAINDIA “ Adierazpena euskalkien erabileraz: irakaskuntzan, komunikabideetan eta administrazioan” (Euskaltzaindiaren 137 araua) https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0137.pdf

Gehiago sakontzeko bibliografia

ALVARADO CANTERO, L. (2017) “Géneros académicos orales: Estructura y estrategias de la exposición académica”. Revista Nebrija de Lingüística Aplicada a la Enseñanza de las Lenguas
ALCOBA, S. (1999) La oralización. Bartzelona: Ariel Practicum
BONDI, M. eta LORÉS, R. (ed.) (2014) Abstracts in Academic Discourse. Berna: Peter Lang
CASTELLÓ, M. (koord.) (2007) Escribir y comunicarse en contextos científicos y académicos. Conocimientos y estrategias. Crítica y fundamentos. Bartzelona: Graó
EUSKALTZAINDIA (1986) Maileguzko hitz berriei buruz Euskaltzaindiaren erabakiak. Bilbo
EUSKALTZAINDIA (1992) Hitz elkartuen osaera eta idazkera. Bilbo
GARZIA, J. (2008) Jendaurrean hizlari. Irun: Alberdania
GOTI, M. (arg.) (2012) Academic Identity Traits. Berna: Peter Lang
GUTIÉRREZ RODILLA, B.M. (2003) Aproximaciones al lenguaje de la ciencia. Burgos: Fundación Instituto Castellano y Leonés de la Lengua. Colección Beltenebros
KAUR, K., AFIDA, M.A. (2018) “Exploring the Genre of Academic Oral Presentations: A Critical Review”. International Journal of Applied Linguistics & English Literature. Vol.7, 1
UZEI (1982) Maileguzko hitzak: ebakera eta idazkera. Donostia
VALEIRAS, J., RUIZ, M.N., JACOBS, G. (2018) “Revisiting persuasion in oral academic and professional genres: Towards a methodological framework for Multimodal Discourse Analysis of research dissemination talks”. Ibérica: Revista de la Asociación Europea de Lenguas para Fines Específicos (AELFE), Nº. 35: 93-118
VÁZQUEZ, G. (2001) El discurso académico oral. Guía didáctica para la comprensión auditiva y visual de clases magistrales. Madril: ADIEU
YOUNG, K.S. eta TRAVIS, H. P. (2018) Oral communication: skills, choices, and consequences. Illinois: Waveland press. (4. argitalpena, 1. argitalpena 2012)
ZUAZO, K. (2005) Euskara batua. Ezina ekinez egina. Donostia: Elkar
ZUAZO, K. (2008) Euskalkiak euskararen dialektoak. Donostia: Elkar

Aldizkariak

Aldiri, arkitektura eta abar aldizkaria (UEU)
http://www.aldiri.eus/paperekoak/
Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkaria (Elhuyar)
http://aldizkaria.elhuyar.eus/
Ekaia, EHUko Zientzi eta Teknologi aldizkaria (UPV/EHU)
http://www.ehu.eus/ojs/index.php/ekaia
Uztaro. Udako Euskal Unibertsitatearen giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (UEU)
https://www.uztaro.eus/

Web helbideak

http://www.euskaltzaindia.eus/
http://www.hiztegia.net/
http://hiztegiak.elhuyar.eus/
http://ehu.eus/ehg/zehazki/
http://www.euskara.euskadi.eus
https://www.ehu.eus/eu/web/eins
http://www.elhuyar.eus/
http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.eus/p267-
http://garaterm.ehu.es/garaterm_ataria/eu
http://31eskutik.com/
http://www.erabili.eus/
https://zientziakaiera.eus/
http://teknopolis.elhuyar.eus/?lang=eu
https://ahotsak.eus/

TaldeakToggle Navigation

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

11:30-13:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.2 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

11:30-13:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO DE INFORMATICA I - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)