XSLaren edukia

Irakasleak

SAIOA ETXEBARRIA BERRIZBEITIA

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Mekanikoa
Saila
Ingeniaritza Mekanikoa
Ikastegia
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
saioa.etxebarriab@ehu.eus

Industria Ingeniaritzan lizentziatua (2009) Mondragon Unibertsitatean eta Energia Berriztagarrien Ingeniaritzan doktorea Granadako Unibertsitatean (2017).

2012tik Gasteizko Ingeniaritza Eskolan Ingeniaritza Mekanikoa Saileko irakaslea da, 2022ra arte irakasle elkartu gisa, irakaskuntza jarduera sektore pribatuan kalitate-arduradun eta soldadurako koordinatzaile postuarekin uztartuz, eta 2022tik irakasle atxiki gisa.

4.0 fabrikazio aurreratuko ikerketa taldeko kidea da (Euskal Unibertsitate Sistemaren A taldea) eta Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroarekin lotutako irakaslea.

InCites Journal Citation Reportsen indexatutako hamar bat artikulu zientifikoren, kongresuetarako 10 ekarpen baino gehiagoren eta liburu baten eta liburu-kapitulu baten egilekidea da. Gaur egun, Soldadura Prozesuen arloan ari da ikertzen; zehazki, lotura soldatuak garatzen, analizatzen eta baliozkotzen.