XSLaren edukia

Irakasleak

AITZIBER UNZUETA INCHAURBE

Ezagutza arloa
Matematika Aplikatua
Saila
Matematika Aplikatua
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
aitziber.unzueta@ehu.eus

Aitziber Unzueta Inchaurbe UPV/EHUko Matematika Aplikatua Saileko irakasle atxikia da. 2006an UPV/EHUko Matematikako lizentziatura lortu zuen eta 2012an Nazioarteko Doktoretza. Bere ikerketa arloa Optimizazio Matematikoa da, zehatzago, Optimizazio Estatistikoa. Bere ikerketa bereziki dimentsio handiko problema estokastikoak ebazteko metodologia algoritmikoen garapenean, inplementazioan eta aplikazioan oinarritzen da. Bere jarduera profesionalean zehar, UPV/EHU, URJC eta NTNU unibertsitateen arteko lankidetza-hitzarmen batean parte hartu du, "Red Española Matemática-Industria (math-in)" sarearen kidea izan da eta hainbat ikerketa taldeen eta proiektuen partaidea izan da. Gaur egun, "Grupo en Optimización Estocástica, GOE, (www.ehu.eus/eu/web/goe)" taldeko partaidea da eta "Grupo de Investigación en Estadística y Optimización, E-opt, (www.et.bs.ehu.es/~eopt)" taldearen ikertzaile nagusia da. Hainbat artikulu zientifikoen egilea da, liburu eta liburu-kapitulu batzuk argitaratu ditu eta nazio-mailako eta nazioarteko kongresu ugaritan parte hartu du, parte-hartze batzuk partaidetza gonbidatuak izanik. Bestalde, artikulu zientifikoen orraztatzailea izan da, gradu amaierako eta master amaierako lan batzuk zuzendu ditu, eta gaur egun hainbat IKD Irakasle Talde Egitaratuetan parte hartzen du, Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektu baten koordinatzailea da eta doktorego-tesi bat zuzentzen ari da.