XSLaren edukia

Irakasleak

AINARA SARALEGI OTAMENDI

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Kimikoa
Saila
Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza
Ikastegia
Gizpuzkoako Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
ainara.saralegi@ehu.eus

Ainara Saralegi (ORCID: 0000-0002-7583-9981) Kimikan Lizentziatua (2009) eta Material Berriztagarrien Ingeniaritzan doktorea (2013) da, nazioarteko doktore tesiaren aipamen bereziarekin eta EHUko doktorego sari bereziarekin. Gaur egun, Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Saileko irakaslea da EHUn, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan. Bere ikerketa-esperientziaren barruan doktoretza-aurreko (Adolphe Merkle Institute, Suitza) eta doktoretza-ondoko (Bragançako Institutu Politeknikoa, Portugal; eta Virginia Tech, AEB) egonaldiak ditu. Irakaskuntza alorrean aldiz, Materialen Zientzia eta Ingeniaritzako edukiak ematen ditu, gradu eta master mailan, ikaskuntza aktiboan eta arazoetan oinarritutako metodologietan oinarrituz.



Bere ikerketa-jarduera GMT (Materialak + Teknologiak ikerketa taldea) taldean garatzen da eta material polimeriko jasangarrien garapenean eta birziklagarritasunean espezializatuta dago, bereziki lotura dinamiko kobalenteetan oinarritutako poliuretanoetan eta estaldura funtzionaletan. Eragin handiko aldizkarietan argitaratutako lan zientifikoak ditu, kongresu nazional eta nazioartekoetan komunikazioak aurkeztu ditu, eta ikerketa-proiektu ugaritan jardun du lankidetzan.



Ikerketa taldea: https://www.ehu.eus/es/web/gmt/ainara-saralegi



Ekoizpen zientifikoa: https://ekoizpen-zientifikoa.ehu.eus/investigadores/129760/detalle?lang=eu