Irakasleak
RICARDO BLANCO AGUILERA
- Ezagutza arloa
- Jariakinen Mekanika
- Saila
- Energia Ingeniaritza
- Ikastegia
- Bilboko Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- ricardo.blanco@ehu.eus

Portu, Ubide eta Bideetako Ingeniaritzan Doktorea (Universidad de Cantabria, 2020); Ingeniaritza Hidrauliko eta Fluidoen Mekanikako irakaslea eta ikerlaria Bilboko Ingeniaritza Eskolan.
EHU-ra ailegatu aurretik, zubi eta egituren kalkuluan ingeniari (Ingeniería Zero SLP, 2016-2017), eta beste unibertsitate batzuetan ikerlari eta irakasle bezala (Universidad de Cantabria, 2017-2020; Mondragon Unibertsitatea, 2020-2024) lan egin nuen.
Ikerlari bezala, azpiegitura hidraulikoen analisi eta optimizazioan espezializatuta nago. Horretarako, eredu matematiko aurreratuak eta zenbakizko simulazioak garatzen ditut, gehienbat Fluidoen Dinamika Konputazionalean (CFD) oinarrituak. Zehazki, ur tratamendu sistemak, dikeak eta bestelako itsas-egiturak, zentral hidroelektrikoak, ponpaketa estazioak, eta presak eta hauen sistema hidraulikoa (gainezkabideak, kaiku indargetzaileak) aztertzen ditut. Zentzu horretan, oinarrizko zein ikerketa aplikatuko proiektuetan parte hartzen dut beste unibertsitate eta zentro teknologikoekin elkarlanean; eta aholkularitza eta transferentzia lanak egiten ditut enpresa pribatu zein erakunde publikoentzat.
Nire irakaskuntza jarduerari dagokionez, Ingeniaritza Zibileko zenbait ikasgaietan dihardut: Azpiegitura Hidraulikoak; Portu, Kosta eta Itsas Ingeniaritza; eta Baliabide Hidrikoen Kudeaketa.