XSLaren edukia

Irakasleak

ROBERTO PALOS URRUTIA

Ezagutza arloa
Ingeniaritza Kimikoa
Saila
Ingeniaritza Kimikoa
Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Posta elektronikoa
roberto.palos@ehu.eus

Ingeniaritza Kimikoan titulatua Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU, 2011) eta Prozesu kimikoen Ingeniaritza eta Garapen Jasangarria Unibertsitateko Masterrean titulatua (UPV/EHU, 2012). 2013. urtean CPWV (Catalytic Processes and Waste Valorization) ikerkuntza taldean sartu nintzen nire Doktorego Tesia egiteko. Tesiaren baitan ikerkuntza egonaldia egin nuen Ganteko Unibertsitatean (Belgika). Egonaldi honi esker Nazioarteko Doktorea Ingeniaritza Kimikoan (UPV/EHU) izan nintzen izendatua 2018. urtean.



Nire jarduera profesionala beti EHU/UPV-an garatu dut. 2015. urtetik aurrera, ikerketa eta irakaskuntza jarduerak aldi berean garatu izan ditut. Zientzia eta Teknologia Fakultateko Ingeniaritza Kimiko sailean (2015/2016, 2016/2017, 2017/2018 eta 2019/2020 ikasturteetan), Gipuzkoa Ingeniaritza Eskolako (2018/2019 ikasturtean) eta Bilboko (2021/2022 eta 2022/2023 ikasturteetan) Ingeniaritza Kimiko eta Ingurugiro sailean irakatsi dut. 2023/2024 ikasturtetik aurrera Farmaziako Fakultateko irakasle moduan ari naiz lan egiten.



Nire ikerketa jarduera findegiko korronte sekundarioak zein kontsumo-gizartearen hondakinak, plastiko eta gurpilak, besteak beste, balioztatzeko prozesu katalitikoen garapenean zentratu da, automobilgintza erregaien eta balio erantsi handiko produktuen ekoizpen iraunkorra lortuz. 37 artikulu argitaratu ditut, prestigio handiko nazioarteko aldizkari indexatuetan (802 aipamen, h-index 18) eta 60 ekarpen baino gehiago egin ditut kongresuetara.