XSLaren edukia

Irakasleak

MARIA TERESA MARTIN RUBIO

Ezagutza arloa
Meatze Prospekzio eta Ikerkuntza
Saila
Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia
Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Posta elektronikoa
maite.martin@ehu.eus

Geologian lizentziatua 1997 urtean, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) eta unibertsitate berdinean 2003 urtean Geologian doktoratua, kalifikazioan Bikain Cum Laudea lortuz.

Bere irakaskuntza ibilbidea 2004an hasten da, irakasle bezala, lehenengo Zientzia eta Teknologia Fakultatean (Estratigrafia eta Paleontologia sailean) 2008ra arte eta geroago 2009 urtetik, Bilboko Ingeniaritza Eskolan.

Gaur egun Agregatu Irakasle plaza bat betetzen du Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia sailean eta sail honetan ere idazkari akademikoa da 2017az geroztik.

17 ikerketa-proiektutan parte hartu du eta gaur egun, unibertsitate sisteman A talde gisa aitortuta dagoen IT976-16 proiektuan, ikerketa taldearen parte da. Egilekide bezala 29 ikerketa artikulu argitaratu ditu, 3 liburu eta 3 liburu-kapitulu. Estatuko eta nazioarteko kongresuetara 30 ekarpen baino gehiago egin ditu.

Bere ikerketa lerroak hiru ardatz nagusitan oinarritzen dira:

-Kuaternarioan ingurumen aldaketaren ikerketa Bizkaiko Golkoan (paleozeanografia eta paleoklimatologia).

-Ebro eta Duero arroetako ikerketa paleolimnologikoa.

-Geodibertsitate ikerketak Eusko Kantauri arroan.