XSLaren edukia

Gradu-amaierako lana27797

Ikastegia
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Ingeniaritza Zibileko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
4
Kreditu kopurua
12
Kodea
27797
Murrizketak
Gradu-amaierako lanaren (GAL) defentsa egin ahal izateko, graduko kreditu guztiak gaindituta izan behar dituzu
Gradu-amaierako lanerako (GAL) matrikula egin ahal izateko, graduko kreditu guztiak gaindituta izan behar dituzu.

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

GrAL jatorrizko ariketa bat da, banaka egin beharrekoa eta, honetarako izendatutako unibertsitate epaimahai baten aurrean aurkeztu eta defendatuko dena; hots, Ingeniaritza Zibileko teknologia espezifikoen eremuan kokatutako proiektua da, non integratu eta garatuko baitira graduaren irakaskuntza aldian jasotako hezkuntza edukiak eta hartutako gaitasun, trebetasun eta irakaspenak. (M03CM01)



Gradu amaierako lana titulazioarekin lotutako gaitasun orokorrak aplikatzeari eta oro har, ikaslearen ikasketa arlokoak izango diren datu garrantzitsuak bilatu, kudeatu, antolatu eta interpretatzeari begira egingo da, ikasleak gizarteari, legeari, zientziari, teknologiari edo etikari loturiko jarraibideekin bat etorrita gogoeta egin eta iritzia azal dezan.

Gaiari dagokionez, Ingeniaritza Zibilari dagokion graduatuaren jardute arloen barrukoa izango da.



Zeharkako gaitasunak:

MEC1.- Ikasleek frogatzea bigarren mailan landutako gaiak ikasi eta ulertu dituztela, aurretik zekitenetik abiaturik.

MEC2.- Bigarren mailako gaien problema espezifikoak modu arrazoituan eta lehen mailan eskuratutako ezagutzetatik abiatuta ebaztea.

MEC3.- Problemak ebazteko datu pertinenteak bildu eta interpretatzea, eta ebazpena justifikatzen jakitea, alde zientifiko-teknikoak kontuan hartuta.

MEC4(idatzia).- Ideia eta iritziak eta irakasgaiekin zerikusia duten gai espezifikoak zuzen eta garbi adieraztea idatziz.

MEC4(ahozkoa).- Ideiak eta iritziak eta irakasgaiekin zerikusia duten gai espezifikoak zuzen eta garbiro adieraztea ahoz.

MEC5.- Oinarrizko gaiei buruzko ezagutzatik abiatuta, gai da aurrera egiteko eta arlo berrietako ezagutzak bereganatzeko.



* Informazio osoa eskuratzeko Zentroaren web orrian ARAUDIA atalean argitaratutako GrAL ARAUAK kontsultatu.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Gradu amaierako lana hiru motetako baten arabera egin beharko da:

A) Proiektua

B) Azterketa teknikoa eta auditoretzak/aholkularitzak

C) Azterketa teorikoak eta/edo esperimentalak





INGENIARITZA ZIBILAREN GRADURAKO JARDUTE ARLOAK

A) PROIEKTUA

 Garraio azpiegituretarako lanen diseinu, plangintza eta mantentzea (errepideak, autopistak, bideka, autobideak, trenbideak, teleferikoak, aireportuak edo hodi bidezko garraioa eta abar)

 Itsas lanen diseinu, plangintza eta mantentzea: kostaldea eta portuak.

 Lan hidraulikoen diseinu, plangintza eta mantentzea: presak, ubideak, araztegia eta ura potabilizatzeko plantak, saneamendua, zentral hidroelektrikoak.

 Zentral energetikoen eraikuntzarako diseinu eta plangintza.

 Hiri-zerbitzuen diseinu, plangintza eta mantentzea: horniketa, saneamendua, bideen garbiketa, zabor bilketa eta suntsiketa, kaleko argiteria, hiriko trafiko eta garraioa, hiri errepideak eta beste.

 Aipatutako proiektuetarako beharrezko diren eraikuntza lanak.

 Eta titulazioari berez dagozkion eskumen eta gaitasunei loturikoak.



B)AZTERKETA TEKNIKOA

 Titulazioaren berezko arloekin erlazionaturiko ekipo, sistema, zerbitzu eta besteri buruzko azterketak egin, programaren jakintza arloetako diseinu, plangintza, ekoizpen, gestio, ustiapen eta beste edozein alderdi jorratzeko, hala legokiekeenean, hautabidezko teknikekin erlazionaturik, emaitzen balioespen ekonomiko, eztabaida eta balioztapenak eginik.

 Hirigintza eta lurralde antolaketa. Antolaketako plan nagusiak. Zatikako planak. Hirigintzako azterlanak. Plan bereziak.

 Espezialitatearen esparruko kalitatearen gestioa.

 Laneko arriskuen prebentzioa.

 Ingurumen-inpaktu eta zuzenketa azterlanakl.

 Ingurumen teknologiei buruzko azterketak.

 Lurzoru eta arroken mekanikari, eta iragazgaiztasunari eta lurren erresistentziari buruzko azterketak.

 Informazio topografiko, kartografiko eta geologikoari, lurren sismikari eta, haize gogor, marea, korronte, olatu, uholde, isurketa eta beste bezalako aurkako ingurumen baldintzei buruzko azterketak.

 Lur gaineko eta azpiko hidrologiarako azterketak.

 Baliabide hidraulikoen gestio eta planifikazioa.

 Eta titulazioari berez dagozkion eskumen eta gaitasunei loturikoak.



C) AZTERKETA TEORIKOAK ETA/EDO ESPERIMENTALAK

 Mota honetan ez da jardute esparrurik zehaztuko, baina titulazioari loturiko jakintza arloen ingurukoak behar dute izan.



* Informazio osoa eskuratzeko Zentroaren web orrian ARAUDIA atalean argitaratutako GrAL ARAUAK kontsultatu

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasleek, defentsa egin baino hamabost lanegun lehenago, aurkeztuko dute GrAL ikastegiko idazkaritzan, paperezko formatuan eta 4 kopia euskarri informatikoan (CD). GrALi buruzko agiri inprimatuak aurkezteko titulazioaren GrALi buruzko arautegian jasotakoari jarraitu beharko zaio; WEB orriko ARAUDIA ataletan argitaratuta daude.

Ikaslearen aurkezpena bukatutakoan eta zuzendariaren txostena ikusitakoan, epaimahaiak ikasleari eman beharreko kalifikazioa eztabaidatuko du, gehienez 15 minutuz, hurrengo irizpideen arabera:



A) Balioespenaren % 75a idatzitako lanari egokituko zaio, portzentaje desberdinaz erabakiko dute epaimahaiko kideek:

(40%) TUTOREA (30%) MAHAIBURUA (30%) OHAR KIDEA

Zeharkako gaitasunak: MEC1, MEC2, MEC3, MEC4 (idatzizkoa) eta MEC5



B) Gainerako % 25a azalpen eta defentsaren balioespenari dagokio, portzentaje berdinaz erabakiko dute epaimahaiko kideek

(33%) TUTOREA (33%) MAHAIBURUA (33%) OHAR KIDEA

Zeharkako gaitasuna: MEC4 (ahozkoa)



* Informazio osoa eskuratzeko, Zentroaren web orrian ARAUDIA atalean argitaratutako GrAL ARAUAK kontsultatu.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Ikasle bakoitzak, bere lanaren arabera behar dituen aldizkari, gidaliburu, arau eta Interneteko helbide guztiak.

Gehiago sakontzeko bibliografia

Ikasle bakoitzak, bere lanaren arabera behar dituen aldizkari, gidaliburu, arau eta Interneteko helbide guztiak.

Aldizkariak

Ikasle bakoitzak, bere lanaren arabera behar dituen aldizkari, gidaliburu, arau eta Interneteko helbide guztiak.

Web helbideak

http://www.meatze-herri-lan-ingeniaritza.ehu.es/p221-content/es/contenidos/informacion/tecnica_minera_alumnado/es_miobteal/tecnica_minera_alumnado_evalcomp.html