XSLaren edukia

Portuak eta Itsas Lanak26581

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Ingeniaritza Zibileko Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26581
Murrizketak
Teknologia espezifikoko irakasgaian"Portuak eta Itsas Lanak" matrikula egiteko,1. eta 2. mailako 60 kreditu gaindituta izan behar dira.

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala6090

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Portuak eta Itsas Lanak, Zibileko Ingeniaritzako Graduko 3. Mailari dagokion ikasgaia, Garraio eta Hiri Zerbitzuzko ikasgaien moduluaren barne dago.



Ikasgaiaren izaera espezifikoa kontutan edukiz, ikasleak Itsas Ingeniaritzako eta portu azpiegituren diseinu eta funtzionamenduari buruzko nozioak eskuratuko ditu.



Garrantzitsua da ikasleek fisika, fluidoen mekanika eta kalkulu oinarri sendoak eduki ditzaten, ikasgai honen oinarria bait dira.



Ikasgaiak lauhilabetean zehar lan jarraia eskatzen duela azpimarratzea komenigarria da, kontzeptuak asimilatu eta ulertzeko.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Titulazio gaitasunak:



G002, obra publiko bat eraikitzean sortzen diren izaera teknikoak eta legalak dituen baldintzapen anitzak ulertzea, eta metodo konstrastatuak eta teknologia aurreratuak erabiltzeko ahalmena izatea; azken helburua eraikuntza denboran eraginkortasunik handiena lortzea izanik, ingurumena zainduz eta langile zein obra publikoaren erabiltzaileen segurtasuna eta osasuna babestuz.

G003, Zibileko Ingeniari lanbidearen egikaritzan beharrezkoa den legeria aplikatzeko ezagutza, ulermena eta gaitasuna.

G005, Baliabide hidraulikoak eta energetikoak mantentzeko eta kontserbatzeko gaitasuna, dagokion eremuan.

G006, Azpiegiturekin erlazionaturiko lurralde-planifikazio eta ingurumen alderdien azterketa egiteko gaitasuna, dagokion eremuan.



MEC gaitasunak:

MEC 1, Bigarren hezkuntza orokorraren oinarritik abiatuz ikasleek erakutsi dezatela BADUTUZTELA ETA ULERTZEN DITUZTELA EZAGUTZAK ikasketa eremu batean, testu liburu aurreratuetan oinarritzen bada ere, maila baduela, eta ikasketa eremuaren abangoardiako ezagutzak eskatzen dituen alderdi batzuk barne.

MEC 2, ikasleek modu profesionalean jakin dezatela BERAIEN EZAGUTZAK APLIKATZEN eguneroko lanean edo bokazioan, eta argudioen eta arazoen ebazpenen lanketa eta defentsa bidez erakusten diren konpetentziak izan ditzatela bere ikasketa eremuaren barruan.

MEC 3, ikasleek DATU ESANGURATSUAK BILDU ETA INTERPRETATZEKO gaitasuna izan dezatela (Oro har azterketa eremuaren barruan), eta gizarte, zientzia edota etika mailako gai garrantzitsuen inguruko hausnarketak emateko gai izan daitezela.

MEC 4, ikasleek INFORMAZIOA TRANSMITITZEKO gaitasuna izan dezatela, ideiak, arazoak eta irtenbideak eman publiko espezializatua izan ala ez.

MEC 5, ikasleek beharrezko IKASKETA TREBETASUNAk GARATU ditzatela, ondoren azterketa zehatzak egin ahal izateko autonomia gradu handi batez.



Helburu didaktikoak honako hauek dira:

- Arazoak ebatzi eta argudiatu

- Ahozko eta idatzizko informazioa transmititu



Deskribapena: Itsas ingeniaritza. Uhinen sorkuntza eta azterketa. Itsas obrak. Dikeak ezpondan eta goitik behera diseinatzea. Kaiak. Itsas garraioaren ezaugarriak. Kai barneko ordenazioa.

Helburuak: Azpiegituren diseinua eta funtzionamendua ezagutu garraioen aldaketa egiteko, hala nola, kaiak, aierportuak, tren geltokiak eta garraio zentro-logistikoak.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

Ikasgaia Itsas Ingeniaritzari buruzko nozioekin hasten da. Ondoren itsas olatuen sorrera aztertzen da, itsa lanekin batera. Hau bukatzean, ezponda dikeen eta dike bertikalen diseinua aztertzen da, eta bukatzeko, Portuen blokea, itsas garraioaren ezaugarriak eta portu barneko ordenazioa.



Ikasgaiaren Programa:

1.- Itsas eta kai ingeniaritzari sarrera

2.- Uhinen sorkuntza

3.- Itsas kaien obrak

4.- Dikeak ezpondan edota olatu-hormak

5.- Goitik beherako dikeak

6.- Portuko ingeniaritza

7.- Itsas garraioaren ezaugarriak

8.- Kai edota portu barneko ordenazioa

9.- Itsas sainaleztapena eta segurtasuna

MetodologiaToggle Navigation

Klase magistraletan irakasleak gaien aurkezpen laburrak egingo dituzte, denbora tarte bat ariketak ebazteari dedikatuz. Bakoitzak bere kaxa egin beharreko lana bultzatuko da, apunteen bidez edo baita material bibliografikoaren bitartez, ikasleak ikasgaiaren atal desberdinak ulertu ditzan. Norberak era indibidualean ebazteko ariketak proposatuko dira, gaiaren ezagupen teorikoan sakontzeko aukera emanez eta ikasgaia beste izaera antzeko gaiekin erlazionatzeko. Galderak egitea eta diskusio irekiak lortu nahi dira, ikasleak lortu ditzan ahozko komunikazioarekin erlazionatuak doazen gaitasunak.



Irakasgaiak 6 kreditu ditu.



Ikasgaia astean zehar bi klaseetan ematen da. Teoria eta ariketak tartekatzen dira, hau da, ariketak egiten dira teoría eman ahala.



Ikasleak irakasgaiaren ezagutza sakona lortu nahi badu, ikasturtean zehar lan jarraia egin beharko du kontzeptuak jaso eta barneratzeko.



IRAKASKUNTZA EZ PRESENTZIALA INPOSATUKO BALITZ



Dozentzia ez presentzialerako adaptazioan, asteroko bi orduko bi klaseak luzera eta eduki analogoko bideo bidez ordezkatuko dira. Bideo hauek ikasleek zuzenean ikusi (edo deskargatu) ahal izateko eskuragarri egongo dira, klaseen ordutegian zein hortik kanpo. Klase hauetan jatorrizko klase presentzialetarako programaturik zeuden edukiak bere osotasuna landuko dira. Hortaz, jatorrian klase presentzialetan landu beharreko teoriako eduki guztiak landuko dira, inolako eduki galerarik jasan gabe.





Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 80
    • Test motatako proba (%): 10
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 10

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ikasleak bi ebaluazio aukera desberdindu ditu eskuragarri: ebaluazio jarraia eta ebaluazio finala. Besterik adierazi ezean, ebaluazio jarraia izango da ebaluazio sistema ohiko deialdian (Urtarrila), eta ebaluazio finala berriz ezohiko deialdian (Ekaina). Hala ere ikasleak ohiko deialdian ebaluazio finala jarraitzeko aukera izango du jarraian adierazten diren baldintzak zorrotz bete ezkero.



Graduko titulazio ofizialetako ikasleen ebaluaziorako arautegiaren 8. artikuluak honela dio: “Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoko irakasgaien kasuan edo 18 astekoa urteko irakasgaienean, ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Irakasgaiaren irakaskuntza gidan epe luzeagoa ezarri ahal izango da”. PORTUAK ETA ITSAS LANAK irakasgaian EZ da epe hori luzatzeko aukerarik izango. Beraz, irakasgaia lauhilekoa denez, lauhilekoaren hasieratik kontatzen hasita 9 ASTEKO GEHIENEKO EPEA izango du ikasleak uko eskaera behar bezala aurkezteko, eta ez da eszepziorik onartuko.



Irakasgaian eskainitako bi ebaluazio modalitateen zehaztasunak ematen dira jarraian. Ebaluazio finalari erreferentzia egiten dion guztiak ohiko (Urtarrila) zein ezohiko (Ekaina) deialdietako azterketa finalentzat balio du.



- Ebaluazio jarraia:



* 1. Azterketa partziala (Nota finalaren %40)

* 2. Azterketa partziala (Nota finalaren %40)

* Hiru astetik behin gutxi gorabehera 10 minutuko testa Moodle bidez.(Nota finalaren %10)

* Binaka egindako ahozko aurkezpen bat portu ezagun abati buruzkoa kurtsoan zehar zehaztu beharrekoa (Nota finalaren %10)



Bi partzialak konpentsatu egiten dira partzialetakoren batean gutxieneko nota 3.0 (10etik) bada



- Ebaluazio finala:



* Azterketa Finala: Ikasgai osoari buruzko proba idatzia



AURKEZTEKE kalifikazioaren inguruan, " Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegia"-ren 12.artikuluko 2.atalak honako hau adierazten du deialdiari uko egiteari buruz:

Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa "aurkezteke" izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazoaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.



Ebaluazio proba guztiak berdinak izango dira irakasgaiaren talde guztietan.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Azterketa Finala: Ikasgai osoari buruzko proba idatzia.



Ikasleak EZ AURKEZTUA kalifikazioa soilik ebaluazio finaleko frogan parte hartzen ez duenean jasoko du.



Ebaluazio proba guztiak berdinak izango dira irakasgaiaren talde guztietan.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Irakasgaiaren apunteak
Kuadro eta abakoen liburua
Ariketa bilduma
Moodle

Ebaluazio probetako materialen, baliabideen eta haien erabilerari dagokionez, ikasgai honetan liburuak, apunteak, telefonoak, ordenagailuak edo bestelako gailuak erabiltzea guztiz debekatuta dago TEORIA ZATIARI dagokionean, eta ariketa zatian eta TESTetan, ikasleei aurrerapen nahikoarekin emandako materialak erabil daitezke soilik.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- IRIBARREN, Ramón -- Obras Marítimas. Oleaje y Diques -- Ed Dossat. 1954

- NEGRO, Vicente y VARELA, Ovidio -- Diseño de diques rompeolas -- Colegio ICCP, 2008.

- COPEIRO, ENRIQUE Y GARCIA, Miguel Ángel -- Diques de escollera -- Ed Diaz de Santos. 2008

- VARIOS -- Recomendaciones Obras marítimas -- Puertos del Estado

- ESTEBAN, Vicente -- Obras Marítimas -- Univ. Politecnica Valencia. 2004

Gehiago sakontzeko bibliografia

Mongelos, Mª Belen; Almandoz, J., Pellejero I., - Conceptos de Mecánica de Fluidos
Jesús Peláez Vara, Esteban García Maté - Neumática Industrial. Diseño, selección y estudio de elementos neumáticos.

Aldizkariak

Puertos. Ministerio Fomento

Web helbideak

www.puertos.es
www.ehu.es

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • ESNAOLA ALDANONDO, GANIX
  • GARMENDIA ANTIN, MADDI
  • MADRAZO URIBEETXEBARRIA, ENEKO

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

08:30-10:30 (1)

08:30-10:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 5.5 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eAULA 5.5 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

08:30-10:30 (1)

08:30-10:30 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 2.5 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)
  • eAULA 2.5 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (2)