XSLaren edukia

Ingurumen Ingeniaritza26595

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Ingeniaritza Zibileko Gradua
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
26595

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4567.5
Gelako p.1522.5

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Garapen iraunkorraren kontzeptua aldaketa sozialak, ekonomikoak eta ingurugiroaren ikuspuntua batzen ditu. Obra zibilak diseinatzean garapen iraunkorraren printzipioak kontuan hartzeaz ahalbidetuko du mugagabeko aurrerapena gizakien bizi-kalitatean, kontserbatuz baliabide naturalen berritze ahalmena.

Ikasgai honetan ikasleak ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorako dauden metodologiak erabiliko dituzte. Horretarako, ingurumen-inpaktuaren ebaluaziorako beharrezkoak diren oinarri teoriko-praktikoak ezarriko dira, kontuan hartuz jarduera hauetan derrigorrezkoa den legeria. Horrez gain, Administrazio publikoan konpetentzien banaketa funtsezkoa da. Ikasgai honetan beharrezkoa izango da obra baten eremuko hasierako egoera zehaztea, ezagutzeko obra baten ingurumenaren gaineko eraginak teknikak egokiak erabiliz. Prebentziozko oinarria funtsezkoa da ingurumenaren programetan. Hori dela eta, kontuan hartuko da bai ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa aztertzean, bai ingurumen-ziurtapenak lantzean.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasunak

• Ingurumen-azterketarako eta ebaluaziorako metodologiak aplikatzea

• Ulertzea obra publiko batek dauzkan ezaugarri tekniko eta legalak, erabiltzeko metodo kontrastatuak eta onetsitako teknologiak, eraginkortasuna lortzeko kontuan hartzen ingurugiroa, langileen segurtasun eta osasuna eta obra publikoaren erabiltzaileak.

• Beharrezkoa den araudia ezagutzea, ulertzea eta erabiltzea

• Lan-taldeetan parte hartzea

• Informazioa, ideiak, arazoak edo irtenbideak transmititzea aditua eta ez-aditua den publikoari



Ikaskuntza emaitzak

• Ingurumen-inpaktuaren azterketarako oinarriak identifikatzen ditu

• Derrigorrezkoa den legeria ezagutzen du

• Administrazio publikoan konpetentzien banaketa ezagutzen du

• Eremu baten ingurumen egoera aztertzen du

• Azpiegitura baten eraikuntzaren ingurumen-inpaktua identifikatzen du (ura, atmosfera, hondakinak, zaratak, lurzoruaren kutsadura)

• Azpiegitura baten ustiapenaren ingurumen-inpaktua identifikatzen du (ura, atmosfera, hondakinak, zaratak, lurzoruaren kutsadura)

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Ingurumen Ingeniaritzarako oinarriak

2. Inpaktuak eta ingurumen-kudeaketa (Evaluación de impacto ambiental; metodología de los estudios de impacto ambiental; legislación)

3. Uraren kutsadura (Contaminación del agua; definición de contaminación y contaminantes del agua; parámetros generales indicadores de contaminación; tratamiento de aguas naturales; depuración de aguas residuales; legislación)

4. Atmosferaren kutsadura (Contaminantes atmosféricos; legislación)

5. Hondakinak (Construcción civil y residuos; contaminación del suelo; legislación)

6. Hots-kutsadura



MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan proiektu bat garatuko da. Proiektuaren bidez ikasleek ikasgaiaren gaitasunak lortuko dituzte.

Hainbat jarduera egingo dira:

- Eskola magistraletan irakasleak azalpen laburrak emango ditu argitzeko edo aurkezteko ikasgaiaren atal desberdinak

- Lan kooperatiboa, puzzle erara, testuak aztertzeko

- Problemak eta hainbat jarduerak ikasleek aurkeztuko dituzte

- Informatikako gelan hainbat jarduera egingo dira (instituzioetako web orriak aztertzeko, proiektuaren garapena, besteak beste)

- Taldeka problemak ebatziko dira eta beste taldeekin kontrastatuko dira.

- Gutxieneko azterketak, ikasleak aztertzeko bere ezagutza eta irakasleak ebaluatzeko gaitasunen lorpena. Feedbackak emango zaie ikaste prozesua hobetzeko.

- Adituen konferentziak eta landa-praktikak



Osasun egoerak aurrez aurreko irakaskuntza edota ebaluazioa eragotziz gero, onlineko jarduerara joko da eta ikasleei aldaketa horren berri emango zaie.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 20
    • Ahozko defentsa (%): 15
    • Banakako lanak (%): 5
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 60

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Etengabeko ebaluazioa egingo da, horregatik lehenengo egunetatik egindako jarduera guztiak ebaluatuko dira. Irakaskuntza gidan Ebaluazio sistema atalean irizpideak azaldu dira.

Ikasgaiaren proiektua zenbait entregatzeko eta jarduera izango ditu eta hauen ebaluazioa egiteko errubrikak erabiliko dira. Entregatzekoren bat ez ba ditu betetzen irizpideak, ikaslea irakaslearekin aztertuko dira eta ikasleak akatsak zuzendu ondoren aurkeztu beharko dute berriro. Bigarren aldian ebaluazioaren nota maximoa 8 izango da. Informazioa Ikaslearen gidan aurkeztuko da.

Proiektuaren ebaluazioaren gain, bi gutxieneko azterketa egingo dira (proba idatzia). Hauetan oinarrizko galderak egingo dira, eta gainditzeko nota 6,5 izango da. Horrela, ikasgaiaren oinarrizko kontzeptuak barneratu direla konprobatuko da, eta posible izango da egingo diren beste jarduerekin bataz bestekoa egitea. Gutxieneko azterketa egin ondoren, beharrezkoa bada, jarduerak egingo dira zalantzak argitzeko. Proba horiek ez badira gainditzen, beste gutxieneko azterketa egingo da ikasgaiaren oinarrizko galderekin (gainditzeko ere 6,5 atera beharko da eta nota maximoa 8 izango da). Ikasleak ez badu gainditzen, azken aukera izango dute maiatzean, unibertsitatearen akademi egutegian ezarritako egunean. Kasu honetan, ikasturtean zehar egindako jardueren notak gordeko dira.





Graduko eta lehenengo eta bigarren zikloko Ikasketen gestiorako araudian 39. artikuluaren arabera, ikasleek aukera izango dute deialdiari uko egiteko. Bukaerako proba bakarra egingo zaio, non irakasgaiko alderdi praktikoa ere ebaluatuko den. Proba horrek, irakasgaiko notaren %100 balioko du. Horretarako, eskaria irakas¬gaiko irakasleari egin beharko diote idatzi bidez eta irakasgaiaren irakaskuntza epe data amaitu baino hilabete bat lehenago gutxienez, irakasgaiaren ikasketen gidaliburuan hala agertuko dena.



Ikaslea ez bada idatzizko probara aurkezten, edozein deialditan, deialdiari uko egin diola ulertuko da eta «Aurkezteke» jarriko zaio.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

“IDEM “ OHIKO DEIALDIA.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Ikaslearen dokumentua (E-gelan bidez emango da)
- Orozco, Carmen et al. Contaminación Ambiental. Una visión desde la química. Pérez, José Tomás (ed.). Madrid: Thomson, 2003. 678 pag. ISBN: 84-9732-178-2.
- Kiely, Gerard. Ingeniería Ambiental. Fundamentos, entornos, tecnologías y sistemas de gestión. Madrid: MaCRAW-HILL/INTERAMERICANA DE ESPAÑA S.A.U., 1999. ISBN: 0-07-709127-2.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

- Orozco, Carmen et al. Contaminación Ambiental. Una visión desde la química. Pérez, José Tomás (ed.). Madrid: Thomson, 2003. ISBN 8497321782.

- Kiely, Gerard. Ingeniería Ambiental. Fundamentos, entornos, tecnologías y sistemas de gestión. Madrid: MaCRAW-HILL/INTERAMERICANA DE ESPAÑA S.A.U., 1999. 1331 P. ISBN 0077091272.



Gehiago sakontzeko bibliografia

- Gómez Orea. Evaluación del Impacto Ambiental: un instrumento preventivo para la gestión ambiental". Madrid: Mundi-Prensa, 2003. ISBN 8484760847.
- Luis Bernardo López Vázquez. Estudio y Evaluación de Impacto ambiental en Ingeniería Civil. Madrid: ECU, 2012. ISBN 9788415613046.
- Mª José Carrasco García, Álvaro Enríquez de Salamanca Sánchez-Cámara. Evaluación de impacto ambiental de infraestructuras. Redacción y tramitación de documentos. Madrid: AENOR ediciones, 2010. ISBN 9788481437102.

Aldizkariak

Ambientum
Environmental Technology
Environmental Science & Technology

Web helbideak

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-home/eus/
http://www.ihobe.eus
http://www.magrama.gob.es/es/
http://europa.eu/index_es.htm
http://ocw.ehu.es/course/view.php?id=311


5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • FERNANDEZ MARZO, FLORENCIO
  • PEÑA RODRIGUEZ, CRISTINA
  • ZUBITUR SOROA, MARIA MANUELA

TaldeakToggle Navigation

01 Teoriakoa (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

08:30-11:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 4.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)

01 Gelako p.-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

11:30-12:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eAULA 4.1 - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

08:30-11:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO CAM - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
16-30

11:30-12:30 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO CAM - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA (1)