Irakasleak
PABLO FERNANDEZ BUSTAMANTE
- Ezagutza arloa
- Ingeniaritza Elektrikoa
- Saila
- Ingeniaritza Elektrikoa
- Ikastegia
- Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola
- Posta elektronikoa
- pablo.fernandez@ehu.eus

Industria Ingeniari Teknikoa Elektrizitatean (Makina Elektrikoak), UPV/EHUn (1995). Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Gradua, UPV/EHUn (2015). Energia Berriztagarrien Integrazioa Sistema Elektrikoan, Unibertsitate Masterra, UPV/EHUn (2016). Kontrol, Automatizazio eta Robotika Ingeniaritzan Doktorea, UPV/EHUn (2025eko urria).
11 urteko esperientzia profesionala du enpresa pribatuan, elikagaien industriara, industria kimikora eta petrokimikora bideratutako hozte-proiektuetan, bai landa-teknikari gisa, bai ingeniari gisa. 2017tik irakaslea da Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan, eta bertan Ingeniaritza Elektrikoko Sailari esleitutako hainbat irakasgai eman ditu. 2021etik Energiaren kudeaketa eta Ekoeraginkortasuna irakasgaiaren eskolak ematen ditu Ingurumen Zientzietako Graduan, Farmazia Fakultatean.
Ikertzaile gisa, bere lana energia-sistemen deskarbonizazioari buruzkoa da, eskaeraren elektrifikazioaren eta energia-iturri berriztagarrien erabileraren bidez.
ORCID: https://orcid.org/0000-0002-6881-8357