XSLaren edukia

Biodibertsitatea25234

Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Titulazioa
Ingurumen Zientzietako Gradua (Plan berria)
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
9
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25234

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala6394.5
Laborategiko p.1319.5
Landa p.1421

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

"Biodibertsitatea" Ingurumen Zientziak Graduko bigarren mailako irakasgaia da eta "Natura Ingurunearen Oinarri Zientifikoak (M02)" moduluan bilduta dago. Irakasgaia fauna, flora eta mikroorganismoei dagozkien hiru bloke handitan banatuta dago. Gaitegia garatu ahala ikasleek Biodibertsitateari buruzko oinarrizko kontzeptuak jasoko dituzte eta gure inguruko espezie bereizgarrienak eta erakusgarrienak identifikatzeko eta ezagutzeko trebezia lortuko dute: animalien kasuan ornodunak aztertuko dira soilik eta landareen munduan, kormodun landareak izango dira aztergai, eta bereziki zuhaitz eta zuhaixka espezieak eta horiek eratzen dituzten landare formazioak. Mikroorganismoei dagokienez, beraien dibertsitate fisiologikoaren ikasketa eta ingurumenean duten garrantzia izango dira jomugak.



Gaiaren izaera deskriptiboa dela eta, "Biodibertsitatea" irakasgaia arazo handiegirik gabe bideratu ahal izateko, ikasleek biologia eta landare eta animalia biologiari buruzko oinarrizko ezagutza eduki behar dute, eta baita arlo horietako terminologia menderatu ere. Gomendagarria da, beraz, lehen mailako "Biologia zelularra", "Landareen Biologia" eta "Animalien Biologia. Zoologia" irakasgaiak aprobatuta edukitzea. Era berean, gaien garapenean zehar beste irakasgai batzuetan ikusitako kontzeptuei erreferentzia egingo zaie ere, besteak beste Ekologian edo eta Analisi Geografikoan.



Ikasleak irakasgai honetatik jasoko duen ezagutza oso baliogarria, eta kasu batzuetan ezinbestekoa, izango da Graduko beste irakasgai batzuk behar bezala ulertu eta jarraitzeko, besteak beste "Faunaren eta Floraren Kudeaketa eta Kontserbazioa", "Lurralde Antolakuntza eta Ingurumena", "Landareen Diagnosi eta Leheneratzea", "Landa Lanari Aplikatutako Teknikak" edo "Paisaiaren Analisia eta Ebaluazioa". Era berean, oinarrizkoak dira ere ingurumen hezkuntzarekin, naturgune babestuen kudeaketarekin, ingurumen kontsultoriekin edo ingurumen inpaktuaren ebaluazioarekin lotutako lanetan aplikatzeko.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

IRAKASGAIAREN BERARIAZKO GAITASUNAK (Moduluarenak)



1. Organismoen antolaketa morfologikoa eta funtzionala deskribatzea, eta taxonomiaren eta sailkapen biologikoen oinarriak ulertzea.



2. Lurreko bioma nagusiak eta prozesu ekologiko orokorrak ezagutzea, baita horiek eragiten dituzten faktoreak eta horien dinamika ere, eta eskualde mailako ekosistema eta habitat nagusien funtsezko ezaugarriak ezagutzea.



3. Biodibertsitatea hainbat eskalatan balioesteko, irudikatzeko eta interpretatzeko prozedurak erabiltzea: biztanleria-eskalan, eskala taxonomikoan, eskala ekologikoan. Baita ingurune naturalean eta antropizatuan dituen interakzioetan eta ingurumenean duen garrantzian ezagutzea.



IKASKETA EMAITZAK



1. Biodibertsitatea populazio, espeziea eta ekosistema mailan estimatzen, irudikatzen eta interpretatzen du.

2. Iberiar Penintsulako ingurumen-interes handieneko espezieak ezagutzen ditu.

3. Espezieen eta landare-formazioen banaketaren azpian dauden faktoreak identifikatzen ditu, eta morfologiarekin lotzen ditu.

4. Zuzentarauko habitatak ezagutzeko tresnak egoki erabiltzen ditu.

5. Mikroorganismoen antolaketa morfologikoa eta funtzionala bereizten ditu.

6. Materiaren zikloetan mikrobioen parte-hartzea identifikatzen du.

7. Ezagutzen ditu mikrobio-elkarteak eta haien ingurumen-interakzioak.

8. Mikroorganismoak ingurumenean aztertzeko teknikak eta metodoak menderatzen ditu.



ZEHARKAKO GAITASUNA



1. Idatziz komunikatzen, hizkuntza akademiko eta zientifiko zuzenak erabiliz.



Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

I BLOKEA (1,5 ordu)

Bloke honen helburua Biodibertsitatea gene, espezie eta ekosistema mailan ulertzea, estimatzea eta interpretatzea.



1. gaia: BIODIBERTSITATE KONTZEPTUA



II BLOKEA (20 ordu)

Biogeografiaren oinarrizko kontzeptuak ezagutzea eta erabiltzen jakitea. Ingurumenaren ikuspuntutik, paisaiak eratzen nagusi diren Iberiar Penintsulako landare-espezieak ezagutzea eta eskualde bateko landare biodibertsitatea eta bere banaketa interpretatzen jakitea. 92/43/CEE Arteztarauko habitatak ezagutzeko baliabideak behar den bezala erabiltzea.



2. gaia. IBERIAR PENINTSULAKO FLORA. HAINBAT FAMILIAREN XEHETASUNAK:

FAGACEAE, BETULACEAE, ROSACEAE, FABACEAE, LAMIACEAE, ERICACEAE, OLEACEAE, CAPRIFOLIACEAE FAMILIAK.



3. gaia. IBERIAR PENINTSULAKO BIOGEOGRAFIA. ENDEMISMOAK ETA BIODIBERTSITATEAREN PUNTU BEROAK. PARAMETRO BIOKLIMATIKOAK. SAILKAPEN BIOGEOGRAFIKO DESBERDINEN SARRERA. LANDARE KOMUNITATEAK. METODO FITOSOZIOLOGIKOA.



4. gaia. IBERIAR PENINTSULAKO LANDAREDIA: BASOAK ETA SASTRAKADIAK. MOTAK ETA ESPEZIE BEREIZGARRIAK. 92/43/CEE ARTEZTARAUA, HABITATAK IDENTIFIKATZEKO TRESNAK.



III BLOKEA ( 5,5 ordu)

Biodibertsitatearen galera eragin duten prozesu ebolutiboak eta gaur egungoak ulertzea.



5. gaia. EBOLUZIO- ETA ESPEZIAZIO-MODELOAK. BIODIBERTSITATEA KUANTIFIKATZEN.

6. gaia. BIODIBERTSITATEAREN KRISIA.

7. gaia. KONTSERBAZIOAREN BIOLOGIARI APLIKATUTAKO OINARRI GENETIKOAK.



IV BLOKEA (15 ordu)

Iberiar Penintsulako ingurugiroaren ikuspuntutik interes gehien duten ornodun espezieak ezagutzea eta eskualde bateko animalien dibertsitatea eta bere banaketa interpretatzen jakitea.



8. gaia. IBERIAR PENINTSULAKO FAUNA. ARRAIN, ANFIBIO, NARRASTI, HEGAZTI ETA UGAZTUN ESPEZIE ADIERAZGARRIAK.



V BLOKEA ( 21 ordu)

Mikroorganismoen dibertsitate fisiologikoa eta ingurumenean duten garrantzia identifikatzea.



9. gaia. INGURUMEN MIKROBIOLOGIA. SARRERA

10. gaia. MIKROBIO-DIBERTSITATEA. Mikroorganismo prokariotoak, eukariotoak eta azelularrak

11. gaia. BAKTERIOEN FISIOLOGIA, METABOLISMOA ETA GENETIKA. Nutrizioa eta hazkuntza. Bioenergetika eta maila trofikometabolikoak. Mutazioa eta material genetikoaren transferentzia.

12. gaia. MIKROBIO-EKOLOGIA. MIKROORGANISMOAK NATURAN. Mikroorganismoen antolaketa naturan. Biofilmak. Mikrobio-inguruneak. Ziklo biogeokimikoak. Elkarrekintzak.

13. gaia. EKOLOGIA KUANTITATIBOA. IKASKETA-METODOAK. Ingurugiroko laginen bilketa eta prozesaketa mikrobio-komunitateen ikasketan.

14. gaia. MIKROBIO-EKOLOGIAREN IKUSPEGI BIOTEKNOLOGIKOAK. Lurzoruen kudeaketa, hondakinen tratamendua, metalen eta energiaren berreskuratzea, izurrien kontrola, genetikoki eraldatutako mikroorganismoak



MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan hainbat irakas-metodo erabiltzen dira:



Eskola magistraletan irakasleak gaiaren edukia eta kontzeptuak azalduko ditu beren-beregi prestatutako irudiak erabilita eta ikasleen parte hartzea sustatzeko eta edukiak errazago bereganatzeko; azalpenak ariketa praktikoekin osatuko dira.



Laborategi praktikak irakasgaiaren edukia sakonago aztertzeko eta errazago ulertu eta bereganatzeko ezinbestekoak izango dira. Baita irakasgaia osatzen duten hiru arloetan erabilgarriak diren tresna eta tekniken erabileran ezagutza eta abilezia eurenganatzeko ere.

Landa irteerak ezinbestekoak dira espezieak ezagutzeko erabilgarriak diren ezaugarriak eta alderdiak lantzeko eta baita ikasleak espezieen identifikazioan trebatzeko ere.



Aurrez aurreko eskolak bakarka edo taldean egin beharreko lanekin osatuko dira. Landare espezieen ezagutza bultzatzeko ikasleek herbario bat egin beharko dute taldeka.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 35
    • Banakako lanak (%): 5

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ebaluazio jarraitua: azken notaren %40.



Ebaluazio jarraituko probak:

• Herbarioa aurkeztu (5 %).

• Animalia espezieak ezagutzeko proba (Visu) (% 16,5).

• Zuhaitz eta zuhaixka espezieak identifikatzeko proba (% 8,5).

• Mikroorganismoak manipulatzeko laborategi-teknikak menderatzen direla erakusteko proba (% 10).



Banakako amaierako proba: azken notaren %60.



Hiru ataletan (Zoologia, Botanika eta Mikrobiologia) banatutako proba idatzia izango da.



Irakasgaiaren kalifikazioa.



Aurreko probetan izandako noten batezbesteko haztatutik lortuko da irakasgaiaren nota.

Irakasgaia gainditzeko proba bakoitzean (etengabeko ebaluaziokoak zein amaierakoak), gutxienez 5 puntu lortu behar dira 10etik. Salbuespen gisa, 4 puntu edo gehiagoko notak beste probetako kalifikazioekin konpentsa daitezke, bai arlo bakoitzean (Zoologia, Botanika eta Mikrobiologia), bai irakasgai osoan.



Ohiko deialdian irakasgaia gainditzen ez denean.



UPV/EHUren jarraibideei jarraituz, notak urte akademiko bereko ezohiko deialdirako gordeko dira soilik eta hurrengo kasuetan:



1. 10 puntutik 5 edo gehiago dituzten probak.

2. Ataleko nota (zoologia, botanika eta mikrobiologia) 5etik gorakoa izatea, 10 puntutik.



EZ DA GORDEKO IKASTURTE BATEKO NOTARIK BESTE IKASTURTE BATERAKO.



Akats ortografikoek proben nota jeitsi dezaketela eta muturreko kasuetan proba ez gainditzeko arrazoi izan daitezkeela jakinarazten da.



Osasun-baldintzek ebaluazio presentziala egitea eragozten badute, ebaluazioa modu ez-presentzialean egingo da eskura ditugun baliabideak erabilita. Hala egitera behartuta bageunde, jakin bezain laister informatuko dira ikasleak, eta behar beste zehetasun eskainiko zaie.



UPV/EHUko arautegiaren arabera (ikus I kapitulua, 8.2 artikulua), graduko irakasgaietan egon daitezkeen bi ebaluazio moduak matrikulatutako ikasle guztiontzat hurrengo bi hauek dira: ebaluazio finala eta etengabeko ebaluazioa (mistoa, zeinaren % 30 gutxienez etengabeko ebaluazioa den).

Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa <> izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40a edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.



Etengabeko ebaluazio sistemari uko egiteko, ikasleak etengabeko ebaluazio sistemari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, 9 asteko epea izango, ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Horretarako, ikasleak etengabeko ebaluazioari (edo mistoari) uko egiten diola jasotzen duen Farmazia Fakultateko web orrian, Arautegiaren atalean dagoen eskaera-orria bete eta aurkeztu beharko dio (8.3 artikulua). Uko egiteko eta ebaluaziorako irizpideak Graduko Titulazio ofizialetako ikasleen ebaluaziorako arautegian jartzen duenaren araberakoak izango dira beti (EHAA, 2017ko martxoaren 13, 50.zb.).

Zehazki, azken ebaluazio horrek zati hauek izango ditu:



1.) Herbarioa bakarka (azken notaren %5)

2.) Animalia eta landare espezieak identifikatzeko proba egitea (azken notaren %25)

3.) Laborategi proba bat egitea, teknika experimentalen aplikazioarekin lotutako irakasgaiaren ikaskuntza-emaitza ebaluatzeko (azten notaren %10)

4.) Azken proba idatzia egitea (azken notaren %60)

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Aparteko deialdian etengabeko ebaluazioa (mistoa) burutu ezin duten eta azken ebaluaziora doazen ikasleekin erabiliko diren ebaluazio-irizpide berberak aplikatuko dira. Beraz, ondorengoa eskatuko zaie:

1.) Herbarioa bakarka (azken notaren %5)



2.) Animalia eta landare espezieak identifikatzeko proba egitea (azken notaren %25)



3.) Laborategi proba bat egitea, teknika experimentalen aplikazioarekin lotutako irakasgaiaren ikaskuntza-emaitza ebaluatzeko (azten notaren %10)



4.) Azken proba idatzia egitea (azken notaren %60)



Osasun-baldintzek ebaluazio presentziala egitea eragozten badute, ebaluazioa modu ez-presentzialean egingo da eskura ditugun baliabideak erabilita. Hala egitera behartuta bageunde, jakin bezain laister informatuko zaie ikasleei.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Laborategiko praktiketan bataren erabilera derrigorrezkoa izango da, eta Mikrobiologiako praktiketarako baita beira-errotulatzailea eta pospolo/txiskeroa eramatea ere.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Aseguinolaza, C. y otros. 1996. Vegetaci¿e la Comunidad Aut¿a del Pa¿Vasco. 361 p. Ed. Gobierno Vasco.

Atlas R.M., Bartha R 2002. Ecolog¿Microbiana y Microbiolog¿Ambiental. 4. Ed. Addison Wesley. 2002.

Delibes de Castro, M.. 2008. La naturaleza en peligro. Ediciones Destino.

Frankham, R., Ballou, J.D., y Briscoe, D.A. 2002. Introduction to conservation genetics. Cambridge Univ. Press. UK

Henry, R.J. (ed.). 2006. Plant diversity and evolution: genotypic and phenotypic variation in higher plants. 352 p.. CABI publishing..

Izco, J. y otros (2004). Bot¿ca. 906 p. Ed. MacGraw-Hill-Interamericana. (2. ed.)

Madigan MT y cols. 2004. Brock, Biolog¿de los microorganismos. 10. Ed. Prentice Hall International.

Atlas y libros rojos publicados por la Direcci¿eneral de Conservaci¿e la Naturaleza (Varios vol¿menes).

Gehiago sakontzeko bibliografia

Aseguinolaza, C. y otros. 1996. Vegetaci¿e la Comunidad Aut¿a del Pa¿Vasco. 361 p. Ed. Gobierno Vasco.
Peralta, J., Biurrun, I., Garc¿Mijangos, I., Rem¿J.L., Olano, J.M., Lorda, M., Loidi, J. & Campos, J.A. (2013). Manual de h¿tats de Navarra. GANASA y Gobierno de Navarra, Departamento de Desarrollo Rural, Medio Ambiente y Administraci¿ocal. Servicio de Publicaciones y Proyecci¿e Navarra, 576 pp.
Loidi, J. Biurrun, I., Campos, J.A., Garc¿Mijangos, I. & Herrera, M. (2011). La vegetaci¿e la Comunidad Aut¿a del Pa¿Vasco. Leyenda del mapa de series de vegetaci¿ escala 1:50.000. Universidad del Pa¿Vasco,

TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-22

16:30-18:00 (1)

16:30-18:00 (2)

15:30-16:30 (3)

20-23

15:30-16:30 (4)

23-24

16:30-18:00 (5)

16:30-17:30 (6)

24-27

15:00-16:30 (7)

25-27

16:30-18:00 (8)

25-28

16:30-18:00 (9)

28-34

16:30-18:00 (10)

29-32

16:30-18:00 (11)

29-34

15:00-16:30 (12)

33-34

16:30-18:00 (13)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
  • Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA (7)
  • Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA (8)
  • Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA (9)
  • Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA (10)
  • Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA (11)
  • Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA (12)
  • Gela 2.13 - FARMAZIA FAKULTATEA (13)

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
22-22

12:00-14:00 (1)

33-33

11:00-13:30 (2)

11:00-13:30 (3)

11:00-13:00 (4)

11:00-13:00 (5)

34-34

11:30-13:30 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (6)

16 Landa p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-21

09:00-11:00 (1)

24-25

09:30-12:30 (2)

26-26

09:00-12:00 (3)

32-32

09:00-12:00 (4)

Irakasleak

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
19-23

15:00-16:30 (1)

15:00-16:30 (2)

20-23

16:30-18:00 (3)

24-24

15:00-16:30 (4)

24-26

16:30-18:00 (5)

24-28

15:00-16:30 (6)

25-27

15:30-16:30 (7)

27-27

16:30-18:00 (8)

28-28

16:30-18:00 (9)

15:00-16:30 (10)

29-29

16:30-18:00 (11)

15:00-16:30 (12)

15:00-16:30 (13)

31-32

16:30-18:00 (14)

15:00-16:30 (15)

33-34

16:30-18:00 (16)

15:00-16:30 (17)

15:00-16:30 (18)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA (6)
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA (7)
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA (8)
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA (9)
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA (10)
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA (11)
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA (12)
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA (13)
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA (14)
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA (15)
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA (16)
  • Gela 2.12 - FARMAZIA FAKULTATEA (17)

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
36-36

10:00-11:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)

46 Laborategiko p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
22-22

11:30-13:30 (1)

33-33

09:30-12:30 (2)

10:00-12:30 (3)

10:00-12:30 (4)

34-34

11:30-12:30 (5)

09:30-11:30 (6)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 1.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (6)

46 Laborategiko p.-3 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
31-31

10:00-13:00 (1)

10:00-12:30 (2)

10:00-12:30 (3)

34-34

12:30-13:30 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 1.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)

46 Landa p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-21

09:00-11:30 (1)

24-24

08:30-11:30 (2)

26-26

08:30-11:30 (3)

28-28

08:30-11:30 (4)

32-32

09:00-12:00 (5)

Irakasleak

46 Landa p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-21

11:30-14:00 (1)

24-24

11:30-14:30 (2)

26-26

11:30-14:30 (3)

28-28

11:30-14:30 (4)

32-32

09:00-12:00 (5)

Irakasleak