XSLaren edukia

Kimika I25226

Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Titulazioa
Ingurumen Zientzietako Gradua (Plan berria)
Ikasturtea
2023/24
Maila
1
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25226

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3050
Gelako p.1525
Laborategiko p.1515

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

KIMIKA I irakasgaia Ingurumen Zientzietako Graduan irakasten den derrigorrezko irakasgaia da. Oinarrizko heziketaren barnean dago, 6 ECTS kreditu ditu eta lehenengo lauhilabetekoan irakasten da.



Honako hauek dira irakasgai honekin lortu nahi diren helburuak:

-Ikasketa planean dauden beste irakasgaietarako tresna baliagarria izatea.

-Lan-munduan behar izango diren gaitasun orokorrak eta zeharkakoak lortzen laguntzea.

-Trebetasun logiko-deduktiboa lortzea Ingurumenaren Kimikaren edukien bidez.



KIMIKA I irakasgaian izena emateko ez dago aldez aurreko baldintzarik. Hala ere, kimika arloan batxilergoan ikasitakoa gogoratzea gomendatzen da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgai honen helburu nagusia kimika arloko ezagutza egokien igorpena da, epe laburrera hurrengo mailetako irakasgaiak zailtasunik gabe jarraitzeko, eta aurrerago ikaslearen jarduera profesionala ahalbidetzeko. Era berean, kimika laborategiko tresnekin eta oinarrizko tekniketan trebatzea, ere, da helburua.



GAITASUNAK

Oinarrizko gaitasunak:

MEC1. Ikasleek bigarren hezkuntza orokorraren oinarritik abiatzen den ikasketa-arlo batean ezagutzak badituztela eta ulertzen dituztela frogatu izana, eta maila horretan, testuliburu aurreratuetan oinarritzen bada ere, beren ikasketa-eremuko abangoardiatik eratorritako ezagutzak dakartzaten alderdi batzuk ere badaude.

MEC2. Ikasleek beren ezagutzak lanean edo bokazioan modu profesionalean aplikatzen jakitea, eta argudioak eginez eta defendatuz eta beren ikasketa-arloaren barruan arazoak konponduz frogatu ohi diren gaitasunak izatea.

MEC3. Ikasleek datu garrantzitsuak bildu eta interpretatzeko gaitasuna izatea (normalean beren ikasketa-arloaren barruan), gizarte-, zientzia- edo etika-arloko gai garrantzitsuei buruzko gogoeta barne hartzen duten iritziak emateko.

MEC4. Ikasleek informazioa, ideiak, arazoak eta konponbideak transmititu ahal izatea publiko espezializatu bati zein espezializatu gabeari

MEC5. Ikasleek autonomia-maila handiko ikasketak egiteko beharrezkoak diren ikaskuntza-trebetasunak garatu izana.

Gaitasun orokorrak:

G001. Zientziei buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratzea eta horien emaitzak erabiltzea, gizarte-, ekonomia-, lege- eta etika-esparruekin integratuz ingurumen-arazoak identifikatzeko.

G003. Ingurumenaren arlokorako zeregin profesionalean ari diren lan-taldeetan integratzea, irakaskuntza eta ikerkuntza barne.

Zeharkako gaitasunak:

G009. Iturburu ezberdinetako informazioa gai bati aplikatuta erabiltzen jakitea, egokiro aplikatuz, ondorio esanguratsuenak atera eta jendaurrean aurkezten jakinda.

Gaitasun espezifikoak:

M01CM01. Ingurumen-prozesuetan parte hartzen duten elementu eta konposatuen egitura, propietateak eta erreaktibitatea deskribatzea.

M01CM03. Arlo zientifikoetako terminologia eta neurketa-unitateak ezagutzea eta aplikatzea.

M01CM04. Laborategiko lanerako eta oinarrizko instrumentaziorako beharrezkoak diren trebetasunak eskuratzea, garatzea eta lantzea.



IRAKASGAIA IKASTEAREAN EMAITZAK

IE1. Taula periodikoko elementu kimikoak kokatzen ditu eta elementuen konfigurazio elektronikoak haien propietate fisiko eta kimikoekin erlazionatzen ditu.

IE2. Lotura-ereduak ezagutzen ditu eta konposatuen propietate fisikoak eta kimikoak egiturarekin erlazionatzen ditu.

IE3. Erreakzio kimiko motak (azido-basea eta redox) eta disoluzioko oreka kimikoak ezagutzen ditu.

IE4. Elementu kimikoen eta horien konposatuen propietate bereizgarriak ezagutzen ditu.

IE5. Eguneroko bizitzan inguratzen gaituzten konposatu kimikoak identifikatzen ditu, sor ditzaketen ingurumen-arazoekin batera.

IE6. Ingurumenean oinarrizkoak diren erreakzio kimikoak aurreikusi eta interpretatzen ditu.

IE7. Konposatu kimikoak ezagutzen ditu, eta IUPACen arauen arabera formulatu eta izendatzen ditu.

IE8. Disoluzioen kontzentrazio-unitateak maneiatzen ditu eta horien propietateak ezagutzen ditu.

IE9. Substantzia kimikoen erabilerari eta laborategiko prozesuei lotutako arriskuak ezagutzen ditu.

IE10. Konposatuak eraldatzeko, bereizteko, isolatzeko eta arazteko prozedura esperimental egokiak ezagutzen ditu, sintesi-ekipo zientifiko egokiak erabiltzea barne.

IE11. Kimika-laborategiko oinarrizko tresneria behar den trebetasunez erabiltzen du, eta oinarrizko eragiketak egiten ditu.

IE12. Badaki lan teorikoei eta/edo esperimentalei buruzko txostenak, laburpenak eta aurkezpenak egiten, banaka edo taldeka, espiritu kritikoarekin eta hizkuntza zientifiko egokia erabiliz.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

EDUKI TEORIKOA

I. BLOKEA

1.- Egitura atomikoa eta lotura kimikoa

2.- Gasak, likidoak eta disoluzioak

3.- Termodinamika, oreka kimikoa eta zinetika kimikoa



II. BLOKEA

4.- Azido-Base oreka

5.- Hauspeaketa-erreakzioak eta ioi konplexuen orekak

6.- Elektroi-transferentziako erreakzioak

7.- Energia eta ingurunea



III. BLOKEA

8.- Ingurune-kimika: zientzia kimiko iraunkorra

9.- Geosferaren kimika

10.- Hidrosferaren kimika

11.- Atmosferaren kimika



JARDUERA ESPERIMENTALAK



1. Disoluzioak, hauspeatzea eta iragazketa

2. Laborategiko oinarrizko lanak

3. Azido-Base disoluzioak eta balorazioak

4. Erredox erreakzioak

5. Pilak eta zelula elektrokimikoak



Laborategian sartu baino lehen gidoietan agertzen diren "Arau orokorrak" eta "Kimikako esperimentazio teknikak" atalak irakurri (eta ulertu) behar dira.

MetodologiaToggle Navigation

-Eskola magistralak. Azalpenak emateko ondoko tresnak erabiliko dira: arbela, power pointak eta fotokopiak.

-Ariketen ebazpena. Metodo honekin, ebazpenaren mekanismoak landuko dira, eskola magistraletan emandako teoria aplikatuz. Proposatuko diren problemak, beti aplikazio praktikoekin lotzen saiatuko da.

-Laborategiko praktikak. Ikasleek eskola teorikoetan ikusitakoa praktikan jarriko dute.

-Zuzendutako aktibitateak. Eskola magistralekin batera, BLOKE bakoitzean aktibitate ezberdinak planteatuko dira taldeka edo banaka ebazteko.

-Ariketen ebazpena taldeka. Taldeak antolatuko dira ikasleen artean elkarri eskola magistraletan agertu diren zailtasunak argitzen laguntzeko.

-Lan bibliografikoa. Ingurumenarekin lotutako gai bati buruzko lan bat proposatuko da. Lauhilabete hasieran taldeak sortuko dira eta lana egiteko arauak azalduko dira.

-Proposatutako ariketen ebazpena. Atal bakoitzaren hasieran, ikasle bakoitzari gaiarekin erlazionaturik dauden ariketak eta galdera sortak emango zaizkie. Ariketa hauek klase orduetatik kanpo egingo dira eta horietako batzuk gelan ebatziko dira.

-Halaber, metodologia aktiboak (gela iraulia, puzlea, ariketetan oinarritutako ikaskuntza, etab.) erabiliko dira bai eduki teorikoan zein jarduera esperimentaletan.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 60
    • Test motatako proba (%): 4
    • Praktikak egitea (ariketak, kasuak edo buruketak) (%): 6
    • Banakako lanak (%): 5
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 5
    • Lanen, irakurketen... aurkezpena (%): 5
    • Laborategiko praktikak (%): 15

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO-METODOLOGIA

1) Etengabeko ebaluazioa

Hiru azterketa: %60

Bi azterketa egingo dira, horietako bakoitzak %10eko pisua izango du azken notan, Fakultateak ebaluazio jarraituaren egutegian finkatutako egunetan. Ebaluazioan test motako galderak izango dira (egia/gezurra), eta erantzunak behar bezala arrazoitu beharko dira. Horietako bakoitzak azterketa data heldu arte emandako eduki teorikoa hartuko du barne.

Hirugarren azterketa, azken notan %40ko pisua duena, Fakultateak ohiko deialdiko azterketetarako finkatutako egunean egingo da. Azterketa horretan gai guztiak ebaluatuko dira, baita aurreko bi azterketetan ebaluatutakoa ere. Kasu horretan, azterketak hiru atal izango ditu: test motako galderak, garatu beharreko galdera laburrak eta problemak.

Formulazioa: derrigorrezkoa da formulazio ariketak gainditzea, bai konposatu ezorganikoen formulazioa (lehenengo azterketarekin batera eskatuko dena) hala nola koordinazio konposatuena (bigarren azterketarekin eskatuko dena). Formulazioa gainditu ez duten ikasleek ohiko eta ezohiko deialdietan azterketa errepikatzeko aukera izango dute.

Gainontzeko atalekin batezbestekoa egiteko, hiru azterketa hauekin eskurarutako gutxieneko nota 4 izango da. Nota txikiagoa lortuz gero, gehieneko nota 4,5 izango da.



Ebaluazio jarraia: %05 EF

Atal honetan, ikasleek ikasgelan duten parte-hartzea ebaluatuko da, eta irakasleak gaiak lantzen ari diren bitartean planteatutako galderei behar bezala erantzutea ere izango da kontutan.



Proposatutako ariketen/ekintzen ebazpena: %10 EF

Gelan entregatu beharreko ariketak eskatuko dira.



Laborategiko praktikak: %15 EF

Segurtasun-testa: %2 EF

Lehenengo egunean egindako gidoiari buruzko azterketa: %3 EF

Lan pertsonala + praktika POI bitartez: %3 EF

Praktika-koadernoa + praktiketako azterketa: %7 EF

Derrigorrez, laborategiko praktikak gainditu behar dira irakasgaia gainditzeko. Laborategiko praktikak gainditzeko ezinbestekoa da guztietan parte hartzea zein koadernoa

egitea irakasleak emandako jarraibideak betez. Praktikak gainditu ez duen ikasleak beste aukera bat izango du ohiko eta ezohiko deialdietan, azterketa teoriko/praktiko baten bidez.

Urte batetik bestera laborategian lortutako emaitza gordeko da.



Taldeko lana: %10 EF

Txostena: %5 EF

Aurkezpena: %5 EF





2) Azken ebaluazioa

Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko, etengabeko ebaluazioan parte hartu zein ez hartu. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita.

Kasu honetan, ebaluazioa ondoren adierazten den bezala garatuko da:

1. Banakako lan bat entregatzea eta aurkeztea, ikaslearen gidan deskribatuta egongo dena: % 10

2. Laborategiko praktika bat egitea, non teknika esperimentalen aplikazioa ebaluatuko den; edo ikasturtean zehar praktikak eta hauen ebaluazio atal guztiak egin izana (lehendik lortutako nota gordeko da, eta irakasgaiaren kalifikazio osotik dagokion portzentajea): % 15

3. Azken proba idatzia: 75%



IRIZPIDEAK:

- Kontuan izan behar da ebaluatuko diren lan guztiak aurkezpen egokia erabiliz entregatu behar direla. Hau da, argi eta garbi idatzita, akats linguistiko edo ortografikorik gabe.

- Azterketetan ez da onartzen material elektronikoen erabilera, kalkulagailua izan ezik.

- Irakasgaiko jardueretan ikasleek egiten dituzten iruzurrezko edo bidegabeko praktika orori dagokion zigorra ezarriko zaio, UPV/EHUko araudiaren arabera.

EBALUAZIO DEIALDIARI UKO EGITEA

Azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa <> izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40 edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ez-ohiko deialdian ondoko ebaluazio irizpideak erabiliko dira, azken ebaluazio sistema jarraituz:

1. Banakako lan bat entregatzea eta aurkeztea, ikaslearen gidan deskribatuta egongo dena: % 10

2. Laborategiko praktika bat egitea, non teknika esperimentalen aplikazioa ebaluatuko den; edo ikasturtean zehar praktikak eta hauen ebaluazio atal guztiak egin izana (lehendik lortutako nota gordeko da, eta irakasgaiaren kalifikazio osotik dagokion portzentajea): % 15

3. Azken proba idatzia: 75%



Ohiko deialdian taldeko lana edota laborategiko praktikak gainditu dituzten ikasleek ez dituzte parte horiek berriro egin behar, eta deialdi horretan lortutako emaitza mantenduko da.



EBALUAZIO DEIALDIARI UKO EGITEA



Ikaslea azken probara aurkezten ez bada ebaluazio deialdiari uko egin diola ulertuko da eta "Ez aurkeztua" jarriko zaio.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasleek ikastegian erabiltzen den dokumentazioa (eskola magistraletan erabiltzen diren power pointak, taulak, eskemak, laborategiko gidoiak, proposatutako ariketak,..) gela birtualean (eGela) eskuragarri edukiko dute.
Laborategiko praktiketara koadernoa, segurtasun-mantala eta segurtasun-betaurrekoak eramatea derrigorrezkoa da.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

-Petruci, R. H.; Harwood, W. S.; Herring, G. Química General, 10a ed.; Prentice Hall, 2011.

-Manahan, S. E. Introducción a la Química Ambiental, Editorial Reverté S.A., 2007.

-López Cancio, J. A. Problemas de Química, Prentice Hall, 2000.

-Gilbert Long, G. Química General, Problemas y Ejercicios, Addison-Wesley Iberoamericana, 1991.

- Beobide, G.; Reyes, E.; Castillo, O.; Uria, U.; Pérez-Yáñez, S.; Cepeda, J.; Carrillo, L.; Vicario, J.L. Formulazioa eta nomenklatura kimikoa. IUPACen arauak eta ariketak, UPV/EHU argitalpen zerbitzua, 2019.



Gehiago sakontzeko bibliografia

-Dickson, T. R. Química - Enfoque Ecológico, Limusa Noriega Ediciones, 2000.
-Orozco, C. et al. Contaminación Ambiental. Una Visión desde la Química, Thomson Editores, 2004.
-Orozco, C. et al. Contaminación Ambiental. Cuestiones y Problemas Resueltos, Thomson Editores, 2003.
-Doménech, X.; Peral, J. Química Ambiental de sistemas terrestres, Editorial Reverté, 2006.

Aldizkariak

Web helbideak

https://egela.ehu.eus
http://www.rseq.org
https://www.webelements.com/
http://www.chemicalelements.com/


TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-4

18:00-19:00 (1)

2-9

16:00-17:00 (2)

2-16

16:00-17:00 (3)

10-14

16:00-17:00 (4)

15-16

16:00-17:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 1.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 1.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 1.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 1.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

15:00-16:00 (1)

5-5

18:00-19:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 1.9 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)

16 Laborategiko p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
15-15

09:00-11:00 (1)

12:30-13:30 (2)

09:00-11:00 (3)

12:30-13:30 (4)

09:00-11:00 (5)

12:30-13:30 (6)

16-16

09:00-11:00 (7)

12:30-13:30 (8)

09:00-11:00 (9)

12:30-13:30 (10)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (5)

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-16

15:00-16:00 (1)

16:00-17:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-5

15:00-16:00 (1)

2-8

18:00-19:00 (2)

10-15

14:00-15:00 (3)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 1.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)

46 Laborategiko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
12-12

09:00-11:00 (1)

12:30-13:30 (2)

09:00-11:00 (3)

12:30-13:30 (4)

09:00-11:00 (5)

12:30-13:30 (6)

09:00-11:00 (7)

12:30-13:30 (8)

09:00-11:00 (9)

12:30-13:30 (10)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (5)

46 Laborategiko p.-2 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
13-13

09:00-11:00 (1)

12:30-13:30 (2)

09:00-11:00 (3)

12:30-13:30 (4)

09:00-11:00 (5)

12:30-13:30 (6)

09:00-11:00 (7)

12:30-13:30 (8)

09:00-11:00 (9)

12:30-13:30 (10)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • . - FARMAZIA FAKULTATEA (5)