XSLaren edukia

Idatzizko komunikazio zientifiko-teknikoa euskeraz28278

Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Titulazioa
Ingurumen Zientzietako Gradua (Plan berria)
Ikasturtea
2023/24
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
28278

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala1522.5
Gelako p.1522.5
Ordenagailuko p.3045

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

IRAKASGAI HAU EUSKARAZ BAINO EZ DA ESKAINTZEN.





Graduetako ikasleek hizkuntza eta komunikazioa ongi menderatzeko premia dute, bai gradua egin bitartean, bai ikasketak amaitu eta lan munduan barneratzean ere. Gradua egiten ari direnean, batetik, ahozko aurkezpenak eta lanak egin beharko dituzte beste irakasgaietan ere eta, bestetik, Gradu Amaierako Lana idazteko eta aurkezteko beharko dute euskaraz zuzen eta era egokian aritzeko gaitasuna. Gradua amaitzen dutenean, askotariko bideak hartuko dituzte, eta horietan guztietan eskatuko zaie hizkuntza ongi menderatzea eta era argian eta zehatzean komunikatzeko gai izatea.



Horretarako gaitasunak hobetzeko, irakasgai honetan komunikazio zientifiko-teknikoa landuko da: dokumentazioa, berrikuspen bibliografikoak eta testu-genero ohikoenak. Espezializazio maila desberdinetako idatzizko eta ahozko testuak landuko dira: ikerketa-artikuluak, dibulgaziokoak, testu didaktikoak, lexikografikoak, eta ahozko aurkezpen akademikoak. Berariaz sakonduko da idatzizko komunikazio zientifikoan. Espezialitate-alorreko terminologia eta adierazpideak ere landuko dira aipatutako testu-generoekin lotuta.



Gradu Amaierako Lana prestatzeari eta defendatzeari begira ere, oso baliagarria da irakasgaia, aurkezpen akademikoak prestatzeko eta aurrera eramateko behar diren trebetasunak berariaz lantzen baitira. Azken batean, irakasgaiak aukera ematen du nork bere hizkuntza-ezagutzak eta komunikazio-gaitasunak testuinguruko eskakizunen arabera zabaltzeko edo egokitzeko, arloko adituek eskura dituzten tresnak eta baliabideak modu autonomo eta kritikoan erabiliz.



Irakasgai honek (IKZTEk) lotura zuzena du gradu berean eskaintzen den Ahozko Komunikazio Zientifiko-Teknikoa euskaraz (AKZTE) hautazko irakasgaiarekin (bigarren lauhilekoan egiten da). AKZTE irakasgaian, idatzizko komunikazio zientifikoa landuko bada ere, areago sakonduko da ahozko testu moten ezaugarrietan.





IRAKASGAIAREKIN LOTUTA DAUDEN GRADUKO GAITASUNAK:



G005 - Ingurumen-hezkuntza eta komunikaziorako kanpainak diseinatu eta garatzea, bai eta material didaktikoak egin eta ingurumen-heziketarako ikastaroak irakastea ere.

G009 - Iturri ezberdinetako informazioa gai bati aplikatuta erabiltzen jakitea: egoki aplikatzea, ondorio esanguratsuenak ateratzea eta jendaurrean aurkeztea.

M09CM05 - Argudioak arrazoitzea eta arazoen konponbideak proposatzea ikaslearen ikasketa-arloko gaietan.

M09CM06 - Gizartean ondorengoak hedatzeko gai izatea: informazioa, ideiak, arazo diren arloak eta konponbideak.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

1. Goi-mailako tituludunek euskararen erabileran eta garapenean duten eraginaren kontzientzia hartzea, eta norberaren komunikazio-rola berraztertzea testuinguru horretan.

2. Informazio zientifikoa bilatzea, ulertzea, sintetizatzea eta kritikoki aztertzea.

3. Ikerkuntzarekin, aholkularitza teknikoarekin eta irakaskuntzarekin lotutako arazoei aurre egiteko bideak adostea, aurkeztea eta argudiatzea, elkarlana baliatuta.

4. Kontsulta-tresnak erabiltzen jakitea (bereziki Interneten eskuragarri daudenak), askotariko komunikazio-egoeretan sor daitezkeen premiei egoki erantzuteko.

5. Unibertsitate- eta lanbide-esparruetako dokumentuak egoki sortzea (curriculumak, inprimakiak, protokoloak, eskabideak...).

6. Zientzia arloko gaiak komunikatzea, komunikazio-testuinguruaren eskakizunak aintzat hartuta: txostenak, artikulu zientifikoak, testu didaktikoak, dibulgazio-testuak.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

EGITARAU TEORIKOA



1. GAIA. Komunikazioaren oinarriak: testuen kalitatea.

1.1. Testua komunikazio-unitate linguistikoa: testuinguratzea, egituratzea eta testuratzea

1.2. Testuen berrikuspena

1.3. Komunikazio espezializatuaren bereizgarri batzuk

1.4. Ahozko eta idatzizko testuak

1.5. Testu-sorkuntzarako eta berrikuspenerako kontsulta-baliabideak



2. GAIA. Zientzia-testuak: testu prototipikoen bereizgarri linguistikoak.

2.1. Parametro pragmatikoak eta zientzia-testuak

2.2. Testu didaktikoak eta testu entziklopedikoak

2.3. Ikerketa-testuak eta dibulgazio-testuak

2.4. Zientzia-testuetan maiz erabiltzen diren zenbait diskurtso-eragiketa: testu-antolatzaileak, diskurtso-errutinak, aditzak.

2.5. Erregistro akademikoen zenbait bereizgarri: hitz elkartuen osaera eta idazkera, baliabide sinbolikoak diskurtsoan txertatzeko estrategiak eta izen-sintagma konplexuak.



3. GAIA. Terminologia eta fraseologia zientifikoak.

3.1. Testu espezializatuak, terminologia eta fraseologia

3.2. Hizkuntza gutxituen biziberritzea eta terminologia

3.3. Termino-sorkuntza: hiztegi-sorkuntzarako bideak

3.4. Terminologia-aldakortasuna garatutako hizkuntzetan eta normalizazio bidean dauden hizkuntzetan

3.5. Kontsulta-baliabideak: hiztegi eta datu-base terminologikoak vs corpusak



EGITARAU PRAKTIKOA



Hiru proiektu eramango dira aurrera:



A proiektua. Komunitate akademikoaren kideekin komunikatzea: eskabidea eta mezu elektronikoa

Helburua: komunikazioaren, testu-ekoizpenaren eta berrikuspenaren oinarriak lantzea (beti ere, kontsulta-baliabideak erabiliz: ortografia-zuzentzaileak, hiztegiak eta testu-corpusak).



B proiektua. Terminologia, jakintza espezializatua errepresentatzeko tresna.

Helburua: goi-mailako tituludunek jakintza espezializatua euskaraz errepresentatzeko baliabideak sortzeko orduan duten erantzukizunaz kontzientzia hartzea.



C proiektua. Komunikazio espezializatua eta testu espezializatuak.

Helburua: informazio espezializatua kudeatzea, ikerketa-testuak sortzeari begira. Ohiko ikerketa-testu ahozkoak eta idatzizkoak landuko dira eta, bestalde, terminologiaren komunikazio-funtzioa landuko da, komunikazio-egoera eta testu mota desberdinetan.

MetodologiaToggle Navigation

Eskola eta jarduera gehienak praktikoak izango dira. Horretarako, eGela erabiliko da. Honelako lanak eta metodologia erabiliko dira:



- Banakako lanak

- Talde-lanak

- Ordenagailu-praktikak

- Eskola teorikoak (ariketetan jorraturiko arazo eta egiturak azaltzeko)

- Ahozko aurkezpenak

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ikus ohiko deialdirako eta ezohiko deialdirako orientazioak (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaiaren ebaluazioa jarraitua izango da. Ebaluazio jarraituak eskatzen du aurrez aurreko saioetara bertaratzea eta zeregin guztiak garaiz entregatzea. Ebaluazio jarraitua egiten hasi eta alde batera uztea erabakitzen duten ikasleek edo hasieratik bakarrik bukaerako azterketaren bidez ebaluatuak izatea aukeratzen duten ikasleek bukaerako azterketa egiteko eskubidea dute (ebaluazioaren % 100). Eskubide hori gauzatu ahal izateko, ikasleak ebaluazio jarraituari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat helarazi behar dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari, lauhilekoaren hasierako 9 asteen barruan (1.- 9. asteetan). Halako idatzirik bidali ezean, ebaluazio jarraiturako aurkeztutako zereginak kalifikatuko dira.



UPV/EHUko Ebaluaziorako Arautegiko 12.2 artikuluaren arabera, azken probaren pisua irakasgaiko kalifikazioaren % 40 edo txikiagoa bada, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldia bukatu baino gutxienez hilabete lehenago eskaria egin beharko dute deialdiari uko egiteko. Eskari hori, idatziz, irakasgaiaren ardura duen irakasleari aurkeztu beharko zaio. Hori horrela, deialdiari uko egiten dioten ikasleek «AURKEZTEKE» kalifikazioa jasoko dute aktan; deialdiari uko egiten ez dioten ikasleek, azken probara aurkezten ez badira, aktan GUTXIEGI kalifikazioa izango dute (zenbakizko kalifikazioa: 0).



EBALUAZIO JARRAITUA: KALIFIKAZIO-TRESNAK ETA EHUNEKOAK:



- Galdetegiak: % 20

- Ahozko aurkezpenak: % 30

- Idatzizko lanak: % 50



EBALUAZIO EZ-JARRAITUA:

Bukaerako azterketarako orientazioak ezohiko deialdirako zehaztutako berberak dira.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Irakasgaiaren % 100 azterketa bidez ebaluatuko da. Azterketa ordenagailu-gelan egingo da, hizkuntza-tresna elektronikoekin lotutako gaitasunak ebaluatu ahal izateko. Ahozkoa ere ebaluatuko da. Horretarako, azterketa egunean, idatzia bukatu ondoren, 10 minutuko ahozko aurkezpena egingo dute azterketara aurkezten diren ikasleek ordenagailu-gelan bertan. Aurkezpena egiteko diapositibak prest ekarri beharko dituzte azterketa egiten duten ikasleek.



GALDETEGIA % 20

AHOZKO AURKEZPENA % 30

ARIKETAK ETA IDAZLANA % 50

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Ikasturteko edukiak (programa, ebaluabidea, apunteak, ariketak, entregatu beharreko zereginak, artikuluak, eta abar) eGELA plataforma birtualean zintzilikatuta egongo dira. Bestelako jakingarriak (tutoretza-orduen aldaketak, eskolan aipatu gabe geratu direnak, eta abar) foroaren bitartez jakinaraziko dira.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

EZEIZA, J., ALDEZABAL, I., ELORDUI, A., ZABALA, I., UGARTEBURU, I., ELOSEGI, K. (2010). PREST: Unibertsitateko komunikazio-gaitasunen eskuliburua. EHUko Euskara Errektoreordetzaren sareko argitalpena: http://testubiltegia.ehu.es/Prest-komunikazio-gidaliburua



ETXEBARRIA, J.R. (2011). Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak. EIMAren estilo-liburua http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/es_5490/adjuntos/estilo_liburua/Zientzia_22_06.pdf



ETXEBARRIA, J.R. (2014). Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan. Bilbo. EHU eta UEU.



EUSKALTZAINDIA (2018). Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE).

https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&task=sarrera&Itemid=1161



EUSKALTZAINDIA. “Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua” (Euskaltzaindiaren 87 araua). https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0087.pdf



EUSKALTZAINDIA. “Adierazpena euskalkien erabileraz: irakaskuntzan, komunikabideetan eta administrazioan” (Euskaltzaindiaren 137 araua). https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0137.pdf

Gehiago sakontzeko bibliografia

ALVARADO CANTERO, L. (2017). “Géneros académicos orales: Estructura y estrategias de la exposición académica” Revista Nebrija de Lingüística Aplicada a la Enseñanza de las Lenguas.

ALCOBA, S. (1999). La oralización. Barcelona: Ariel Practicum.

BONDI, M. eta LORÉS, R. (ed.) (2014). Abstracts in Academic Discourse. Berna: Peter Lang.

CASTELLÓ, M. (koord.) (2007). Escribir y comunicarse en contextos científicos y académicos. Conocimientos y estrategias. Crítica y fundamentos. Bartzelona: Graó.

EUSKALTZAINDIA (1986). Maileguzko hitz berriei buruz Euskaltzaindiaren erabakiak.

EUSKALTZAINDIA (1992). Hitz elkartuen osaera eta idazkera.

GARZIA, Joxerra (2008). Jendaurrean hizlari. Irun: Alberdania
.

GOTI, M. (ed.) (2012) Academic Identity Traits. Berna: Peter Lang.

GUTIÉRREZ RODILLA, B.M. (2003). Aproximaciones al lenguaje de la ciencia. Burgos: Fundación Instituto Castellano y Leonés de la Lengua. Colección Beltenebros.

KAUR, K., AFIDA, M.A. (2018). “Exploring the Genre of Academic Oral Presentations: A Critical Review” International Journal of Applied Linguistics & English Literature. Vol.7, 1.

UZEI (1982). Maileguzko hitzak: ebakera eta idazkera.

VALEIRAS, J., RUIZ, M.N., JACOBS, G. (2018). “Revisiting persuasion in oral academic and professional genres: Towards a methodological framework for Multimodal Discourse Analysis of research dissemination talks” Ibérica: Revista de la Asociación Europea de Lenguas para Fines Específicos (AELFE), Nº. 35: 93-118.

VÁZQUEZ, G. (2001). El discurso académico oral. Guía didáctica para la comprensión auditiva y visual de clases magistrales. Madrid: ADIEU.

YOUNG, K.S. eta TRAVIS, H. P. (2018). Oral communication: skills, choices, and consequences. Illinois: Waveland press (4. argitalpena, 1. argitalpena 2012).

ZUAZO, K. (2005). Euskara batua. Ezina ekinez egina. Elkar.

ZUAZO, K. (2008). Euskalkiak euskararen dialektoak. Elkar.

Aldizkariak

EKAIA: www.ehu.es/ojs/index.php/ekaia/index

Elhuyar: aldizkaria.elhuyar.org

Osatuz: www.ikasbil.net/web/ikasbil/osatuz-aldizkaria

Elika: www.elika.net/eu/

Web helbideak

http://www.euskaltzaindia.eus/
http://www.hiztegia.net/
http://hiztegiak.elhuyar.eus/
http://garaterm.ehu.es/garaterm_ataria/kontsultak/
http://www.euskadi.eus/euskalterm/
http://ehu.eus/ehg/zehazki/
http://www.euskara.euskadi.eus
http://www.ei.ehu.es
http://www.elhuyar.eus/
https://www.ehu.eus/eu/web/euskara/ehulku-aurkibidea/
http://ehuskaratuak.ehu.eus/kontsulta/
http://www.euskara-errektoreordetza.ehu.eus/p267-http://garaterm.ehu.es/garaterm_ataria/eu http://31eskutik.eizie.eus/
http://www.erabili.eus/
http://gaika.ehu.eus/eu
https://zientziakaiera.eus/
http://teknopolis.elhuyar.eus/?lang=eu
https://ahotsak.eus/

- EHUkoak: https://www.ehu.eus/eu/web/euskara/ehu-kontsultagunea

- EHUz kanpokoak: www.ehu.eus/eu/web/euskara/kanpoko-kontsultagunea

TaldeakToggle Navigation

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-16

12:00-13:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-16

13:00-14:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)

46 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-16

12:00-14:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 1.7 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)