XSLaren edukia

Ingurumen Hezkuntza eta Gizarte Ohiturak25246

Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Titulazioa
Ingurumen Zientzietako Gradua (Plan berria)
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara
Kodea
25246

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala3654
Gelako p.2436

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ingurumen Hezkuntza eta Gizarte Ohiturak irakasgaia Ingurumen Zientzietako Graduko 4. Mailako nahitaezko irakasgaia da eta Zeharkako ezagutzak eta teknikak izeneko 7. moduluaren barruan kokatua dago . Halaber, Geografia eta Lurralde Antolakuntza Graduko 3.mailako eta 4.mailako hautazko irakasgaia da, Geografiaren Oinarriak izeneko 3. Moduluaren barruan , hain zuzen ere.



Irakasgaia praktikoa eta aplikatua da eta gure xede nagusia Ingumen Hezkuntza (IIHH aurrerantzean) arloko informazioa lantzeko tresnak eskuratzea da. Zehazki: IIHHren oinarri teorikoak, pedagogikoak eta metodologikoak; IIHHri aplikatutako baliabide didaktikoak eta IIHH tokiko esperientziak baloratzeko tresnak.



Gure praktika sozialek inguruan dituzten eraginak kontuan hartuz, ingurumenarekiko arduratsuak diren jarrerak eta praktikak sustatzeko hezkuntza estrategiak zehaztuko ditugu. Gainera, IIHH programak diseinatu, ikasmateriala sortu eta hezitzaile lanetan trebatuko gara bai hezkuntza formalean bai ez formalean aritzeko. Horri begira, metodologia aktiboan oinarritutako estrategiak probestuko ditugu.



UPV/EHUko Soziologia eta Gizarte Langintza Sailak eskaintzen duen irakasgaia da eta FARMAZIA FAKULTEAN ematen da, bertako egutegi akademikoa jarraiki:https://www.ehu.eus/es/web/farmaziafakultatea/egutegia-eta-ordutegiak





Helburuak:

- Ingurumen Hezkuntzari sarrera orokorra egitea, hezkuntza arautuan, ez arautuan eta informalean programa eta material didaktikoak diseinatzeko, dinamizatzeko eta ebaluatzeko tresnak eskuratuz.

- Ingurumen, jendarte nahiz hezkuntza arazoekiko jarrera irekia eta kritikoa izan eta ingurumenezko arazo sozialekiko konpromiso etikoa eta soziala garatu.

- Ikaskuntza prozesu autonomoak eta kolaboratiboak sustatu.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Gaitasun orokorrak:

- Diziplina anitzeko planteamenduan oinarrituz, IIHH eta ingurumen komunikazio proiektuak bere fase guztietan planifikatzea eta jarraipena egitea, bai eta material didaktikoak egin eta ingurumen-heziketarako ikastaroak irakastea ere (M07CM01, M07CM03,G002, GOO5)



Gaitasun espezifikoak:

- Gatazken ebazpenetan IIHH programa eta planen metodologia aktiboak eta parte-hartzaileak ezagutzea eta horien irismena ebaluatzea (M07CM04)

- IIHH proiektuen oinarrizko dokumentuak egokiro interpretatzea, bai eta berezko entitateen azterketak ere (M07CM02, M07CM05, G007)



Zeharkako gaitasunak:

- Iturburu ezberdinetako informazioa erabiltzen jakitea, gai bati egokiro aplikatuz, ondorio esanguratsuenak atera, proposamen berritzaileak eta eraginkorrak eginez, eta adituen aurrean nahiz jendaurrean aurkezten jakinda (G009, CB4)



Oinarrizko gaitasunak:

- Jarduera profesionalean ezagutzak aplikatzen jakitea eta ondorengo ikasketak autonomia gradu altuarekin ekiteko beharrezkoak diren ikasketa-trebakuntzak garatzea (CB5, CB3)





Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. HEZKUNTZA ETA I(RA)KASKUNTZA PROZESUAK EZTABAIDAGAI [1-4 asteak]

1.1. Sozializazio prozesuak : espazio, mekanismo eta eragile hezitzaileak.

1.2. Jakintza aunitz eta “ezagutzaren ekologia”

1.3. Esperientzia berritzaileak hezkuntzan

1.4. Eguneroko praktika sozialak eta bizi estilo arduratsuak



2. INGURUMEN HEZKUNTZAREN OINARRIAK [5-9 asteak]

2.1.IIHHren erakundetzea: aktoreak, foroak, agertokiak.

2.2.IIHHren korronte eta ikuspegi nagusiak.

2.3.IIHH programen diseinua eta proposamen

metodologikoa.



3. INGURUMEN KOMUNIKAZIOARI GERTURAPENA [9- 15 asteak]

3.1. (Ingurumen) irudikapen sozialak

3.2. Ingurumen kanpainak eta ingurumen sensibilizazioa.







MetodologiaToggle Navigation

Irakasgai honetan metodologia aktiboak eta dinamikoak lehenesten ditugu.

Proiektuetan oinarritutako metodologia jarraiki, irakasgaian zehar eskaintzen diren tresnak (teorikoak, metodologikoak, praktikoak, enpirikoak,...) IIHH programa original eta berritzaile batean aplikatzea litzateke, hain zuzen ere, irakasgai honen mugarri nagusienetarikoa. Horrez gain, unitate didaktiko bat diseinatu eta dinamizatzen da, jasotako trebakuntzak erakutsiz. Aipatu bi lanketak jakintza eta gaitasun anitzeko taldeetan egiten dira, lan autonomoa eta lankidetza harremanak garatuz, irakaslearen tutoretzapean.





IRAKASKUNTZA MOTA:



Magistrala:

-Gaien azalpena eta eztabaida.

-Eguneroko bizitzarekin harremanetan dauden gertuko adibideak mahai-gaineratu.

-IIHHren programen lanketa eta ebaluazioa.



Gela praktikak:

-Ingurumen Hezkuntzaren programa, proiektu eta estrategien analisi kritikoa.

-IIHHren proiektuen diseinua eta aurkezpena.

-IIHHren unitate didaktikoaren diseinua eta dinamizazioa.

-TICen erabilera gelan.





Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Garatu beharreko proba idatzia (%): 40
    • Test motatako proba (%): 10
    • Banakako lanak (%): 10
    • alde lanak (arazoen ebazpenak, proiektuen diseinuak) (%): 40

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIO JARRAITUA: norbanakoen praktikak eta praktika kolektiboak (%60a) eta bukaerako ariketa (%40a)

Ikasgelaz kanpoko jarduerak eta ikasgelan egindako praktikak ebaluatuko dira. Praktikak indibidualak eta kolektiboak izan daitezke, praktika guztiak garaiz entregatzea eta egokiro garatzea beharrezkoa izango delarik. Praktika entregatzeko arrazoi justifikaturik ez balego, honek puntuazio txikiena jasoko du. Praktikak ebaluatzeko irizpide orokorrak hauek dira: kritika eta autokritika gaitasunak, analisi eta sintesirako gaitasunak, edukien trataera eta aurkezpena, irakurgaien lanketak.



Bukaerako ariketari dagokionez, atal teorikoa (programaren gaitegian oinarritutako 2 edo 3 galdera teoriko) eta atal praktikoa (praktiketan eta tailerretan oinarritutako kasu praktiko baten ebazpena) barnebiltzen dituen baterako proba egingo da.





EBALUAZIO EZ JARRAIA



Arautegian jasota dauden arrazoiak medio klaseetara etortzen ez diren ikasleek baterako proba (azken emaitzaren %100a) egiteko eskubidea dute. Baterako probak bi atal ditu: atal teorikoa (programaren gaitegian oinarritutako 2 edo 3 galdera teoriko) eta atal praktikoa (praktiketan eta tailerretan oinarritutako kasu praktiko baten ebazpena). Kasu hauetan, ikasgaia gainditzeko hamarretik 5 puntu edo gehiago eskuratu behar dira.



UKO EGITEA





EBALUAZIO JARRAIARI UKO EGITEA: Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiaren 8.3 artikuluari jarraiki ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta horretarako, bederatzi asteko epea izango du lauhilekoa hasita.



EBALUAZIO JARRAITUAN DEIALDIARI UKO EGITEA. Graduko Titulazio Ofizialetako Ikasleen Ebaluaziorako Arautegiko 12.2 artikuluaren arabera, Etengabeko ebaluazioaren kasuan, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren %40 baino handiagoa, nahikoa izango da proba horretara ez aurkeztea azken kalifikazioa <> izan dadin. Aldiz, azken probaren pisua bada irakasgaiko kalifikazioaren % 40a edo hori baino txikiagoa, deialdiari uko egin nahi dioten ikasleek kasuan kasuko irakasgaiaren irakaskuntza aldi bukatu baino, gutxienez, hilabete lehenago egin beharko dute eskaria. Eskari hori idatziz aurkeztu beharko zaio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.



EBALUAZIO EZ JARRAITUAN DEIALDIARI UKO EGITEA. Azken ebaluazioaren kasuan, ebaluaketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki deialdiari uko egitea.













Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ohiko deialdian ebaluazio jarraituaren bidez irakasgaia gainditu ez duten ikasleek eta arautegian jasota dauden arrazoiak medio azken ebaluazio egiteko eskubidea duten ikasleek, ez-ohiko deialdian baterako proba egiteko eskubidea izango dute. Proba hori ohiko deialdian zehaztu diren irizpide berdinen baitan garatuko da.

Ez-ohiko deialdiari uko egiteko nahikoa izango da bertara ez aurkeztea.



Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

E-gelan eskuragarri egongo dira nahitaez erabili beharreko materialak

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ARAMBURU, FRANCISCO (2000). Proyectos de Educación Ambiental. Medio ambiente y educación. Madrid. Editorial Síntesis. (199-215).

GADOTTI, MOACIR (2003). Pedagogía de la tierra y cultura de la sustentabilidad. Paulo Freire. Revista de Pedagogía Crítica. Año 2, nº2, 61-76.

GARCIA, OIHANE (2020). Educación popular ambiental en contextos de crisis. Orientaciones pedagógicas para transitar las alternativas ecosociales. Paulo Freire. Revista de Pedagogía Crítica, 24, 38-55.

GUTIÉRREZ BASTIDA, JOSÉ MANUEL (2015). De rerum natura. Hitos para otra historia de la educación ambiental. Bubok Publishing. (aukeratutako atalak)

TONUCCI, FRANCESCO (2015). Haurren Hiria. Hiria pentsatzeko beste modu bat. Arrasate: Txatxilipurdi elkartea. (aukeratutako zatiak)

SAUVÉ, LUCIE (2004). Una cartografía de corrientes en educación ambiental, In Sato, Michèle, Carvalho, Isabel (Orgs). A pesquisa em educação ambiental: cartografías de uma identidade narrativa em formação. Porto Alegre: Artmed. 2004

Gehiago sakontzeko bibliografia

ARAMBURU, FRANCISCO (2000). Medio ambiente y educación. Madrid: Editorial Síntesis.
BÉLANGER, MÉLANIE; ZABALA HURTADO, KATHIA (Dir. Sauvé, L. y Orellana, I.) (2014). Educación popular y educación ambiental. Módulo 8. Programa de formación de líderes en ecodesarrollo comunitario y salud ambiental. Montreal: Les Publications du Centr’ERE.
CALVO ROY, SUSANA; GONZÁLEZ DE LA CAMPA, MERCEDES (Koord.) (1999). Libro blanco de la educación ambiental en España en pocas palabras. Madrid: Ministerio de Medio Ambiente-Secretaria General de Medio Ambiente.
GUTIÉRREZ PÉREZ, JOSÉ (1995). La educación ambiental: fundamentos teóricos, propuestas de transversalidad y orientaciones extracurriculares. Madrid: La Muralla.
JIMÉNEZ, ALBERTO; VELA, MARIA; RAMÍREZ, MARIA JOSE; GARCIA, PATRICIA (2013). Manual de metodologías participativas para iniciativas agroecológicas. Jerez de la frontera: Ediciones Ecoherentes.
LAFUENTE, ANTONIO; HORRILLO, PATRICIA (d/g). Cómo hacer un paseo de Jane. Guías didácticas La Aventura de Aprender. Madrid: Ministerio de educación, cultura y deporte.
MELENDRO, MIGUEL; MURGA, Mª ÁNGELES; CANO, ANTONIO (koords) (2011). IDEAS: Iniciativas de educación ambiental para la sostenibilidad. Madrid: Universidad Nacional de Educación a Distancia. 2011.
NOVO, MARÍA (1998). La educación ambiental: bases éticas, conceptuales y metodológicas. París: UNESCO; Madrid: Universitas.
ROGER LOPPACHER, OLGA; BUIL GAZOL, PILAR (2014). Manual de comunicación ambiental: del greenwashing a la sostenibilidad. EUNSA. Ediciones Universidad de Navarra.
UNESCO ETXEA. Iraunkortasunerako Hezkuntza Eskuliburua. Bilbao: Unesco Etxea, Centro Unesco Euskal Herria. 2009. Hemen: http://www.unescoetxea.org/ext/manual_EDS/unesco.html
YOUNG, ALAN JONES; MCELHONE, M. J. Principios fundamentales para el desarrollo de la educación ambiental no convencional. Los libros de la Catarata, 1996.

Aldizkariak

- Applied Environmental Education and Communication. (Taylor & Francis Group, open access)
- Canadian Journal of Environmental Education (Canadian Network for Environmental Education and Communication, EECOM, Lakehead University)
- Revista Ciclos: cuadernos de comunicación, interpretación y educación ambiental.
- Ecopedagogica. Revista de educación ambiental. ANEA- Academia Nacional de Educación Ambiental, México
- Greenteacher Education for Planet Earth.
- Interdisciplinary Journal of Environmental and Science Education (The Journal of Environmental Education aldizkariaren ondorengoa, Taylor & Francis Group).
- Revista de didáctica ambiental (INVESTEA, Asociación para la Investigación en Educación Ambiental)
- Revista de Educación Ambiental y Sostenibilidad (REAyS). (Universidad de Cadiz)
- Topicos de Educación Ambiental (ANEA-Academia Anacional de Educación Ambiental)

Web helbideak

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-4152/es/contenidos/informacion/ceida/es_981/ceida_c.html
https://educacionecosocial.com/
https://www.fuhem.es/educacion/
https://catedraunescoeads.es/
https://www.euskadi.eus/web01-a2inghez/eu/contenidos/informacion/ihitza44/es_def/baliabideak.html



TaldeakToggle Navigation

16 Teoriakoa (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-2

16:00-19:00 (1)

2-16

14:00-16:00 (2)

10-10

14:00-16:00 (3)

11-11

16:00-19:00 (4)

12-12

09:00-11:00 (5)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 2.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 2.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)
  • Gela 2.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (5)

16 Gelako p.-1 (Gaztelania - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
3-5

16:00-19:00 (1)

10-10

16:00-19:00 (2)

12-13

16:00-19:00 (3)

15-16

16:00-19:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 2.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 2.4 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)

46 Teoriakoa (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-15

16:00-19:00 (1)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)

46 Gelako p.-1 (Euskara - Arratsaldez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
2-5

14:00-16:00 (1)

10-10

11:00-13:00 (2)

10-16

14:00-16:00 (3)

16-16

16:00-18:00 (4)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • Gela 2.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (1)
  • Gela 2.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (2)
  • Gela 2.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (3)
  • Gela 2.2 - FARMAZIA FAKULTATEA (4)