XSLaren edukia

Gradu-amaierako lana28370

Ikastegia
Farmazia Fakultatea
Titulazioa
Ingurumen Zientzietako Gradua (Plan berria)
Ikasturtea
2023/24
Maila
4
Kreditu kopurua
10
Kodea
28370
Murrizketak
GALa defendatzeko, beharrezkoa izango da praktikaldia gaindituta izatea.
Gradu-amaierako lanerako (GAL) matrikula eta defentsa egin ahal izateko, gainditzeke dituzun kreditu guztien matrikula egin behar duzu

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

DESKRIBAPENA

Derrigorrezkoa ez bada ere, oro har, Gradu Amaierako Lana (GRAL) Praktika Tutelatuei (PT) lotuta egingo da. GrALa gauzatzeko, ikasleek, banaka, proiektu, memoria edo azterlan original bat egin behar dute, zuzendari baten edo gehiagoren gidaritzapean, PTei lotutako gai bati buruz, edo titulazioarekin lotura daukan beste gairen bati buruz. Lan horretan ikasleek graduko ikasketa aldian jaso dituzten prestakuntza gaiak eta lortu dituzten ahalmen, gaitasun eta trebetasunak bildu eta garatuko dira.



TESTUINGURUA

‘Gradu Amaierako Lana’ Graduko azken mailako bigarren lauhilekoko nahitaezko irakasgaia da eta Gradu Amaierako Lana eta Practicum moduluaren barruan dago. Irakasgai honek 10 kreditu ECTS ditu eta lauhileko bateko iraupena du.

GrALaren matrikula egin ahal izateko, ikasleak matrikulatuta izan beharko ditu ikasketa plana bukatzeko geratzen zaizkion irakasgai guztiak.



Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

Irakasgaiaren Gaitasunak:



1. Lan profesional bat egitea fase guztietan: informazioa biltzea, metodologia garatzea eta gauzatzea

2. Jasotako Prestakuntza-edukiak eta gaitasunak integratzea Gradu Amaierako Lan bat egitean, aurkeztean eta defendatzean.

3. Argudioak defendatzea eta arazoak ebaztea bere ikasketa-eremuaren esparruan.

4. Informazioa, ideiak eta arazoak jendaurrean komunikatze.



Ikasketa-Emaitzak:



1. Tresna eta baliabide digital edo analogiko egokiak erabiltzen ditu, informazioaren kudeaketa onena egiteko proiektuen antolakuntzan eta garapenean.

2. Informazioa programa informatikoen bidez antolatzen du, gero hura berreskuratu eta erabili ahal izateko.

3. Askotariko datu base zientifikoen eta web atari espezializatuen informazioa iragazten du, bilaketa irizpideekin eta zereginean planteatutako helburuekin bat etorrita.

4. Egoki baloratzen du hainbat ingurunetan eskuratutako informazioa, haren fidagarritasuna eta garrantzi zientifikoa oinarri hartuta.

5. Ondorioak adierazten ditu, datuen eta ebidentzien interpretazioan oinarrituta emandako iritziak argudiatuta.

6. Idatzizko komunikazio espezializatuan egiturak eta arauak erabiltzen ditu dokumentu akademikoak eta zientifikoak egiteko.

7. Bibliografiaren erreferentzia eta aipamen arauak betetzen ditu, testuinguru akademikoaren arabera (APA, Vancouver, ISO…).

8. Ahozko azalpen batean, testuinguruaren beharren baitan kudeatzen ditu denbora eta erritmoa.

9. Ideiak eta argudioak era ulergarrian komunikatzen ditu, ezarritako irizpide formalekin bat etorrita.

10. Bere esperientziak eta ezagutzak asertibitatez defendatzen ditu, hizkuntza zientifiko-teknikoa erabilita.

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

GrALa mota hauetakoa izan ahalko da:



1. Titulazioarekin lotutako gai bati buruzko berrikuspen bibliografikoa egiteko lana.

2. Lan praktikoa/esperimentala, UPV/EHUko laborategi, sail eta ikerguneetan egin ahal izango dena, baita Enpresetako Praktikak egiten diren zentro/erakunde edo enpresetan ere.

3. Beste mota bat.



Gai zehatzak ez dira beti berdinak izango, ikasleak eta zuzendariak proposatutako gaiaren araberakoak baizik. GrALa Enpresetako Praktikei lotuta egiten denean, aldatu egingo da enpresa motaren eta ikasleak praktiketan egindako lanaren arabera. Edonola ere, GrALaren memorian ondokoak jaso beharko dira:



- Garatu beharreko kasua planteatzeko analisi eta sintesi gaitasuna.

- Informazioa bilatzeko eta eginkizunak planteatzeko fluxu logikoa eta egokia.

- Informazio argia eta behar bestekoa irudi, grafiko eta tauletan.

- Irtenbideak eta/edo ondorioak planteatzerako argudio koherenteak.

- Adituek ulertu ahal izateko besteko argitasuna eta zehaztasuna.





GrALaren egitura, estiloa eta idazkera zaintzeko oinarrizko arauak



Aurkezten diren GrALen egitura, estilo arauak eta idazkera, ondoren zehaztutakoak izan beharko dira:



-Egitura:

Azala (Fakultateko logoa, titulua, egilea, titulazioa, ikasturtea)

Aurkibidea

Laburpena (gehienez, 250 hitz)

1.- Sarrera.

2.- Helburuak.

3.- Metodologia.

4.- Garapena: atal honetan egokitzat jotzen diren beste azpiatal sartu ahalko dira (4.1.-; 4.2.-; 4.3.- e.a).

5.- Ondorioak: atal honetan jaso beharko dira egindako jardueran nabarmendu nahi diren ideia orokorrak.

6.- Bibliografia: testuan txertatu behar da eredu estandarizatu bat erabiliz (Vancouver, APA, ISO…).

7.- Eranskinak (halakorik egonez gero.



-Estiloa eta idazkera:



- Luzera: 20-25 orrialde, eranskinak barne. Azala, aurkibidea, laburpena eta laburduren zerrenda (baldin badago) ez dira zenbatuko. Onartzen den luzera gainditzen duen testua ez da lanaren kalifikazioan kontuan izango.

- Testuaren edizioa: Arial 11 edo antzeko letra tipoa, testu justifikatua, 1,5eko lerroartea eta 2,5 cm-ko marjina alde guztietan.

- Erreferentzia bibliografikoak, bibliografia, hitzez hitzezko aipamenak, taulak, grafikoak eta koadroak zuzendariaren ebaluazio errubrikan ezarritako ebaluazio irizpideekin bat etorri beharko dira.

- Taulak eta irudiak testuan txertatu beharko dira eta bakoitzak bere izenburua edo legenda (tauletan gainean eta irudietan azpian) izan beharko du. Horrez gain, elkarren segidako zenbakiak izan beharko dituzte, eranskinek bezala. Eranskinok dokumentuaren bukaeran joango dira. Beharrezkoa bada, eranskinetan DIN A4 formatua ez duten dokumentuak onartuko dira, eta bakoitza orri bakar bat bezala zenbatuko da.

- GRALaren Memoria bi aldeetatik inprimatuko da.

- Dokumentu elektronikoa pdf formatuan aurkeztuko da.



Halaber, Gradu Amaierako Lan hau Epaimahai baten aurrean aurkeztu behar izango da baliabide informatiko egokiak erabiliz, horretarako propio ezarriko den data jakin batean.

MetodologiaToggle Navigation

GrALak honako jarduera hauek barne hartuko ditu:



1. Fakultatean ematen den titulazio bakoitzeko azkenengo mailako ikasleentzako informazio saioa, irakasgaia aurkezteko eta GrALaren arautegiari eta ezaugarriei buruz hitz egiteko (izen ematea, zuzendariaren esleipena, memoriaren formatua, matrikula, aurkezpena eta defentsa, ebaluazio irizpideak).



2. Bilaketa bibliografikoari buruzko prestakuntza saioa, Campuseko Bibliotekarekin lankidetzan.



3. Banakako tutoretza saioak zuzendariarekin. Gutxienez bi bilera adostea gomendatzen da: bata, bigarren lauhilekoaren hasiera aldera, eta bestea, bukaera aldera.



4. GrALa egin, aurkeztu eta defendatzeko faseetan ikasleak bere zuzendariak gidatuta egingo duen bakarkako lana



GrALaren faseak:



GrALa defendatu ahal izateko, ikasleak jarraian deskribatzen diren fase guztiak burutu beharko ditu ikasturte bakoitzean GrALerako ezarritako epeen barruan.

1. Matrikula

2. Zuzendaria esleitzea

3. Gaia proposatzea

4. GrALaren defentsarako eskaera

6. GrALaren defentsa



Informazio guztia ‘GrALa garatzeko gida’n eta ‘GAURen erabilerarako laguntza gida’n zehazten da. Gida hauek Farmazia Fakultateko web orrian daude eskuragarri: Gradu Amaierako Lana



Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Ahozko defentsa (%): 50
    • Banakako lanak (%): 50

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Azken ebaluazioa:



Memoria idatzia: %50.

-%30 Zuzendaria.

-%20 Epaimahaia.



Ahozko aurkezpena eta defentsa: %50.



Irakasgaia gainditzeko, gutxienez %40 lortu behar da atal bakoitzean.

Ebaluazio irizpideei buruzko argibide guztiak Farmazia Fakultateko ‘GrALaren garapenerako gida’n zehazten dira.



Gradu amaierako lanaren defentsa

-Aurkezpena 15 minutuan egin beharko da.

-Epaimahaiak gehienez 15 minutu izango ditu galdetzeko edo iradokizunak eta iruzkinak egiteko.



Ebaluazio errubrikak erabiliko dira ikasleei idatzizko lana eta ahozko aurkezpena prestatzen laguntzeko eta zuzendariei eta/edo epaimahaiko kideei probak ebaluatzeko lana errazteko.

UPV/EHUko ebaluazio probetan eta lan akademikoetan jokabide makur eta iruzurrezkoak eragozteari eta etika akademikoari buruzko protokoloaren 4.3 atalaren arabera:



- Zuzendariak plagio zantzurik aurkitzen badu GrALean, edo ikusten badu zorroztasun falta dagoela bibliografian autoreak aipatzerakoan, hala jakinarazi beharko dio ikasleari, akatsak edo desegokitasunak zuzendu ditzan lana aurkeztu aurretik.



- GrALaren aurkezpenean plagiorik antzemanez gero, epaimahaiak suspentso kalifikazioa (0,0) jarriko dio lanari.





Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

Ezohiko deialdian ohiko deialdian aplikatu diren ebaluazio irizpideak eta prozedura jarraituko dira.



Ikasketa Amaierako deialdia eskatu duten ikasleek, otsaileko deialdia ‘Suspentso’ edo ‘Ez aurkeztua’ kalifikazioa baldin badute, ezohiko deialdiko defentsa eskaera uztailean egin beharko dute eta irailean aurkeztu eta defendatu.



BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

Bibliografia bilatzea irakasgai honen gaitasunetako bat da.