XSLaren edukia

Irakasleak

MARIA TERESA GOMEZ SAGASTI

Ezagutza arloa
Landareen Fisiologia
Saila
Landareen Biologia eta Ekologia
Ikastegia
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Posta elektronikoa
mariateresa.gomez@ehu.eus

Biologoa naiz (2008, UPV/EHU) eta Zientzietan doktorea, Bikain Cum Laude kalifikazio gorenarekin (2014 – UPV/EHU). Bi master ditut (2009 – "Ingurumen Agrobiologia" – UPV/EHU; 2016 – "Laneko Arriskuen Prebentzioa" – Miguel Hernández de Elche Unibertsitatea, UMH). Hamar ikerketa-proiektu lehiakor baino gehiagotan parte hartu dut, finantzaketa autonomiko, nazional eta europarra eta baita I+G kontratu desberdinetan ere, batez ere erakunde publiko/pribatuekin. Hogei artikulu zientifiko argitaratu ditut nazioarteko aldizkarietan (lehenengo egilea 14 artikuluetan) (H indizea: 11). Hiru liburu-kapituluen egilekidea naiz. Halaber, Landareen Fisiologia eta Lurzoruko Mikroorganismoen Ekologia arloetan garrantzitsuak diren nazioko eta nazioarteko 15 kongresu baino gehiagotan erakutsi ditut ikerketa-lanak. Nire ikerketa-lerroa zentratu dut degradatutako eta/edo kutsatzaile desberdinekin (metalekin, konposatu organikoekin, kutsatzaile emergenteekin) kutsatutako lurzoruen fitokudeaketaren eta fitoerremediazioaren esparruan. BEZ-EKOFISKO ikerketa-taldeko kidea naiz. Aktiboki parte hartzen dut dibulgazioko ekitaldi eta kanaletan. Gaur egun Landare Fisiologiaren arloko irakasle atxikia naiz (Landare Biologia eta Ekologia Saila, Zientzia eta Teknologia Fakultatea, UPV/EHU).



Artikuluak kontsultatzeko:

ORCID: 0000-0003-4412-151X

Web of Science ResearcherID: I-6275-2017