XSLaren edukia

Itzulpen Praktikak II: Gaztelania-Euskara eta Euskara-Gaztelania I25496

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua
Ikasturtea
2022/23
Maila
2
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara
Kodea
25496
Murrizketak
Itzulpen Praktikak II: Gaztelania-Euskara eta Euskara-Gaztelania I irakasgaian matrikula egiteko, A Hizkuntzako Ahozko eta Idatzizko Adierazpena I irakasgai gaindituta izan behar da.

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Ordenagailuko p.6090

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

Irakasgaiaren Azalpena eta Testuingurua zehazteaToggle Navigation

Ikasgai praktikoa izanik, oinarri teorikoen gainean eraikitako praktikak izango dira: lurralde elebidun baten eta hizkuntza-egoera diglosiko baten testuinguruan itzulpengintza nola baldintzatzen duen ikusiko dugu, hausnarketa teorikoekin eta adibide praktikoekin.

Ikasleek bi norabideetako itzulpenak egin beharko ditu, eta ikasgelan itzulpen horiei buruzko azalpenak emango ditu, eta gero taldean eztabaidatu egingo da itzulpenei buruz. Gainera, eginda topa daitezkeen itzulpenen azterketa ere egingo da klaseetan, irakasleak egoki baldin baderitzo. Hortaz, ikasleek parte-hartze aktiboa eduki beharko dute eta itzulpen-lana ebaluatzeko gaitasuna erakutsi beharko dute.

Helburu nagusia ikasleek itzulpenen gaitasun komunikatiboa eta egokitasun lexiko, sintaktiko eta pragmatikoa garatzea eta itzulpen-lana kritikatzeko eta ebaluatzeko gaitasuna eskuratzea da.

Gaitasunak / Irakasgaia Ikastearen EmaitzakToggle Navigation

M04CM01 Itzulpeneko bi hizkuntzen eta haien kulturen eta konbentzio testual eta komunikatiboen ezagutza kontrastiboa. [G001 (MEC1,MEC4), G002 (MEC4), G006 (MEC3), G009 (MEC4)]

M04CM02 Gai izatea Jatorri Hizkuntzan (JH) dauden testuak zuzen aztertu eta interpretatzeko. [G002 (MEC4), G004 (MEC3), G006 (MEC3), G008 (MEC5)]

M04CM03 Gaitasun komunikatiboa eta testua sortzeko gaitasuna edukitzea Jatorri Hizkuntzan (JH) eta Helburu Hizkuntzan (HH). [G001 (MEC1,MEC4), G002 (MEC4), G003 (MEC1), G004 (MEC3), G009 (MEC4)]

M04CM04 Itzulpengintzarako teknikak, baliabideak eta laguntzak menderatzea. [G005 (MEC2,MEC5), G007 (MEC2), G008 (MEC5)]

M04CM07 Norberaren itzulpen-lana kritikatzeko eta ebaluatzeko gaitasuna. [G001 (MEC1,MEC4), G003 (MEC1), G008 (MEC5), G009 (MEC4)]

Eduki teoriko-praktikoakToggle Navigation

1. Jatorri eta Helburu Hizkuntzetako hizkuntza eta dokumentazio baliabideak.

2. Bi hizkuntzen arteko diferentzia nagusiak.

3. Testu- eta diskurtso-tipologia: ezaugarriak.

4. Testu itzulien ebaluazioa eta kritika.

5. Itzulpenen zuzenketa eta autozuzenketa.

MetodologiaToggle Navigation

Eskola-egunetan, itzulpen-praktiken oinarri teorikoak landu eta itzulpen-lanen ebaluazioa eta aurkezpena landuko dira bereziki; itzulpenak nagusiki klasetik kanpo egin beharko dituzte ikasleek, eta itzulpenei buruzko iruzkinak aurkeztuko dituzte, aurkitutako arazoak nabarmenduz eta emandako konponbideen justifikazioa erakutsiz eta defendatuz. Jendaurreko aurkezpenek notarako balioko dute.

Bestalde, bi norabideetan egindako itzulpen-lanen azterketa kontrastiboa ere landuko da, bai klasean eta baita notarako lan bezala.

Azkenik, ikasleek euskarazko testugintzari buruzko bibliografia-lan batzuk ere irakurri beharko dituzte eta lan horiei buruzko ahozko azalpena egin beharko dute.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

  • Ebaluazio Jarraituaren Sistema
  • Azken Ebaluazioaren Sistema
  • Kalifikazioko tresnak eta ehunekoak:
    • Banakako lanak (%): 100

Ohiko Deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

EBALUAZIOA

Irakasgaia modu jarraian ebaluatuko da ondorengo irizpideen arabera:

Notarako 4/5 entrega (itzulpen, aurkezpen, zuzenketa, postedizio...) egingo dira, klasean bertan edo etxean. Irakasleak aurretiaz jakinaraziko du zein egunetan egingo diren notarako itzulpenak. Ebaluazio jarraitua egin ahal izateko, nahitaezkoa izango da ESKATUTAKO LAN GUZTIAK ENTREGATZEA, notarako izan ala ez.



Ebaluazio sistema hau aurrez aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu egingo da larrialdi egoera berririk sortuko balitz. Kasu horretan, irakasleak EGELAn zintzilikatuko du irakasgaiaren programa eguneratua eta ebaluazio sistema berria.

Ezohiko deialdia: Orientazioak eta Uko EgiteaToggle Navigation

o Deialdiari uko egin ahal izateko, lanik ez aurkeztea eta azterketara ez etortzea aski izango da.

o Klaseetara etortzerik ez duten ikasleek ikastaro hasieran jarri behar dute harremanetan irakaslearekin, ikasgaia gainditzeko irizpideak eta egin beharrekoak ezagutzeko.

o Ikasleek aukera izango dute ebaluaketa jarraitua egin arren, azken proba egiteko.



Ikasleren batek ebaluaketa jarraitua egiteari uko egin eta azken ebaluaziora aurkeztu nahi badu, idatziz (sinadura eta datarekin) adierazi beharko dio irakasleari lauhilekoa hasi eta bederatzigarren astearen barruan. Azken azterketan, itzulpen-probak eta hausnarketak sar daitezke.



Ebaluazio sistema hau aurrez aurreko eskoletarako dago pentsatua eta egokitu egingo da larrialdi egoera berririk sortuko balitz. Kasu horretan, irakasleak EGELAn zintzilikatuko du irakasgaiaren programa eguneratua eta ebaluazio sistema berria.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

- Euskararen eta gaztelaniaren gramatikak
- Hiztegi orokorrak eta espezializatuak
- Hiztegi elebakarrak eta eleanitzak
- Datu-baseak
- Datu-base terminologikoak
- Entziklopediak
- Zuzentzaile ortografikoa
- Internet, oro har

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

ALBERDI, X. eta I.SARASOLA. 2001. Euskal Estilo Libururantz. Bilbo: EHUren Argitalpen Zerbitzua.

EUSKALTZAINDIA. 1992-2007. Euskaltzaindiaren arauak. [http://www.euskaltzaindia.net/arauak]

EUSKALTZAINDIA. 1985-2005. Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I-VI. Euskaltzaindia eta Nafarroako Gobernua: Bilbo eta Iruña.

GARZIA, J. 1997. Joskera lantegi. IVAP-HAEE: Donostia.

GARZIA, J. 2005. Kalko okerrak. Vitoria-Gasteiz: EJren Argitalpen Zerbitzua.

HURTADO ALBIR, A. 2001. Traducción y Traductología. Introducción a la Traductología. Madril: Cátedra.

IVAP-HAEE. 2005. IVAPeko estilo-liburua. Donostia: IVAP-HAEE.

MUJIKA, A. 2008. LETRA LARRIAK erabiltzeko irizpideak. Vitoria-Gasteiz: EJren Argitalpen Zerbitzua.

PETRIRENA, P. 2011. Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Vitoria-Gasteiz: EJren Argitalpen Zerbitzua.

RAE. 2010. Nueva gramática de la lengua española: Manual. Madrid: Espasa Libros.

RAE. 2012. Ortografía básica de la lengua española, Madrid: Espasa Libros.

ZUBIMENDI, J.R. 2004. Ortotipografia. Vitoria-Gasteiz: EJren Argitalpen Zerbitzua.

ZUBIRI, I. eta E. ZUBIRI. 1995. Euskal Gramatika Osoa. Bilbo: Didaktiker.

Gehiago sakontzeko bibliografia

AIERBE, A. 2008. Itzulpengintza-estrategiak. Leioa:EHU.
AMURIZA, X. 1974. Euskal aurrizkiak. Euskera.
ARRIETA, A. eta beste. 2003. Galdezka. Euskarazko zalantzei erantzunez. Zarautz: IVAP-HAEE.
BOSQUE, I. eta V. DEMONTE. 1999. Gramática descriptiva de la lengua española, 3 liburuki. Madrid: Espasa-Calpe.
CASARES, J. 1942 [2001]. Diccionario ideológico de la lengua española, Mexiko: Ed. Gustavo Gili.
EGUNKARIA. 2000. Estilo liburua. Andoain: Egunkaria.
EUSKALTZAINDIA. 1986. Maileguzko hitz berriei buruz Euskaltzaindiaren erabakiak. Bilbo: Euskaltzaindia.
EUSKALTZAINDIA. 1992. Hitz-elkarketa 4. Bilbo: Euskaltzaindia.
EUSKALTZAINDIA. 1994. Eratorpenaz. Euskera 39, Euskaltzaindiaren XIII. Biltzarreko Agiriak, 1039-
1058.
GÓMEZ TORREGO, L. 2004 [2. argitaraldia]. Nuevo manual de español correcto (2 liburuki), Madrid: Arco/Libros.
GÓMEZ TORREGO, L. 2011. Las normas académicas: últimos cambios, Madrid: Estudios SM.
IVAP-HAEE. 2001. Zalantza-dantza. Donostia: IVAP-HAEE.
LOZANO, J. (Koord.).1997. Argiro idazteko proposamenak eta ariketak. Donostia: IVAP-HAEE.
MARTÍNEZ DE SOUSA, J. 2007 [3. argitaraldia]. Manual de estilo de la lengua española, Xixon: Trea.
MOLINER, M. 2007. Diccionario de uso del español, Madrid: Gredos.
SARASOLA, I. 1997. Euskara Batuaren Ajeak. Donostia: Alberdania.
SECO, M., Andrés, O. eta Ramos, G. 1999. Diccionario de español actual, Madrid: Aguilar.
SECO, M., Andrés, O. eta Ramos, G. 2004. Diccionario fraseológico documentado del español actual. Locuciones y modismos españoles, Madrid: Aguilar.
UZEI. 1982. Maileguzko hitzak. Ebakera eta idazkera. Donostia: UZEI.
UZEI. 1988. Laburtzapenen Gidaliburua. Donostia: UZEI.
ZABALA, I. 1994. Laburtzapenen deklinabidea. Euskera 39.2: 735-742.
ZABALA, I. (Koord.) 1996. Testu-loturarako baliabideak: Euskara

Aldizkariak

- Senez
- Quaderns

Web helbideak

31 ESKUTIK: 31eskutik.com
ARTEZ: www.hiztegia.net
EIZIE: www.eizie.org
EUSKALTZAINDIA: www.euskaltzaindia.net
EUSKARA INSTITUTUA (UPV/EHU): www.ei.ehu.es
EUSKARA ERREKTOREORDETZA (UPV/EHU): www.ehu.es/euskara-orria
EUSKO JAURLARITZA (EIMA / Estilo-liburua): http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-
euskcont/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/estilo_liburua_e.html
IVAP/HAEEKO ITZULTZAILE ZERBITZU OFIZIALA (IZO): http://www.ivap.euskadi.net/r61-2992/eu/
REAL ACADEMIA DE LA LENGUA ESPAÑOLA: www.rae.es

TaldeakToggle Navigation

01-31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

11:00-13:00 (1)

13:00-15:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. 1.42 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • LAB. 1.42 - LETREN FAKULTATEA (2)

31 Ordenagailuko p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
20-35

11:00-13:00 (1)

13:00-15:00 (2)

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • LAB. 1.42 - LETREN FAKULTATEA (1)
  • LAB. 1.42 - LETREN FAKULTATEA (2)